Etiketa honen artxiboa: almagro

Fatsutze salatarien promozioa

Hiru urte bete dira Gorrotxategik bere faltsutze salaketei sarrera eman ziela Arabako Foru Aldundian (2008-6-24an) eta bi urte terdi baino gehiago Iruña Veleiako arkeologoek galdu zituztela eskubide guztiak eta ondra publikoa 2008-11-19 madarikatuan, inolako frogarik gabe. Hiru urte hauetan faltsutze salaketa larriak ez dira inon frogatu.

Salatuek eskubide guztiak galdu dituzten bitartean, faltsutze salatariek promozionatzen dute etenik gabe:

1.- Aurrenekoa Lakarra izen zen bere txostena faltsutze salaketekin 2008ko abenduan sarreratu zuen AFAn, Gorrotxategiren txostena baino bost hilabete beranduago;  2009-5-30ean Lakarra Euskaltzaindian sartu zuten.

2.- Julio Nuñez-ek faltsutze salaketa larriekin bi txosten sinatzen ditu 2008ko abenduan, eta lotsagabeki Iruña Veleia aztarnategiko zuzendari izendatu zuten 2009an Eliseo Gil eta Idoia Filloy (salatuak) ordezkatzeko.

3.- Alicia Canto-k bost urte baino gehiago daramatza ustezko “zalantzak” sarean zabaltzen eta Espainiako historiaren erret akademian sartu dute, Martin Almagroren eskutik, nahiz eta Iruña Veleiari buruz txosten zientifikorik ez duen inoiz argitaratu. (Eliseo Gilek Cantori 2011-6-6)

Salatuek eskubide guztiak galdu eta faltsutze salaketen frogak inondik azaltzen ez diren bitartean, faltsutze salatariek promozionatzen dute. Errentagarria da frogatu gabeko faltsutze salaketak egitea. Iruña Veleiako 1.700 urteko euskara zaharra faltsutzat salatua inolako frogarik gabe azken hiru urtetan.

Alicia Canto historiaren erret akademia españolan

Alicia Canto (Noticias de Madrid) izendatu dute Espainiako historiaren erret akademian sartzeko, besteen artean  Martin Almagro Gorbearen laguntzaz. Euskara zaharraren aurkako gurutzadan duen protagonismoagatik?

Iruña Veleia bideoa. IV milenio. Alicia Canto euskara faltsutzat salatzen informazio guztia sekretu pean zegoenean 2008-12-14an, programa ospetsuan Antonio Piñero arkeologoa, Alicia Canto irakaslea, Nacho Ares (Revista arqueologica), Luis Alvarez kazetaria.

Demasiadas licencias (2011-6-6). Eliseo Gilek Alicia Cantori.

Almagro bi urte kalumniatzen, difamatzen ala txantxetan

Gaur bi urte inork baino lehen publikoki, Martin Almagrok salaketa larriak egin zituen El Correo españolen 2008-11-1ean. Jakina Almagrok ezagutuko zituela Gorrotxetegik hilabete batzuek lehenago 2008-6-24ean Arabako Foru Aldundian sarreratu zituen faltsutze salaketa larriak.

Epaileek behin betiko artxibatu zituzten ustezko estafagatik enpresa publikoek (Eusko Tren eta Eusko Trenbide Sareak) egindako salaketak… baina Almagrok publikoki egindako kalumniak (edo bromak) ez ditu zuzendu. Bi urtetan ez dituzte salaketa larriak ikertu eta ez omen dituzte ikertu nahi. Orain eskudide osoa omen dute Iruña Veleia inpuneki txikitzeko.

Almagrorentzat txantxa da.

Irakurtzen ez dakiten epigrafista salatariak

Aurrena benetako grafitoak bezala defendatu dituztenek gero faltsutzat salatzen dituzte Gorrotxategik, Santos Yanguasek eta Cipresek, baina orain sinetsi behar zaie inolako zalantzarik gabe. 2006ko ekainetik urtetan ezagutu dituzten grafitoak eta salatzen ausartu ez direnek (nahiz eta susmoak zabaltzen ibili), faltsutzat salatzen dituzte bi urte beranduago Arabako Foru Aldundian 2008-6-24tik ostera, kasualitatez Henrike Knorr hil ahala (bi hilabete baino gutxiago). Informazio guztia sekretu pean egonagatik telebistan salatzen dituzte ustezko epigrafista aditu ospetsuek programa esoterikoetan jakinda inork ezin diela erantzun, nahiz eta inoiz ez duten txostenik idatzi.

Gorrotxategik (eta Lakarrak) irakurtzen dute CHAVA, baina Filloyk eta Colmenerok YAVHE: 13384 YAVHE ala CHAVA

+MISCART Gorrotxategik  ¿ DESCARTES ? idazten du bere txostenean. +MISCART gezurrezko “Descartes” irakurri zuen Santos Yanguas-ek Arabako Biltzar Nagusietan 2008-11-19an, algarak eraginez diputatuei. Pegamentua “faltsutze” ebidentzia nabarmena zen Komisiokoentzat.

DENOS => DENOC => DENOG.Gorrotxategirentzat M angelu motzak faltsuak omen dira milaka daudenean. Polita faltsua da beraiek esaten dutelako, nahiz eta geruzez estalita egon. NAIA => NAHIA anaia izan beharrean.

+IP => RIP

Almagro kalumniatzen, difamatzen ala txantxetan, nahiz epaileek betiko artxibatu salaketak

Lakarrarentzt A artikulua faltsua omen da duela 1.700 urte. Gorri ez omen zen kolorea. Z faltsua omen da lau alfabetoetan azaltzen bada ere. Lakarrarentzat ustezko faltsutzaileak Luis Nuñezen Antzinako euskara irakurri zuen.

Blanka Urgellek Iruñeko hitzaldian (2009) ez dagoela H-rik 50 bat gutxienez daudenean.

Veleia izena ere fatsutzat salatzen dute nahiz eta dozena bat ostraketan azaldu leku desberdinetik, baina jarraitzen dute erabiltzen Veleia gorria, alegia euskalduna. 13234a VIILIIIA NOVA / VIILIIIA VICI salatzen dute latinez konturatu gabe euskara izan daitekela.

Deidre faltsua omen da ez dutelako ezagutzen, beraien ezjakinkeria faltsutze froga balitz bezala. Komisiokoek beren txostenak AFAn sarreratu aurretik ez zituzte irakurri ere egin Ruben Cerdanen hiru txostenak 70 ostraken irudiekin. Anqvises, Eneas, Nefertiti, Ramases, Seti…

Faltsutzat salatzen dituzte buztin freskotan idatzitako ostrakak egosi aurretik, geruzaz estalita dauden ostrakak hizkien gainean mendetako deposizioa dutenak… 15920 faltsutzat salatu aurretik ez dira konturatzen hizkiak estalita daudela.

Beraien salaketa larriak frogatzeko armak oso zientifikoak dira, grafologia eta hondeamakinaz aztarnategiko 8.000 M2 hustu eta txikitzea, grafitoak azaldu diren zundaketak barne, Arabako Foru Aldundiaren Euskara eta Kultura diputatuaren babesarekin eta txikizioaren apologia lotsagabearekin.

Sos Iruña Veleiak salba gaitzala adimenaren aurkako erasoetatik analisiekin eta indusketa kontrolatuekin.

Almagrok ez ditu kalumniak zuzentzen

Duela ia bi urte inork baino lehen publikoki, Martin Almagrok salaketa larriak egin zituen El Correo españolen 2008-11-1ean

Jakina Almagrok ezagutuko zituela Gorrotxetegik hilabete batzuek lehenago 2008-6-24ean Arabako Foru Aldundian sarreratu zituen faltsutze salaketa larriak.

Epaileek behin betiko artxibatu zituzten ustezko estafagatik enpresa publikoek (Eusko Tren eta Eusko Trenbide Sareak) egindako salaketak…

baina Almagrok publikoki egindako kalumniak ez ditu zuzendu.

Almagrorentzat broma da.

Non dago Almagro?

Duela hamar bat hilabete Almagrok (Gorrotxategirekin batera) zabaldu zuen eraso publikoa, artean komisiokoek “sekretu pean” omen zeudenean, nahiz eta Gorrotxategiren salaketek ekaineko Arabako Foru Aldundiko sarrera zuten. Orain Almagro eta Gorrotxategi isilik daude. Almagro-rentzat soberan daude ostraken mila argazkiak eta txostenen mila orriak, ez dute eztabaida beharrik.

http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/20081101/sociedad/hallazgos-iruna-veleia-broma-20081101.html