Etiketa honen artxiboa: kronika

Patxi Zabaleta abokatuari elkarrizketa. Urumeako Kronika.

Patxi Zabaleta WikipediaPatxi Zabaleta abokatuari elkarrizketa. Urumeako Kronika.

«Aterabidea eztabaida zientifikoan dago»

Iruña-Veleiako auzia gertutik ezagutu du Patxi Zabaleta abokatu, politikari eta euskaltzainak, eta Doberak eta Hernani Errotzenek antolatuta, hitzaldia emango du gaur, 19:00etan Biterin. HERNANI.

Iruña-Veleiako aurkikuntzen egiazkotasuna zalantzan jarri da, eta auziak konpondu gabe segitzen du. Zergatik?

Erabili diren argudioak 3 mo­ta­ta­koak dira: A) Aztarna his­to­ri­ko­en beraien manipula­zioa da ba­tzuetan arbuiatu de­na; esa­nez, aldatu egin di­re­la. Inork ez bai­­tu zalan­tzan jar­tzen oi­na­rriz­­ko ma­te­ria­len an­tzi­­na­ta­su­na. B) Ar­gu­dio histo­ri­ko­ak era­bi­li dira; Iz­kri­buetan dau­den me­zuak ezin litezkela egi­az­­ko­ak izan ar­gudiatuz. C) Ar­gu­dio filo­lo­gi­ko­ak edo gra­ma­ti­kalak erabili dira batez ere, nahiz eta ez bakarrik eus­ke­ra­ren aldetik, ma­nipu­la­tu­ak izan direla de­fen­datzeko. Oso zai­la da azal­tzen zergatik de­fen­datu den az­tarna hauen fal­tsu­ta­suna, eta arrazoi asko izan litezke, batez ere his­to­ri­zis­­mo­a­ren edo his­to­ria­ke­ria­ren aldetik ikusita.

Salba dezagun Iruña-Veleia. Jexux Eizagirre. Urumeako kronika

OLYMPUS DIGITAL CAMERASalba dezagun Iruña-Veleia. Jexux Eizagirre. Urumeako kronika.

Iruña-Veleia da aztarnategi bat, antzinako aztarnen kokaleku, Gasteiztik 10 kilometrotara dagoena, Iruña Oka herrian. Iruña-Veleiako lurpean ezkutatzen dira 1.500 urte baino gehiagoko aztarnak. Duela 10 bat urte, arkeologoek, Eliseo Gil buru zelarik, 400 grafito aurkitu zituzten, erromatarren garaikoak, hain zuzen. Bazituzten latinezko eta euskarazko esaldiak ere. Eta esaldi horien mezua, berriz, kristautasunarekin zegoen lotua, hainbat kasutan.
Handik bi urtetara, Mar­tin Almagro Gorbea jaunak (zein baita “anticuario perpetuo de la Real Academia de la Historia”, bere biografian jartzen duenez) honako adierazpen hau egin zuen: “Los grafitos de Iruña-Veleia o son una broma o una estafa”.