Etiketa honen artxiboa: salaketak

Eliseo Gil bederatzi 9 urteko infernua

Eliseo Gil 2008-11-20 LangraizEliseo Gil bederatzi 9 urteko infernua (2008-11-20).

2006-6-15 aurkitu omen zituen “Coca cola eta esku muturreko erlojuak…”
2008 batzorde “zientifikoa”.
2008ko ekaina-urria, Almagroren salaketak, txantxa ala iruzurra.
2008-11-19 pegamentua eta “Descartes”…
2009 faltsutze salaketak…
2009 salaketa ekonomikoak…
2009 grafologoen salaketak…
2010 IPCEko Navarroren salaketak…
Zein izango dira hurrengo salaketak?
Aski da.
Eliseo Gil 2016 Alez Gasteiz

Eliseo Gil 2016 (argazkia Alea).

Gero eta sekretu eta kiratsa gehiago Iruña-Veleian, erruki gutxiago dagoen bitartean euskara zaharra aurkitu zuten Eliseo Gil eta Idoia Filloy arkeologoekin bederatzi 9 urte ondoren, justizia ez da azaldu, zigorra eta mendekua baizik.

Almagrok eta Gorrotxategik duela 9 urte faltsutzat salatu zuten Iruña-Veleiako euskara

13398_2Almagrok eta Gorrotxategik duela 9 urte faltsutzat salatu zuten Iruña-Veleiako euskara, batzorde zientifikoak osteko bost hilabeteetan ez zituen ikertu faltsutze salaketa larriak.

Almagro, 2008-6-24an hitzaldia “Los orígenes de los vascos”.

Iruña-Veleian ezin guztia laburtu eta badago “ahaztu” ezin den izena, Goropius Becanus (1518-1572) eta jakina bere apologista Almagro goropiusa. Almagro katedratiko goropiusik gabe ulertu ezina da Iruña Veleiako 8 urteko instrukzioa eta oraindik (zalantzarik gabe) eskainiko dizkigun sorpresak. Ezagunak dira Almagroren sarrera goropiusak Iruña Veleian:

– 2008-6-24an hitzaldia “Los orígenes de los vascos”, Euskalerriaren Adiskideen Elkartean, batzorde zientifikoa zabalik zegoenean, Gorrotxategik bere txostena  Arabako Foru Aldundian sartu zuen egun berean.
Iruña Veleia iruzurra edo txantxa, artikulua El Correo españolen 2008-11-1ean.
Ezagunak dira Almagroren iritzi goropiusak eta irakurtzekoak Iruña Veleiako euskara zaharrekin egin dutena azken 8 zortzi urtetan ulertzeko. Ama Ata blogean gehiago.