Soria eta euskaldunak. JM Elexpuru. Argia

Sesenco Soria 2Soria eta euskaldunak. JM Elexpuru. Argia.

  • Uztailaren 17an zabaldu zen Santa Cruz de Yanguas-en (Tierras Altas, Soria) oso erakusketa garrantzitsu bat, Eduardo Alfaro Peña arkeologoa, Eduardo Aznar Martínez antropologoa eta probintziako agintariak bertan zirela: erromatar garaiko hilarrien erakusketa. Juan Martin Elexpuru  2019ko abuztuaren 10a.
  •   Eskualdean aurkitutako 44 estelaren argazkiak eta transkripzioak ikus daitezke, eta horietako 12 fisikoki. Benetako altxorra euskararen historiarentzat, hilarri hauetan agertzen diren pertsona-izenengatik euskara arkaikotik baitatoz. Hau ikusita gero jarraituko ote dute ematen euskalduntze berantiarraren ipuin telebisatua?

Hurrengo egunean El Heraldo de Soria-k orri osoko kronika zekarren. Zera irakurtzen dugu, besteak beste: “Tenemos un patrimonio excepcional, y dentro de este algunas piezas que están dando un nuevo giro a los estudios sobre el origen del euskera. La estela de Antestius Sesenco, datada entre los siglos I y II, y hallada en Villar del Río, es en este sentido el gran atractivo que de hecho ya está suscitando reserva de visitas desde el Pais Vasco (…) De alguna manera esto certifica que en Tierras Altas existía una nomenclatura indígena vascona o “vascoaquitana…”. Ezin da esan, nonbait, “hemen euskaraz egiten zen”, baina tira, zeharbidez esaten da, eta testuingurua ezagututa ez da gutxi.