Etiketa honen artxiboa: xabier Gorrotxategi

Zientzia, justizia eta Iruña-Veleiako ostrakak. Xabier Gorrotxategi. Zu zeu

15921 Iruña VeleiaZientzia, justizia eta Iruña-Veleiako ostrakak. Xabier Gorrotxategi. Zu zeu.

Iruña-Veleiako arazoa orain dela 15 urte hasi zen, grafito berriak agertzearekin batera. Baina finkatu, 2007ko abuztuan finkatu egin zen, diputatu berriak grafitoen multzo bat argitaratzea galarazi zuenean. Une horretan eztabaida zientifikoa ukatu egin zen eta bertsio bat, arkeologoena, ez zen irtengo argi publikora, edo bakarrik zirrikitu batzuk aprobetxatuta. Horri esker bertsio bat geratuko zen, ofiziala eta bakarra, baina horregatik ez egiazkoa. Horrelakoa izateagatik fede kontua dugu eta ez zientzia eta, orduan, balioa, mugatua. Horrek ikerlari askok benetako informazioa izatea oztopatu du eta esan daiteke bertsio ofiziala ahoak estaltzeko erabili dela. Aditu horien kuriositate intelektuala desagertu da, desaktibatuta. Bakarrik dakite grafitoetan euskara batua erabiltzen dela edo gaztelania eta horrelako sinplekeriak, adibide egoki batzuen bidez lagunduta. Eta orduan emaitza negargarria da, aditu askok ez baitakite grafitoak oso aberatsak direla. Beraz, egoera horren aurrean edozeinek esan dezake galdera berbera: zeren beldur dira horiek, besteen argitalpena erabat oztopatzeko? Egiaren beldur? (Jarraitzen du)

Iruña-Veleiako grafitoak ilundu, ezkutatu eta zikindu. Xabier Gorrotxategi.

12108 Iruña Veleia kalbarioaIruña-Veleiako grafitoak ilundu, ezkutatu eta zikindu. Xabier Gorrotxategi. DEIA.

EPAIKETAREN sententzia dugu. Batzuek pentsatzen zuten sententziarekin batera Iruña- Veleiako grafitoen irtenbidea agertuko zela, zerutik eroria balitz bezala. Baina esan behar dut berdin dela zer esan dezakeen epaileak balizko faltsukeriaren inguruan.

Berak erabakia hartu du prozedura tekniko bati jarraituz. Lehenik eta behin, polizia judizialak esandakoa onartuz, horretakoek Eliseo Gil faltsutzailea dela konbikzioa dutelako, baina frogarik nimiñoena ez. Eta bigarrenik, Madrideko peritu baten konklusioa ontzat hartuta, 38 grafito orain dela gutxi egindakoak direnak. Esan behar da peritu horrek dakartzan informazioa hartuta bestelako konklusiora ailegatzen naizela ni: grafito guztiak benetakoak direla frogatzen da. Nire ustez, bi arazo gaindiezin ditu perituren txostenak: 1, ez du ezer demostra-tzen eta, beraz, fede kontua da berak esandakoa, ez zientzia; 2, aldrebesteko konklusioak ateratzeko ez du begiratzen objektu bakoitza osotasunean, berari interesatzen zaiona baizik, beraz, osatu gabea da. Balio anekdotikoa besterik ez dauka balizko ikerketa horrek zientziaren aldetik. Balio juridikoa, ordea, erabatekoa, onartu duelako epaileak.

Epaileak ahalmena dauka modu subjektiboan informazio hori hartzeko, egin duen bezalaxe, baina hori ez da zien-tziak onartzen duen prozedura. Zientzia baita grafitoak onartu behar dituena, eta zientzialariak erdibituta daude. Eta indusketa arkeologikoa da, aurkikundeen aldameneko laukietan egindakoa, Iruña-Veleiako aztarnategian E. Gilek erabilitako metodoa balioztatu edo baliogabetu behar duena, eta ez lekuko batzuen iritzi interesatuak.

Orduan, epaiketaren emaitza ez da izan guztiok pentsatzen duguna. Nik, kanpotik begiratzen batzuek eta besteek esandakoa, jarraitzen dut pentsatzen grafitoak benetakoak direla. Egia esan, pentsatu, bakarrik batzuek pentsatzen dugu, beste batzuek gezurrak zabaltzen jarraitzen dutelako, hasieratik gaur egunera arte. Eta pentsatzen dudalako (dugulako) hori eskatzen dugu, administrazio publikoak benetako autentifikazio prozesu bat martxan jartzea, erabat independentea eta bikoitza; eta benetako indusketa arkeologiko independentea burutzea ere bai. Besterik ez. Bestalde, salatu behar da euskal administrazio publikoak erdi desagertuta daudela, legea ez betez.