Etiketa honen artxiboa: mikoleta

euskararenjatorria.net webgune berria

www.euskararenjatorria.net webgune berria.

Xabi Armentia, Mikoleta elkartea Berrian:

“…Horregatik, euskararen hitzen proposamen etimologikoei buruz informazioa zabaltzeko, herritarrei horiei buruz iritziak emateko eta baita horiei buruz balorazioa emateko www.euskararenjatorria.net sortu dugu. Horren bidez, jatorriaren gaia landu nahi dugu, batik bat, hitzen eta toponimoen etimologien zein antzinako idazkunen bidez.

Webgunean etimologiaz idatzi dutenen proposamenak jaso nahi ditugu. Ez diogu inori atea itxi nahi, zoritxarrez, hitz gehienen etimologian gaur egun adostasunik ez dagoelako eta beraz, ez da ezer baztertu behar. Ez dugu aurreiritziekin jokatuko egile batzuk goresten edo beste batzuk zokoratzen…”