Etiketa honen artxiboa: kereila

Iruña Veleia kendu kereila. Elkarretaratzea Gasteiz 2015-2-25. JM Elexpuru

JM Elexpuru blogean eskaera eta irudi ederrak:

Ama Ata

Hona hemen gaur goizeko 9ak aldera egindako elkarretaratzearen argazkiak eta biltzarkideei eta diputatuei banatutako agiria.

Diputazioan0225

BatzarNagusietan

Oharra: gaur, osteguna, ez da egingo asteroko elkarretaratzea.

 

SOS Iruña-Veleiaren eskaera Arabako Batzar Nagusietako talde politikoei

Arabako Foru Aldundiak, 2008ko udazkenean hartutako erabaki baten bidez, ofizialki faltsutzat jo zituen 2005 eta 2006ko jardunaldietan Iruña-Veleiako aztarnategian aurkitutako “ezohiko grafitoak” (400 inguru), eta indusketa-baimena kentzea erabaki zuen Lurmen S.L. enpresari. Handik gutxira, zigor-espedientea irekiz, auzibidean jarri zituen enpresa horretako hainbat kide eta kolaboratzaile.

Sei urte igaro dira gaia auzitegian sartu zenetik, eta oraindik instrukzio fasean jarraitzen du. Bitartean Lurmen S.L.ek 20 txosten aurkeztu ditu epaitegian, non hainbat herrialdetako adituek adierazten duten arkeologoen jarduera egokia izan dela edo/eta grafitoak benetakoak liratekeela.

Jasanezina da egoera, gure iritziz. Benetakoak izatera egundoko balio kulturala eta historikoa luketen materialak zakartegian bukatzeko arriskuan daude. Eliseo Gil Zubillaga, lehengo zuzendaria, zeinen gaitasuna, profesionaltasuna eta jatortasuna inork ez zuen ezbaian jartzen auzi negargarri hau sortu arte, infernua bizitzen ari da; grafitoen egiletzat seinalatu eta mediatikoki kondenatu dute, eta une honetan akusatuen aulkian esertzeko arriskuan dago.

Egoera honen aurrean, SOS Iruña-Veleiak zure talde politikoari auzia argitzeko asmo sendoa har dezala eskatzen dio, ondorengoa aginduz edo bultzatuz gobernutik zein oposiziotik:

1.- Diputazioak epaitegietan jarrita daukan kereila berehala kentzea.

2.- Benetakotasuna edo faltsutasuna erabakiko duten analisiak egitea agintzea, Europako prestigio handiko laborategietan.

3.- Analisien emaitzen arabera, Foru Aldundiaren 444/2008 foru-agindutik eratorritako jarduerak berrikustea edo berrestea (foru-agindua barne).

Auziak ez zuen arlo zientifikotik sekula irten behar grafitoen izaeraz ziurtasun osoa izan arte, eta orain ezinbestekoa da hasierako egoerara itzultzea. Eta gero, aspaldi eginak egon behar zuten analisiak egitea berme guztiekin.

SOS Iruña-Veleia

 

Aldundiaren kereila luzatuko da

http://www.noticiasdealava.com/2009/11/06/sociedad/euskadi/la-resolucion-del-caso-veleia-se-dilatara-varias-semanas-por-el-tamano-del-expediente-judicial

19 tomo ditu eta Josu Izagirre fiskalak irakurri eta eskaera egin behar dio epaileari. Eusko Trenbide sarearen kereilan fiskalak artxibatzea eskatu zuen eta epaileak artxibatu zuen “salaketak frogatu gabe zeudelako”. Eusko trenaren kereilan fiskalak artxibatzea eskatu omen du.