Etiketa honen artxiboa: eusko_trenbide_sarea

Eusko Trenbide Sarearen errekurtsoa artxibatuta. DNA

DNA.

Epaileek ez dute delitu aztarnarik topatu eta Eusko Trenbide Sareak arkeologoen aurka jarritako kereilaren errekurtsoa artxibatu dute betiko. Inolako frogarik ez dute arkeologoen aurka.

Batzordeko batzuek 2005 eta 2006 urteetan ateratako 600 ostraketatik, 350 bat faltsutzat salatu zituzten eta epaileek ez dute inolako frogarik aurkitu. Urteak daramatzate inolako frogarik gabe egunero difamatzen, duela urtebete argitaratu zituzten txostenak eta mila argazkiak eta azken urtean 14 txosten zientifiko berri argitaratu dituzten Iruña-Veleiako idazkunak egiaztatzen. Ostraken mila argazkiak argitaratu zirenetik (2009-1-18) inolako txosten berririk ez dute argitaratu arkeologoen aurka, faltsutze salatariek ez dituzte argazkiak behar nonbait. Hala ere arkeologoen aurka urteetako eta eguneroko lintxamendu lotsagarriak ez du etenik.