Etiketa honen artxiboa: txostenak

Hiru urte Arabako Foru Aldundiak argitaratu zituela Iruña Veleiako txostenak eta mila irudi

Iruña Veleia txostenak eta mila irudi 3 urte, eskerrik asko.

3 urte Lorena Lopez Lacallek AFAko kultur diputatu ohiak argitaratu zituela Iruña Veleiako txostenak eta mila irudi, eskerrik asko. Ikusirik Julio Nuñez-ek indusketeko bi kanpaina osoak egin dituela Iruña Veleiako aztarnategian Eliseo Gilen ordez eta oraindik ez duela ezer argitaratu nahiz eta 8.000 M2 txikitu dituen bere hondeamakinarekin...

Azkenean Lorena Lopez Lacalle diputatu ohiari eta faltsutze salatariari, monumentu bat eraiki beharko diogu Iruña Veleiako informazioa eta irudiak zabaltzeagatik. Eaj eta Pp-ko diputatuekin oraingoz ez dugu ezer jakin eta.

Sos Iruña Veleia herri plataformak bere webgunea eta 16 txosten zientifiko argitaratu zituen AFAk duela hiru urte zabaldutako informazioarekin, eskerrik asko.

Ostrakabase Sos Iruña Veleia

Iruña Veleiako euskarazko grafitoak. Juan Martin Elexpuru.

12.- Les inscriptions de Veleia-Iruña. Hector Iglesias.

Txostenak eta argazkiak argitaratu zituztela urtebete

http://www.alava.net/msginet2/Veleia/

Aste honetan urteurrena izan da Iruña-Veleiako txostenak eta mila argazkiak argitaratu zituztenetik Arabako Aldundiko webgune ofizialean, eskerrik asko Kultura diputatuari. Batzordeko batzuek faltsutzat salatu zituzten 350 bat ostraka eta 2008-11-19an arkeologoak kiskali zituzten lotsagabeki Arabako Biltzar Nagusietan Cervantes eta pegamentuarekin hedabide guztien aurrean. Urtebete honetan beste 14 txosten zientifiko argitaratu dira eta guztiek erakusten dute ez dagoela ustezko faltsutzearen inolako frogarik.

13336a (aurpegia IVAN)

13336b IVAN
13336a IVAN