Iruña-Veleia epaiketa otsailean 11 urte ondoren. JM Elexpuru

Iruña Veleia argitu 1Epaiketa otsailean. JM Elexpuru.

Gaurko El Correo-ren bidez jakin dugu notizia. Hona hemen Ama Ata-ko lotura. Ohituta gaude bidegabekerieara, eta gaurkoa bat gehiago. Iruña-Veleia Argituk prentsa-oharra atera du berehala. Horrela dio:

Bidegabekeria bidegabekeriaren gainean

” El Correoren gaurko portadan zera irakurtzen dugu  letra handietan: “El escándalo de Iruña-Veleia a juicio 11 años después. Eliseo Gil se sentará en el banquillo en febrero por las falsas inscripciones sobre el origen del euskera”. Eta aurrerago:  “Todas las partes han sido ya convocadas, según han sabido en exclusiva EL CORREO”.  Harremanetan jarri gara akusatuekin eta abokatuekin eta ziurtatu digute prentsaren bidez jakin dutela berria eta epaitegiko jakinarazpena gaur goizean heldu dela abokatuen eskuetara.

Iruña-Veleia Argituri eskandalagarria iruditzen zaio eta  gogor salatu nahi du akusatuak prentsaren bidez jakitea epaiketaren data, ia hamaika urte igaro ondoren. Higuingarriak iruditzen zaizkigu, halaber, Correoren kronikako lerroburuak eta edukiak: ” falsas inscripciones”, “supuestamente falsificadas por Eliseo Gil y sus colaboradores”, etab. , epaiketa mediatiko paralelora ohituak gaituen hedabide honen ibilbidearekin sintonian daudenak.

Iritzi publikoari gogorarazi nahi diogu piezen benetakotasunaren alde diharduten hogei txosten daudela, izen handiko eta nazio askotako adituek eginak, eta akusatuek lehen egunetik eskatu dituztela Arkeometrian espezializaturiko laborategietan  burututako analisi erabakigarriak, eta baita aztarnategian bertan egin beharreko indusketa kontrolatuak ere.

Zentzunezkoa iruditzen zaigu aipaturiko frogak epaiketa aurretik egitea, zeren eta frogatuko balitz piezak benetakoak direla, ez luke inolako zentzurik izango epaiketa egiteak. Aldi berean gaiaz ondo informatzeko eskatzen diogu  iritzi publikoari eta ez manipulatzen uzteko informazio gezurtiekin.”