Etiketa honen artxiboa: araba

Iruña-Veleia hitzaldia Laguardian (Errioxa-Larreola) abenduak 19 asteazkena

Iruña Veleia hitzaldia LaguardianIruña-Veleia hitzaldia Laguardian abenduak 19 asteazkena. JM Elexpuru.

Larreola. Enbata 2018-12-3. Jakes Lafitte.

Errioxa izenaz ezagutuagoa den herrialdearen izena da tituluarena, Txillardegik atzeman zuena. Erdaraz “La Rioja” esaten dela kontutan hartuta, frogatu zuen “La” hizki hori ez dela erdarazko artikulua, baizik-eta izena beraren zati bat. Hain zuzen ere “Soy de Castilla” esaten da eta ez “Soy de la Castilla”; baina “Soy de La Rioja “ esaten da ” eta sekulan ez “Soy de Rioja”. Logika horren alde izanik, Larreola  erabiliko dut datozen lerroetan.Euskararen_atzerakada1-640x554

Eztabaida eta protesta asko sortu dira aste honetan  Larreolako sozialistek  herrialde horren autonomi estatutua aldatzekotan “Euskara Larreolako ondasun bat” dela aipatu nahi dutelako. Bertan alderdi abertzalerik ez izanik, oso harrigarria da, hain zuzen ere. Dena den, jeltzaleek begi onez ikusi dute erabakipen hori, eta nola ez, jakin dakigularik euskara mintzatua izan zela XVI-garren mende arte Larreolan, Nafarroako Hegoaldean eta Araban bezalaxe. Gero liburuaren sar hitzan hauxe idatzi zuen Axularrek:  “Zeren anhitz molde eta diferentki mintzatzen baitira Euskal Herrian; Nafarra Garaian, Nafarra Beheran, Zuberoan, Laphurdin, Bizkaian, Gipuzkoan , Araba Herrian eta anhitz lekhutan“. “Anhitz lekhutan” irakurriaz, zazpi probintzi historikoetatik at dauden herrialdeak ditugu gogoan, eta naski Larreola barne.

Merino Urrutia eta Aznar Martinez-ek Larreolako toponimi eta antroponimiari buruz asko idatzi zuten, baita bertako justizia arazoetan euskarak zuen presentziari buruz ere.

Arabako Larreolaren mugetan ibiltzen garenok, herrialdearen batasun naturala ezin dezakegu ukatu, Irun eta Hendaiaren artekoa bezalakoa baita. Logroñotik  hurbil dira Oiongo eta inguruetako ikastolak.

Eskuinaldeko espainiolistek aldiz Larreolaren euskaldungoa ukatzen dute, XI-garren mendean Nafarroatik heldu euskaldunek “bortxaz” Ebroaren hegoaldeko herrialdeetara sartuko baitziren, baina arestian aipatutako jakintsuek eta hainbeste adituek frogatu dutenez, Erromatarren denboretan jadanik euskara edo euskararen familiako hizkerak  bertan presente ziren. Baita Donemiliaga Kukulako idazkiak ere dugu lekukotasun bikaina.

Euskara galdu den herrialdeei beldur handi diote sektore antieuskaldun guztiek, horretaz mintzatzen ari garelarik mamu zaharrak arrapiztuko baitgenitun. Erreakzio bera gertatu zen -eta halaxe darrai – Arabako Lautada eta Nafarroako Herri Beherarekin. Oraindik pertsona askok diote eremu hauetan ez zela sekulan euskaraz mintzatu, baina ikastolak zabaldu dira eta euskaltzaleen kopurua ez da hain makala. Larreolari dagokionez, Nafarroan eta Araban gertatu zenari aitzi, nik dakidanez behintzat, ez dugu idazle euskaldunik ezagutzen, eta horregatik ez zitekeen bertan abertzaletasun azkarrik sortuko.

Abertzaleoi eta euskaltzaleoi Larreolako Alderdi Sozialistak proposaturikoak gure poza piztu baino ez digu egiten, ongi ikusiko baitgenuke herrialde honetan euskaldun berriak agertuko balira, eta zergatik ez, oldar eraikitzaile batzuk euskararen alde aritzea. Naski Larreolatarrek berauek badute honi buruzko hitza, bestela Espainiolistek Euskal Herriak anexioaren bitartez zabalago bihurtu nahi duela salatuko dute.

Espainiolisten errekzioa neurrigabekoa deritzot, uste baitute sozialistek hizkuntzen koofizialtasuna ezarri nahi dutela, baina ez da hauen benetako xedea.

Hizkuntzaz gainera, badirateke Larreolako kultura eta ohituretan Euskal Herrikoen antza duten dantzak, aireak eta hainbeste ohiturak. Hauen berriz argira ateratzeak ez ote du Larreolatarren kuriositatea piztuko, non batzuek euskaldunberritzeko asmoa ukanen baitute? Beste aldetik ezin uka Larreolako jendeak Gaztelarekin baino gehiago bizi dela Euskal Herriarekin.

Larreola beste zazpi probintziekin elkartuko balitz, “Zazpiak bat ” lema “Zortziak Bat” bihurtuko litzateke, edo “Zazpiak Bat” gorde nahi izatekotan, Nafarra Garaia eta Nafarra Behera Nafarra bat direla erabaki beharko da.

De Miguel afera” 15 egun negoziatzeko fiskalarekin. Berria.

De MiguelDe Miguel afera” 26 akusatuek ez omen dute negoziatuko fiskaltzarekin. Argia 2018-9-19.
De Miguel afera”. Argia.
De Miguel auzia” 15 egun negoziatzeko fiskalarekin. Berria 2018-9-18.
De Miguel afera”. Naiz.
De Miguel afera”. Argia.
‘De Miguel auziko’ epaiketa eten egin dute, Fiskaltza eta defentsak akordioaren bila ari direlako

Gaur ziren deklaratzekoak epaituak, baina epaiketa etetea erabaki dute epaileek, “defentsa eskubidea” bermatzeko. Fiskala eta defentsak akordioa lantzen ari dira, eta haiek eskatuta eten dituzte auzi saioak, 15 egunez.

Iruña-Veleia afera” gupidarik gabe salatu zuten hasieratik Sustatun, Filoblogia, Zuzeu, Barandiaranen liburu propioa, EITB, euskalduntze berantiarra, Euskararen historia Iruña-Veleia gabe… De Miguel afera” berriz, isildu nahi dute lehenbailehen.

Arabako 26 (hogeita sei) goimailako kargodun “ospetsuen” afera. Dozenaka milioi €uroko aurrekontua…  Non salatzen dute De Miguel afera? Nork salatzen du? Non egon da egunero eztabaida sare sozialetan azken urtetan?

Araba grekeraz duela 1.700 urte: ΑΙΤΩλΩΝ – Cφως – φπςI

16362 Iruña VeleiaAraba grekeraz duela 1.700 urte: ΑΙΤΩλΩΝCφωςφπςI

Ostrakak grekeraz Iruña-Veleian:
16362a TV, LAIKII / BA I
16362b NIIV IILOSI / Cφως / NIIBA I
16363a IVII (ó NII) ELOSI φπςI / TA (NIIT)RII / AMA

ΑΙΤΩλΩΝ : beruna grekeraz duela bi mila urte Gasteizen. Araba.eus.

16363 Iruña Veleia
Greziako kulturarekin zerikusirik duten ostrakak:

10741 PARMENIO
11416 ANQVI
11288 DERMOPOLIS
11420 LEONIDA
11422a ANQVISES
11423 AQVILES/ HECTOR /HERCULES
11424 ANQUISES DARDAN
11425 ENEAS, ANQUISES, VENUS
12375 HERMOPOLI
12376 (13488) PARMENIOM / ORSUS FILI
12395 ISIS OSIRIS ANUBIS
13488 PARMENIOM / ORSUS FILI

Beruna grekeraz duela bi mila urte Gasteizen: ΑΙΤΩ λΩΝ. Iruña-Veleian zergatik ez?

Beruna Gasteiz 1ΑΙΤΩ λΩΝ : beruna grekeraz duela bi mila urte Gasteizen. Araba.eus.

Transkripzioa: ΑΙΤΩ λΩΝ

Habailako Jaurtigaia, grezierazko inskripzioa. Egilea: Anonimoa, Artelana: Habailako jaurtigaia (glans), karaktere grekozko inskripzioduna. Gaia: Beruna . Data: Erromatarkuntza (agian K.a. II. edo I. mendea). Jatorria: Vitoria-Gasteiz.

Duela urte batzuk San Prudentzio hiribidearen hasieran dauden lursail batzuetan kasualitatez egindako aurkikundea. Tratamendua: Zaharberrikuntza Zerbitzua. Neurriak: 35×20 mm Pisua: 41,6 g.

Berunezko jaurtigaiak asko erabili zituzten Antzinaroko  udarosteetako habailariek. Berunak, lantzeko oso erraza izanik, bide ematen zuen ale kopuru handia fabrikatzeko, urtutako metala molde batera isuriz. Jaurtigaiak, pisu eta tamaina berdinekoak, urrutitik arerioengan kalte handia egiteko gai ziren.
Ale honen aparteko izaera, kontserbazio-zaharberritze lanak egitean aurkitu zen karaktere grekozko inskripzioan datza: ΑΙΤΩ λΩΝ, bi lerrotan, bata bestearen gainean. (Llanos, A. “Un testimonio griego en Álava”. Estudios de Arqueología Alavesa, 24. liburukia, orr. 395-399)
Kontserbazio egoera: Jaurtigaia kontserbazio egoera onean aurkitzen zen, oro har. Berunaren korrosio gaiez eta, horiekin nahastuta, lurrez estalita zegoen, partez. Geruza hori, oso lodia ez zen arren, jaurtigaiaren gainazala ezkutatzen zuen, eta inskripzioa irakurtzea eragozten.

Ostrakak grekeraz Iruña-Veleian:
16362a TV, LAIKII / BA I
16362b NIIV IILOSI / Cφως / NIIBA I
16363a IVII (ó NII) ELOSI φπςI / TA (NIIT)RII / AMA

ETB euskalduntze berantiarra Iruña Veleiako faltsutze salatarien bozgoragailua.

euskalduntze berantiarraIgandean berriro bota zuten ETBn Euskalduntze berantiarra filma (Nahieran ikusgai), hamaikagarren bertsioa.

Iruña Veleian Gorrotxategi azaltzen da bakarrik, esaten “Araban ez direla aurkitu erromatar garaiko grafito euskaldunik…”

Eta hori gezurra besterik ez da, Eliseo Gil eta Idoia Filloy arkeologoek aurkitu zituztelako 70 bat ostraka euskadun… eta 20 bat txosten zientifiko argitaratuta daude egia “berdaderoa” defendatzen. Azaldu dira ere Heredian, Arkaian, Alorian

Iruña Veleian erromatar garaiko Ostraka euskaldunak azaldu, azaldu dira, gertatzen dena da Gorrotxategik faltsutzat salatu zituela bere txostenean 2008-6-24an, agian, honek emango dio eskubidea filman ateratzeko.

Euskalduntze berantiarra eta ETB, Iruña Veleiako faltsutze salatarien gezurren bozgoragailua behin eta berriro guztion diru publikoarekin jakina. Bitartean, 15 urteko lanaren ostean, Iruña Veleian 1.700 urteko euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoak ez dira azaltzen EITBn.

EITBn ez dago errukirik Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin, justizia eta berdintasuna ez dute ezagutzen.

Euskalduntze berantiarra.

Aitzol Altuna: Dokumentalaren hutsik inportanteenakDesmontando la hipótesis de la vasconización tardía. Las primeras palabres en euskera.     JM Elexpuru: Baskoniako historia bat ala ipuin txar bat? Patxi Azparren: Otra historia de Baskonia. Harsuaga DV: