Etiketa honen artxiboa: egin

Zentsura gero eta gehiago

16366 Iruña VeleiaKontuz zer esaten duzun. Boli gorria.

Publikoki esan daitezkeen gauzak geroz eta mugatuago daude Bidasoaren hegoaldean bizi garenontzat. Zer argitaratu dezakezun, zer kantatu, zer jarri erakusketa batean: geroz eta gauza gutxiago, geroz eta tentu handiagoz. Asteazken honetako titular batzuei begiratuta, kultura munduan lan egiten duen jendeak kezkatzeko motiboak dauzka.

Valtonyc rap abeslariari Espainiako Auzitegi Nazionalak jarritako hiru urte baino gehiagoko kartzela-zigorra berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak. Epaile batek Nacho Carretero kazetariaren Fariña liburua bahitzeko agindu du, Galiziako O Grove herriko alkate ohiaren “ohorearen kontra” egiten duelakoan –liburuan Jose Alfredo Bea Gondar izeneko politikariak narkotrafikoarekin izandako harremana aipatzen du–. ARCOk, Madrilgo Arte Garaikideko Nazioarteko Azokak, erretiratu egin du Santiago Sierra artistaren lan bat, zeinean Oriol Junqueras, Jordi Cuixart eta Jordi Sanchez preso politiko gisa agertzen diren. “Polemikak eragoztea” omen da erabakiaren xedea.

Gaitz baten sintomak? Ez dut uste. Gogoratu: EgunkariaEginArdi BeltzaAteak Ireki, Negu Gorriak-en aurkako epaiketa.