Iruña Veleia: Araban badago zikinkeria. Gontzal Fontaneda. Argia

Araban badago zikinkeria. Gontzal Fontaneda. Argia
Hay suciedad en Álava. Gontzal Fontaneda. Naiz

Zerbait zikina gertatu da Araban, politikari batzuek beren burua arkeologo, filologo batzuek epaile eta zinemazale batzuek zientzialari jotzen dute eta.

Baina historia lurpetik ateratzen lan egiten, lan ona egiten dutenei lohia botatzen diete, besterik ez. A!, eta gainera, epaile batzuek ez dute telebista ikusten.

Euskararen historiak jai dauka, baina garrantzitsuena etorkizuna da, euskara “plazara jalgitzea”. Baina Eliseo Gilek, agian Arabako arkeologorik onenak, ezin itxaron dezake. Berak talde bateko zuzendaria zen eta talde hark euskarazko lehen testuak aurkitu zituen, Donemiliagako Glosak baino 800 urte aurrekoagoak. Sei urte luze daramatza auzipean, 2009ko martxoaz geroztik, grafitoak faltsutzea leporatuz Arabako Foru Aldundiak kereilatuta. Zikintzen dutenek inongo frogarik aurkeztu gabe kondenatuta daukate. Hauek Eliseoren erruduna dela egiaztatu gabe, Eliseok frogatu behar bide du bere errugabetasuna. Benetan Araban badago zerbait zikina.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude