Etiketa honen artxiboa: blanca_urgell

Lakarrak ere bermatu zuen Iruña Veleiako euskara zaharra

Hasieran aditu gehienek bermatu zituzten Iruña Veleiako idazkunak eta euskara zaharra Eliseo Gil, Idoia Filloy, Santos Yanguas, Pilar Cipres, Henrike Knorr, Gorrotxategi, Blanca Urgell... baita Lakarrak ere. Lakarrak bi urte eta erdi beranduago bere txostenean dio gutxi gora behera beretzat “hasieratik arazo poliziala besterik ez zela izan…” baina garaiko egunkariak irakurrita ez du hori ematen:

El Pais 2006-6-18

“Batera zein bestera, aztarnen agerpen hutsak indartu ditzake euskarari buruzko ikasketak, komunitate zientifikoak orain arte gutxietsiak. Ildo horretan Linguistika Indoeuroparreko katedradunak (Gorrotxategi) esan duenez, “nik neuk eta beste askok uste genuen euskaraz egiten zela Veleian garai horretan”. Iritzi bertsua agertu du Joseba Lakarra EHUko Filologia, Geografia eta Historia Fakultateko dekanoak. “Oso pozgarria da halako froga garbiak agertzea, baina kontrakoa mantendu izan dutenek beraiek lehen eta orain ikusi beharko dute zer zuten hori defendatzeko, eta nik neuk behintzat ez dut uste bazenik kontrako ebidentziarik”.

Ez da egunkarietan azaltzen den aipamen bakarra badaude gehiago (Lakarra, Urgell) jakina.