Etiketa honen artxiboa: bizkarroi

Iruña Veleiako aurreneko bizkarroia Sustatu

Iruña Veleiako gezurrezko albiste bakar batek Sustatuko bisitaldien %12 (75/619) bereganatu du: Sustatu

Argitaratuko balute Iruña Veleiarekin zerikusirik duen trafiko guztia (hainbat albiste izan dira eta erantzunak) agian trafikoaren %50a izango litzateke.

Iruña Veleiak bizkarroi asko du, diru publikoarekin gizendutako salatarien bizkarroiak. Ez da bizkarroi bakarra jakina, Celtiberia izan zen urtetan 2006ko ekainetik 2008ko uztailera, gero TA (jarraitzen du), Julio Nuñez salataria, onuradun nagusia, aztarnategiko zuzendari berria eta 8.000 M2ko eremu arkeologikoaren erasotzailea. 2011ko aurrekontua 500.000 euro agian aztarnategia hondeamakinaz erasotzen jarraitzeko guztion begien aurrean. Ea Malentxo Arruabarrenak Arabako Aldundiko Kultura Diputatu berriak (EAJ) galerazten dion.

Bizkarroiak berez ez dira txarrak deserosoak eta gogaikarriak, biktima hiltzen ez badute (ostalariaren heriotza bizkarroiarena da ere) ,  mitoa handitzen laguntzen dute eta Iruña Veleian protagonista nagusiak eta biktimak 15 urteko lanaren ostean euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoak dira Iruñako Musa eta Bihotz Urratua. Blog hau ere beste bizkarroi bat besterik ez da Iruña Veleiako mitoekin liluratuta jarraitzen duena baina gezurrik gabe. Iruña Veleiak ikaragarri saltzen jarraitzen du nahiz eta gezurrezko faltsutze salaketak duela bi urte baino gehiago egin zituztela, inolako frogarik gabe euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoak eskubiderik gabe utzi, zigortu eta kalte moral errepara ezina egin 2008-11-19an Arabako Biltzar Nagusietan. Bizkarroiak biktimen kontura bizi gara.