Etiketa honen artxiboa: xabier agirre

Xabier Agirrek uzten du Arabako Biltzar Nagusia

Xabier Agirre joan urruti. Berria.

Xabier Agirrek (Eaj) uzten du Arabako Biltzar Nagusia. Gara.

Iruña Veleiako azken hiru urte “lotsagarrien” arduradun nagusia, Ahaldun Nagusi ohia, bere agindupean Arabako Biltzar Nagusietan Iruña Veleiako arkeologoen kiskaltze publikoa 2008-11-19 ospetsuan hedabide guztien aurrean gezurrekin (Miscart eta pegamentua), faltsutze salaketak, salatari nagusiaren izendapena aztarnategiko zuzendari, 8.000 M2 txikizioa hondeamakinarekin… 2010-7-20an bideo ospetsua grabatu zutenean bertan zegoen eta ez zuen ezer egin. Bere eskutan izan du Iruña Veleiako euskara zaharra eta gainontzeko ondare altxorra, inolako errespeturik gabe tratatu, desprestigiatu eta  suntsitu besterik ez du egin. Ederki zaindu dute gure ondarea Lorena eta Malentxorekin batera eta historiara igaroko dira, alegia, euskara zaharra eta Iruña Veleiako txikizioaren historiara.

Zer gertatuko da kiskaltzearen aurreneko urteurrean?

Isilune beldurgarria bazterretan, iaz Arabako Biltzar nagusian hedabide guztien aurrean egin zuten kiskaltze publikoa ikusirik (loctite, Cervantes), kontuan harturik aurten 150.000 euroko aurrekontua izan duela kultura diputatuak… eta zientziaren aurkako antzekorik bilatzeko 400 bat urte atzera joan behar dugula, alegia, eginahalak egin, kostako zaiola tamainako astakeria egitea agian beste mende batean behinik behin.

Lotsagarria bada ere euskal instituzioen laguntza behintzat ez zaio faltako, Urgell kultura sailburua, Lorena Lopez de Lacalle Arabako kultura diputatua, Julio Nuñez Iruña-Veleiako zuzendaria, Euskaltzaindia eta Arabako Aldundia isilik.

Eskerrak euskara zaharra defendatzen duten 13+txosten zientifikoak dauden eta Sos-Iruña-Veleiako ehundaka herritarren sinadurak.