Etiketa honen artxiboa: khantoria

Iruña-Veleiako IV. mendeko melodia: Bereterretxe khantoria

Bereterretxe khantoria 0Iruña-Veleiako IV. mendeko musika. Iruña-Veleian ospetsua egin da 1.700 urteko prosa euskalduna, baina zer dakigu IV. mendeko musikaz? Duela 1.700 urteko euskara erabiltzen dugun bezala, garaiko melodiak ere kantatzen omen ditugu…

Khantoria. Bereterretchen oinatzak. Ander Berrojabiz eta Maider López:

“Erdi aroko lehenengo eleiz-modoan konposaturik dagoen Bereterretchen khantoria herri honetan oraindik abesten den kantarik zaharrenetarikoa da. Baina posible litzateke kanta honen lehenengo bertsoaren melodia IV. mendeko Jam Christus astra ascénderat Mendekoste eguneko himnoan oinarriturik egotea, azken hau XV. mendeko Zuberoara eleiz kantuz ezberdinen bitartez heldu izan zitekeelarik?”

Bereterretxe khantoria 1,Bereterretxe khantoria IV mendea

Bereterretxeren khantoria.

Bereterretxeren Khantoria’ abestiaren jatorria IV. mendean kokatu dute. Berria

Bereterretxeren Khantoria’ abestiaren jatorria IV. mendean kokatu dute. Berria

Ez da Iruña Veleiako euskara zaharra bakarrik IV. mendekoa.
Bereterretxe khantoria

add to favorites Bereterretxeren khantoria (Mikel Laboa)

BERTERRETXEN KHANTORIA (Armiarma.com)

Haltzak eztü bihotzik,
Ez gaztanberak ezürrik:
Enian uste erraiten ziela Aitunen semek gezürrik.

Andozeko ibarra
Ala ibar lüzia!
Hiruretan ebaki zaitan armarik gabe bihotza.

Berterretxek oheti
Neskatuari estiki:
«Abil, eta so’ginezan ageri denez gizonik».

Neskatuak berhala,
Ikhusi zian bezala:
Hirur dozena bazabilzala leiho batetik bestera.

Berterretxek leihoti
Jaon kuntiari goraintzi;
Ehün behi bazereitzola bere zezena ondoti.

Jaon kuntiak berhala
Traidore batek bezala:
Berterretx, aigü borthala, ützüliren hiz berhala».

—«Ama, indazüt athorra,
Mentüraz sekülakua;
Bizi denak ohit ükhenen dü Bazko biharamena».

Mari-Santzen lasterra
Bost-Mendietan behera!
Lakharri Büztanobian sarthü da bi belhaiñak herresta.

—«Büztanobi gaztia,
Ene anaie maitia,
Hitzaz hunik ezpalinbada, ene semia juan da!».

—«Arreba, ago ixilik
Ez, othoi, egin nigarrik;
Hire semia bizi balinbada, mentüraz Mauliala da».

Mari-Santzen lasterra
Jaon kuntiaren borthala!
—«Ai, ei, eta, jaona, nun düzie ene seme galanta!».

—«Hik bahiena semerik
Berterretxez besterik?
Ezpeldoi altian dün hilik; abil, eraikan bizirik».

Ezpeldoiko jentiak
Ala sendimentü gabiak!
Hila haiñ hüllan ükhen eta deüsere etzakienak!

Ezpeldoiko alhaba
Margarita deitzen da;
Berterretxen odoletik ahürkaz biltzen ari da.

Ezpeldoiko bükhata
Ala bükhata ederra!
Berterretxen athorretarik hirur dozena ümen da.