Dogma Giordano Bruno eta Iruña-Veleia

1.600. urtean Giordano Bruno bizirik erre zutenean teoria heliozentrikoak defendatzeagatik eztabaida itzela gertatu zen. Hiltzaileek “frogatua” zuten eguzkia mugitzen zela, hona “froga”:

Testamentu zaharrean jainkoak Josue-ri agindu zion Jeriko konkistatu behar zuela lur sakratua zelako, erasoan irabazten ari zirela, berandutu zen eta ilunabarrean ikusten ez zutelako erretiratu beharrean zeuden, helburua lortu gabe; baina jainkoak eguzkiari gelditzeko agindu zion, eguzkia gelditu zen eta Josueren armadak astia izan zuen Jeriko konkistatzeko.

Jainkoak eguzkiari gelditzeko agindu eta mugitzen zen eguzkia gelditu zen, eguzkiaren mugimenduaren ebidentzia nabarmena. Beraz Giordano Brunok bere teoria heliozentrikoekin jainkoari desafioa egiten zion, alperrik izan ziren bere teleskopio eta kalkulu guztiak, Testamenduaren “frogaren eta ebidentziaren” aurrean eta bizirik kiskali zuten.

Dogma ebidentziaren aurrean.

Iruña-Veleian antzeko zerbait gertatu da, dogma batzuk omen daude euskararen inguruan, latinizazio berantiarra, euskararen eremua duela bi mila urte, karistiarren hizkuntza, euskararen eboluzioa, gurutzeen esan nahia eta erabilera, euskaldunon ezaguera, idazteko gaitasuna eta abar.

Iruña-Veleiako grafitiak behartzen dute gai batzuk berplanteatzea, besterik gabe, ebidentzien aurrean, interpretazio berri batzuk, hipotesi berriak eta aurrera besterik gabe.

Batzordeko batzuk nahiago izan dute esatea ezinezkoak direla eta faltsutzat salatu dituzte. Faltsutze salaketa larriak ez dira ikertu batzordean (Gorrotxategi) eta duela urtebete kultura diputatuak sinesgarritasuna eman zien, Felix Lopezen ustezko “unanimitate zientifikoaren” arabera. “Frogatutzat” dituzte faltsukeriak.

Orain beste 13+ txosten zientifiko daude grafitiak bermatzen eta Sos-Iruña-Veleia herri plataforma analisiak, indusketa kontrolatuak eskatzen, alegia, ebidentzia zientifikoak, aurre-iritzien, sasi-frogen eta dogmen aurretik. Ez da batere zaila arazoa konpontzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude