Zientzia, justizia eta Iruña-Veleiako ostrakak. Xabier Gorrotxategi. Zu zeu

15921 Iruña VeleiaZientzia, justizia eta Iruña-Veleiako ostrakak. Xabier Gorrotxategi. Zu zeu.

Iruña-Veleiako arazoa orain dela 15 urte hasi zen, grafito berriak agertzearekin batera. Baina finkatu, 2007ko abuztuan finkatu egin zen, diputatu berriak grafitoen multzo bat argitaratzea galarazi zuenean. Une horretan eztabaida zientifikoa ukatu egin zen eta bertsio bat, arkeologoena, ez zen irtengo argi publikora, edo bakarrik zirrikitu batzuk aprobetxatuta. Horri esker bertsio bat geratuko zen, ofiziala eta bakarra, baina horregatik ez egiazkoa. Horrelakoa izateagatik fede kontua dugu eta ez zientzia eta, orduan, balioa, mugatua. Horrek ikerlari askok benetako informazioa izatea oztopatu du eta esan daiteke bertsio ofiziala ahoak estaltzeko erabili dela. Aditu horien kuriositate intelektuala desagertu da, desaktibatuta. Bakarrik dakite grafitoetan euskara batua erabiltzen dela edo gaztelania eta horrelako sinplekeriak, adibide egoki batzuen bidez lagunduta. Eta orduan emaitza negargarria da, aditu askok ez baitakite grafitoak oso aberatsak direla. Beraz, egoera horren aurrean edozeinek esan dezake galdera berbera: zeren beldur dira horiek, besteen argitalpena erabat oztopatzeko? Egiaren beldur? (Jarraitzen du)