Atzoko Correon irakurtzen genuenez, gaur hastekoak ziren aurtengo ekitaldiko indusketak. Iragarrita baino hilabete eta erdi beranduago, Malentxo Arruabarrenak maiatzaren hasieran abiatuko zirela esan baitzuen. Deigarria da, bestalde, notizia Correok bakarrik ematea.
Etiketa honen artxiboa: julio_nuñez
Julio Nuñezen indusketak berriro
Astelenean hasiko omen dira lanean berriro:
EAren proposamena aldatu dute
EAren proposamena aldatu dute Psoek eta PPk. GARA
Ematen du Julio Nuñezen hondeamakinak ez dituela oraindik bermatuak Eusko Jaurlaritzatik 300.000 euro, baina bai EAJk Arabako Foru Aldundiko Kultura sailetik (Malentxo Arruabarrena) onartu dituen beste 300.000 euro.
EAJk, Kultura Diputatua den Malentxo Arruabarrenak jarraitzen du inolako frogarik gabe Iruña Veleiako euskara zaharra faltsutzat salatzen, ez ditu kontuan hartzen 16 txosten zientifikoak, kereila mantentzen du eta ez ditu egin nahi analisiak eta indusketa kontrolatuak Sos Iruña Veleia herri plataformak eskatzen dion bezala. Malentxo Arruabarrenak (EAJ) mantentzen du Iruña Veleian Julio Nuñez salataria, onuraduna eta ondatzailea, bakarrik falta zaio hondeamakina sartzea berriro aztarnategian beste 8.000 M2 suntsitzeko.
EAk 300 mila euro eskatzen Psoe-PP Jaurlaritzari Julio Nuñezen hondeamakinarentzat
JM Elexpururen blogean albistea
EAk 300 mila euro eskatuko omen dizkio Jaurlaritzari, Julio Nuñezek (salataria, onuraduna eta ondatzailea) jarrai dezan Iruña Veleia “induskatzen” 20 tonako hondeamakinarekin, 2 zm-ko ostraka euskaldunak bilatzeko…
JM Elexpururen blogean albistea
2011n 600 mila euro (300 EJ + 300 AFA) Julio Nuñezen hondeamakinarentzat:
2010eko irudia Julio Nuñez aztarnategiko 8.000 M2ko eremu arkeologikoa erasotzen hondeamakinarekin.
Julio Nuñez faltsutze salataria, onuraduna eta ondatzailea. Bideoa “Destrozando Iruña-Veleia” 2010-7-20an grabatua, Arabako Aldun nagusiak Iruña-Veleia bisitatu zuenean. Sinestezina. Noiz pasako dituzte 8.000 M3ko hondakinak galbahetik ondarea berreskuratzeko?
Iruña Veleiako aurreneko bizkarroia Sustatu
Iruña Veleiako gezurrezko albiste bakar batek Sustatuko bisitaldien %12 (75/619) bereganatu du: Sustatu
Argitaratuko balute Iruña Veleiarekin zerikusirik duen trafiko guztia (hainbat albiste izan dira eta erantzunak) agian trafikoaren %50a izango litzateke.
Iruña Veleiak bizkarroi asko du, diru publikoarekin gizendutako salatarien bizkarroiak. Ez da bizkarroi bakarra jakina, Celtiberia izan zen urtetan 2006ko ekainetik 2008ko uztailera, gero TA (jarraitzen du), Julio Nuñez salataria, onuradun nagusia, aztarnategiko zuzendari berria eta 8.000 M2ko eremu arkeologikoaren erasotzailea. 2011ko aurrekontua 500.000 euro agian aztarnategia hondeamakinaz erasotzen jarraitzeko guztion begien aurrean. Ea Malentxo Arruabarrenak Arabako Aldundiko Kultura Diputatu berriak (EAJ) galerazten dion.
Bizkarroiak berez ez dira txarrak deserosoak eta gogaikarriak, biktima hiltzen ez badute (ostalariaren heriotza bizkarroiarena da ere) , mitoa handitzen laguntzen dute eta Iruña Veleian protagonista nagusiak eta biktimak 15 urteko lanaren ostean euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoak dira Iruñako Musa eta Bihotz Urratua. Blog hau ere beste bizkarroi bat besterik ez da Iruña Veleiako mitoekin liluratuta jarraitzen duena baina gezurrik gabe. Iruña Veleiak ikaragarri saltzen jarraitzen du nahiz eta gezurrezko faltsutze salaketak duela bi urte baino gehiago egin zituztela, inolako frogarik gabe euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoak eskubiderik gabe utzi, zigortu eta kalte moral errepara ezina egin 2008-11-19an Arabako Biltzar Nagusietan. Bizkarroiak biktimen kontura bizi gara.
Urteko irudia Julio Nuñez aztarnategia erasotzen
2010eko irudia Julio Nuñez aztarnategiko 8.000 M2ko eremu arkeologikoa erasotzen hondeamakinarekin.
Julio Nuñez faltsutze salataria eta txikitzailea. Bideoa “Destrozando Iruña-Veleia” 2010-7-20an grabatua, Arabako Aldun nagusiak Iruña-Veleia bisitatu zuenean. Sinestezina. Noiz pasako dituzte 8.000 M3ko hondakinak galbahetik ondarea berreskuratzeko?
15542 aldamenean 88 zundaketan Daniel Vallo arkeologoak aurkitu zuen 2 zm-ko ostraka.
Txikizioaren salaketa artxibatzeak ez ditu kritikak isilarazten
Judge accepts denounce against Julio Núñez and provincial government in the Iruña-Veleia archaeological destruction case. Leherensuge
SOS Iruña-Veleiak Diputazioaren aurka jarritako salaketa tramitera onartu du Gasteizko 1. Epaitegiak. Elexpuru
Ondarea suntsitzeagatik salaketa onartua epaitegian. Sos
Gasteizko Instrukzioko 1 Epaitegiak tramitera onartu du Sos Iruña Veleia plataformak Arabako Foru Aldundiaren aurka Iruña Veleiako aztarnategian ondarea desegiteagatik jarritako salaketa.
DNA (gazteleraz)