Epaiketa hasiko omen da otsailean ia 11 urte ostean

Iruna sexua 4Epaiketa hasiko omen da otsailean. Berria.

Otsailean hasiko da ‘Iruña-Veleia auziko’ epaiketa

Duela hamar urtekoa da Eliseo Gilen eta aztarnategiko beste hainbat arduradunen aurkako salaketa, eta orain helduko da epaitegietara. Zazpi urte eta erdira arteko kartzela eskaerei egin beharko diete aurre akusatuek. Froga gehiago eskatu ditu Iruña-Veleia Argitu plataformak,

Hamar urte eman ditu Iruña-Veleia aztarnategiko aurkikuntzen auziak labirinto judizialean, baina, azkenean, epaiketak badu data: otsailaren 3an hasiko dira saioak Arabako Auzitegiko 1. Zigor aretoan. 2006an aurkeztutako “ezohiko piezak” indusketa guneko zuzendari  Eliseo Gilek berak egin zituela frogatu beharko du akusazioak, eta haren errugabetasuna defendatuko dute defentsa abokatuek, baina piezen faltsutasuna edo benetakotasuna izango da epaiketaren sakoneko eztabaida. Piezetako idazkiak eta marrazkiak autentikoak direla ziurtatzen baitute zuzendari ohiak eta haren inguruko sustengu taldeek ere, eta, ondorioz, baita errugabe direla ere.

Hamaika urte izorratzen…