Almagrok eta Gorrotxategik duela 9 urte faltsutzat salatu zuten Iruña-Veleiako euskara

13398_2Almagrok eta Gorrotxategik duela 9 urte faltsutzat salatu zuten Iruña-Veleiako euskara, batzorde zientifikoak osteko bost hilabeteetan ez zituen ikertu faltsutze salaketa larriak.

Almagro, 2008-6-24an hitzaldia “Los orígenes de los vascos”.

Iruña-Veleian ezin guztia laburtu eta badago “ahaztu” ezin den izena, Goropius Becanus (1518-1572) eta jakina bere apologista Almagro goropiusa. Almagro katedratiko goropiusik gabe ulertu ezina da Iruña Veleiako 8 urteko instrukzioa eta oraindik (zalantzarik gabe) eskainiko dizkigun sorpresak. Ezagunak dira Almagroren sarrera goropiusak Iruña Veleian:

– 2008-6-24an hitzaldia “Los orígenes de los vascos”, Euskalerriaren Adiskideen Elkartean, batzorde zientifikoa zabalik zegoenean, Gorrotxategik bere txostena  Arabako Foru Aldundian sartu zuen egun berean.
Iruña Veleia iruzurra edo txantxa, artikulua El Correo españolen 2008-11-1ean.
Ezagunak dira Almagroren iritzi goropiusak eta irakurtzekoak Iruña Veleiako euskara zaharrekin egin dutena azken 8 zortzi urtetan ulertzeko. Ama Ata blogean gehiago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude