Etiketa honen artxiboa: koldo urrutia

Iruña-Veleiaren aurkako sasiepaiketa. Koldo Urrutia. Argia

13396 Iruña VeleiaIruña-Veleiaren aurkako sasiepaiketa. Koldo Urrutia. Argia 2020-3-3.

Iruña-Veleiaren aurkako antzerkia amaitu da. Hau dena fartsa izan bat da,  aurretik epaiketaren ondorio nagusia zein izango den badakigulako, epai bat ala beste bat egonda ere: grafitoak faltsuak direla. Baina zergatik aurreratu dezakegu horren emaitza?

1.- Grafitoak Europako laborategi inpartzialetan datatzea arbuiatu dutelako. Grafitoei buruz ustezko zalantzak hasi zirenean, Eliseo Gil zuzendari inputatuak, duela 13 urte, horixe eskatu zuelako, 50 grafito nazioarteko laborategi inpartzial batean analizatu eta datazio seguru bat lortzea. Baina EHUko “ustezko” adituek eta Arabako Aldundiko arduradun publikoek osatutako Aholku Batzordeak ezetza eman zion. Ondoren Epaitegiak ere erabaki bera hartu zuen eta berdin Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak arazoa planteatu zitzaionean.

Edozein akusatuk edozein epaiketatan proba perizialak eskatzeko eskubidea du, eta Epaitegiak ez baditu egiten, berak ordainduz, egiteko eskubide osoa du. Eliseo Gilek duela gutxi epaile berriari eskatu zion, baina, nola ez!, eskubide hau ere ukatu egin zitzaion hamaikagarren aldiz. Beraz, bidegabekeria maltzur baten aurrean gaudela salatu nahi dugu ozenki, gaia zientifikoki argitzeko dagoen aukera eta bide bakarra, hots, nazioarteko laborategi onenetan datazio arkeometrikoak egitea, ez dutelako egin eta ez dutelako egiten uzten. (Jarraitzen du).

Euskal sena: euskerak ematen digun izateko era. Koldo Urrutia. Berria

Euskara jatorria 11 biltzarra IrurtzunEuskal sena: euskerak ematen digun izateko era. Koldo Urrutia. Berria.

Askotan esan ohi da hizkuntza bakoitza mundu ikuskera bat dela, ingurumenarekin harremantzeko modu bat. Euskera ere hizkuntza oso berezia da, eta Euskal Herriak milaka urtez irautearen oinarrietako bat izan liteke, komunitate elkartua izateko laguntza ematen omen digulako.

Euskara jatorria 11. biltzarra. Irurtzun.

Ertzaintza eta Iruña Veleia. Koldo Urrutia. Naiz

euskararenjatorriaErtzaintza eta Iruña Veleia. Koldo Urrutia. Naiz.

Bertsio ofizial horretan oinarrituta, Arabako Foru Aldundiak Eliseo Gil eta Lurmen kanporatu zituen eta haien lekuan kanporatzen lagundu ziotenak jarri zituen: EHUko Arkeologia Saila, Euskal Filologia Sailaren laguntzarekin. Sei urte pasatu dira eta erakutsi duten gauza bakarra aldare baten oinarria izan da.