ostraka.eus 3 urte eta ia 600 mila ziztada. Eskerrik asko

2008-11-13an zabaldu genuen bloga eta gaur betetzen ditu 3 urte, ia 600 mila ziztada (hits) jaso ditu eta eskerrak ematen dizkizuegu:
Ostraka.mundua.com 3 urte

Duela hiru urte ez genuen pentsatzen Iruña Veleia hainbeste iraungo zuenik, eta ez zitzaigun burutik pasatzen ere izan duen bilakaera tamalgarria, baina hemen gaude bizirik zuen ziztadei esker, hiru urtetan 583.223, eskerrik asko. Ia 200 mila ziztada urtero. Hitzaldien bideoak ere ia beste hamar mila bisita izan dituzte zuei esker.

Beti bezala ziztada guztiak eskeintzen dizkiegu Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologo mitikoei, barkatuko digute baina, Bihotz Urratuari eta Iruñako Musari... aurkikuntza eta bere defentsa suposatu dien sufrimendu guztiagatik.

Hauekin batera Iruña Veleiako euskaldunon patrimonio eta euskara zaharra defendatu duten guztiei Sos Iruña Veleia plataformari, 17 txosten zientifiko sinatzen dituzten ikerlariei, bereziki Juan Martin Elexpuru eta Hector Iglesias euskal filologian doktoreei, Txillardegi, Orpustan… eta gainontzekoeei. Koenraad Van den Driessche geologian doktoreari, Silgo, Harris, Colmenero, Albisu, Roslyn M. Frank, Ochoa, Illarregi, Ulrike Fritz, Baxarias…

Iruña Veleia argitu eta Sos Iruña Veleiaren plataformaren alde sinatu duten bi mila partaideei; Angulo oscuro bloga , iruina.blogspot.com/ eta Maju. Inor ahaztu gabe eskerrik asko eta segi ziztatzen.

Erantzun bat “ostraka.eus 3 urte eta ia 600 mila ziztada. Eskerrik asko” bidalketan

  1. Pingback: Ostraka euskalduna » Blog Archive » ostraka.eus 3 urte eta ia 600 mila ziztada. Eskerrik asko | Blogak euskaraz | Scoop.it

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude