Iruña-Veleiaren aurkako sasiepaiketa. Koldo Urrutia. Argia

13396 Iruña VeleiaIruña-Veleiaren aurkako sasiepaiketa. Koldo Urrutia. Argia 2020-3-3.

Iruña-Veleiaren aurkako antzerkia amaitu da. Hau dena fartsa izan bat da,  aurretik epaiketaren ondorio nagusia zein izango den badakigulako, epai bat ala beste bat egonda ere: grafitoak faltsuak direla. Baina zergatik aurreratu dezakegu horren emaitza?

1.- Grafitoak Europako laborategi inpartzialetan datatzea arbuiatu dutelako. Grafitoei buruz ustezko zalantzak hasi zirenean, Eliseo Gil zuzendari inputatuak, duela 13 urte, horixe eskatu zuelako, 50 grafito nazioarteko laborategi inpartzial batean analizatu eta datazio seguru bat lortzea. Baina EHUko “ustezko” adituek eta Arabako Aldundiko arduradun publikoek osatutako Aholku Batzordeak ezetza eman zion. Ondoren Epaitegiak ere erabaki bera hartu zuen eta berdin Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak arazoa planteatu zitzaionean.

Edozein akusatuk edozein epaiketatan proba perizialak eskatzeko eskubidea du, eta Epaitegiak ez baditu egiten, berak ordainduz, egiteko eskubide osoa du. Eliseo Gilek duela gutxi epaile berriari eskatu zion, baina, nola ez!, eskubide hau ere ukatu egin zitzaion hamaikagarren aldiz. Beraz, bidegabekeria maltzur baten aurrean gaudela salatu nahi dugu ozenki, gaia zientifikoki argitzeko dagoen aukera eta bide bakarra, hots, nazioarteko laborategi onenetan datazio arkeometrikoak egitea, ez dutelako egin eta ez dutelako egiten uzten. (Jarraitzen du).