Etiketa honen artxiboa: vaskonia

Donostiako Zinemaldian film berria: Vaskoniako historia bat: euskalduntze berantiarra

euskalduntze berantiarraVaskoniako historia bat: euskalduntze berantiarra

Irailak 24, 20:30h.
Aretoa: Teatro Victoria Eugenia
J.B. (euskara) gaztelaniazko azpitituluekin.
Lehenengo emanaldia

Duela 25 urtetik, Santimamiñen, Finagan, Buzagan, eta batez ere, Aldaietan, borrokarako aizkora izugarriz eta bi ahoko ezpatatzarrez armatutako gerlari-familien hainbat hilobi aurkitu dituzte adituek, eta Erromatar Inperioa desegin zenetik bisigodoen garaira arteko urte ilunen inguruan ustez genekien guztia hankaz gora jarri dute. Adituen ustez, oso litekeena da urte haietan eragin germaniarreko Baskonia bat sortu izana, ez-godoa; hau da, baskoien euskara Euskal Herriaren mendebaldeko lurraldeetara –gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegora– zabaldu zuen Baskonia bat.

BIOGRAFIA

Josu Venerok (Bilbo, 1962) 20 urtetik gora daramatza ikus-entzunezkoen munduan lan egiten. Telebistarako 25 telesail eta dokumental baino gehiago zuzendu eta errealizatu ditu; gehienak, artean espezializatuak. Gaur egun, Guggenheim Bilbao museoko dokumental guztien zuzendaritzaz arduratzen da. Alberto Santana (Bilbo, 1960) Historian lizentziatu zen. Ikerkuntzaren arloko hainbat argitalpen eta lan egiteaz gain (gehienak, Euskal Herriko historiari buruzkoak), dokumental eta telesail batzuetako gidoilari eta argumentu-sortzaile gisa lan egin du.

Antzezleak
– Alberto Santana. Historiador – Joseba Abaitua. Lingüista (Universidad de Deusto) – Joaquin Gorrotxategi. Catedrático de Lingüística Indoeuropea (UPV/EHU) – Agustin Azkarate. Catedrático de Arqueología (UPV/EHU) – Concepción de La Rua. Catedrática de Antropologia Biológica (UPV/EHU) – Juan José Larrea. Profesor de Historia Medieval (UPV/EHU)
Parte-hartzaileak
Alberto Santana, Joseba Abaitua, Joaquín Gorrotxategi, Agustín Azkarate, Concepción de la Rúa, Juan José Larrea
(Iruña Veleiako salatariak aktore bilakatu dira, datorren urtean ziur Iruña Veleia filma aurkeztuko dutela.)