Etiketa honen artxiboa: qark

Iruña Veleiako indusketa berrian azaltzen diren ostrakak argitaratuko dituzte Facebooken zuzenean?

Iruña Veleia ostrakakQark enpresa indusketak egiten ari den inguruan zundaketak egin ziren 2006. urtean eta 88. zundaketan azaldu zen (lekukoekin)  15542 alfabetoa (Daniel Vallo 2006-8-25):
15542) A B C D E F G H I K λ M N O P Q R [.] T  V X Y Z; 88. zundaketa, 88006 UE
Abezedarioa. ( I-II mendea)
15542 2006-8-25 A B C D E F / G H I K L M / N O P Q R / T V X Y Z

2006. urtean azaldu eta hiru urte beranduago argitaratu zuten 2009-1-18an…
Orain Facebooken argitaratuko dituzte zuzenean?
Azken 6 urtetan 8 mila M2ko indusketak eginez ia ezer (Veleian ara eta VR ELA),  argitaratu ez dutenean?

Iruña Veleian adar jotzea Qark arkeologia indusketekin: 6 urte ia ezer argitaratu gabe eta orain indusketak Facebook-en egunero

Qark Veleia 1Iruña Veleian indusketa berriak Qark arkeologiak. JM Elexpuru.

Julio Nuñezek azken 6 urtetan 8 mila M2ko indusketak egin ditu Iruña Veleian ia ezer argitaratu gabe (VELEIAN ara eta VR ELA…) Orain berriz 2016-7-18an Qark arkeologia enpresa hasi zen indusketak egiten eta egunero kronika argitaratzen du Facebook-en

Ez al dute ezer argitaratzeko azken 6 urtetako 8 mila M2ko indusketetan aurkitutako materialarekin? Ezin dituzte argazkiak argitaratu? Ia bi milioi € alperrik xahutuak?

Errukirik ez dago Iruña Veleia gorrian euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin, justizia ez da ezagutu… orain adar jotzea, gatza eta ozpina 8 urtetan itxi gabeko zaurietan.