Iruña Veleia bisita gidatuak asteburuan uztailak 30 eta 31. JM Elexpuru
IRUÑA-VELEIA, bisita gidatuak 2016
Iazko bisitak arrakastatsuak izan ziren, 11 egin ziren eta 280 lagunek hartu zuten parte. Bisitariak gustura, antolatzaileak ere bai. Iazkoari jarraipena emango diogu aurten. Hona hemen hasteko programatu ditugun bisitak:
uztailak 30, larunbata, euskeraz
uztailak 31, igandea, gaztelaniaz
abuztuak 27, larunbata, euskeraz
abuztuak 28, igandea, gaztelaniaz
Gehienez 30 pertsona bisita bakoitzean, gutxienez 15.
Talde antolatuak ere hartzen ditugu (lagun-talde, kultur-talde…). Jarri harremanetan gure helbidera idatziz.
Horrela egituratzen da eguna:
Hitzordua: 10:45 aztarnategiko aparkalekuan . Bisitak 13:00 arte iraungo du, gutxi gorabehera. Lehenik harresien kanpoaldea eta Arkizeko muturra bisitatzen dira eta gero harresi barrua.
Nahi dutenentzat:
Eguerdian, 14:00, bazkaria Langraitzeko Maos jatetxean (eguneko menua, 18 euro)
Bazkalostean proiekzioa eta solasaldia jatetxean bertan. Abisatu izena ematerakoan bazkaltzera gelditzen den.
- Izena emateko: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com (esteka berezia sortu dugu gure blogaren goialdean).
- SOS Iruña-Veleia