Iruña Veleian zer gertatzen da? JM Elexpuru. Berria

«Faltsuak direla esanaz, gure ondare zati bat zakarrontzira joateko bidean da» Juan Martin Elexpuru idazlea eta filologia doktorea. Berria

Indarrean dago oraindik Iruña-Veleian aurkitu ziren ezohiko grafitoek sortutako zalaparta. Gaur egun aztarnategiaren egoera zein den azaltzeko, hitzaldi bat antolatu dute biharko Bergaran, Irizar jauregian.

Juan Martin Elexpuru

Juan Martin Elexpuru

Hil honetan beteko dira hiru urte Iruña-Veleiako auzia lehertu zenetik: 2008an, Arabako Foru Aldundiak faltsutzat jo zituen 2005 eta 2006 artean Iruña-Veleian aurkitutako ezohiko grafitoak. Aztarnategia itxi, eta auzibidean jarri zituen zenbait lagun. Ordutik, grafitoen izaera argitzeko eskatu dute hainbat adituk. Horien artean da Juan Martin Elexpuru (Bergara, Gipuzkoa, 1950). Ostrakak hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik aztertu ditu, eta benetakoak direla uste du. Zer gertatzen da Iruña-Veleian? hitzaldia emango du bihar, 19:00etan, Irizar jauregian, auzia zertan den argitzeko. (Jarraitzen du)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude