Iruña Veleian adar jotzea Qark arkeologia indusketekin: 6 urte ia ezer argitaratu gabe eta orain indusketak Facebook-en egunero

Qark Veleia 1Iruña Veleian indusketa berriak Qark arkeologiak. JM Elexpuru.

Julio Nuñezek azken 6 urtetan 8 mila M2ko indusketak egin ditu Iruña Veleian ia ezer argitaratu gabe (VELEIAN ara eta VR ELA…) Orain berriz 2016-7-18an Qark arkeologia enpresa hasi zen indusketak egiten eta egunero kronika argitaratzen du Facebook-en

Ez al dute ezer argitaratzeko azken 6 urtetako 8 mila M2ko indusketetan aurkitutako materialarekin? Ezin dituzte argazkiak argitaratu? Ia bi milioi € alperrik xahutuak?

Errukirik ez dago Iruña Veleia gorrian euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin, justizia ez da ezagutu… orain adar jotzea, gatza eta ozpina 8 urtetan itxi gabeko zaurietan.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude