Etiketa honen artxiboa: sautrela

Barandiaranen Veleia afera Sautrelan

Sautrela. Veleia afera Alberto Barandiaran bideoa

Sautrela.com programan ez dute elkarrizketatu Elexpuru, Hector Iglesias edo Roslyn M. Frank, Iruña Veleiari buruz txosten zientifikoak idatzi dituzten euskaldunak, baina gaur urte berriarekin bota dute Alberto Barandiaranen elkarrizketa. Hasier Etxeberriak ez dio utzi aipatzen ere komuneko grafologo anonimoen afera lotsagarria eta programak usain gutxiago izan du. Alberto Barandiaranek baliatu du difamatzen jarraitzeko inolako frogarik gabe euskal telebistan ere Berrian egin duen bezala, liburuaren aitzakiarekin. Barandiaranek Kokakola bezala gezurrezko DENOK ere irakurtzen du eta bere salaketa guztiak errepikatzen ditu beste behin ere telebistan, aukera eman dioten guztietan egin ohi duen bezala, azken lau urtetan. Difamatzaileentzat urte berriak ez du berririk. Gezurrezko Descartes, gezurrezko Rip… eta azken urtetan errepikatutako beste gezur batzuk ere ahaztu zaizkio. Julio Nuñezen afera aldi berean salataria, onuradun nagusia, aztarnategiko zuzendari berria eta 8.000 M2ko eremu arkeologikoko erasotzailea bere hondeamakinarekin ere omititu dira, liburuan ere ez baitira azaltzen. Sautrelan ere faltsutze salatariak nagusi.

Noiz Juan Martin Elexpuru, Hector Iglesias eta Roslyn M. Frank Sautrelan?