Etiketa honen artxiboa: egunkaria

Zentsura gero eta gehiago

16366 Iruña VeleiaKontuz zer esaten duzun. Boli gorria.

Publikoki esan daitezkeen gauzak geroz eta mugatuago daude Bidasoaren hegoaldean bizi garenontzat. Zer argitaratu dezakezun, zer kantatu, zer jarri erakusketa batean: geroz eta gauza gutxiago, geroz eta tentu handiagoz. Asteazken honetako titular batzuei begiratuta, kultura munduan lan egiten duen jendeak kezkatzeko motiboak dauzka.

Valtonyc rap abeslariari Espainiako Auzitegi Nazionalak jarritako hiru urte baino gehiagoko kartzela-zigorra berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak. Epaile batek Nacho Carretero kazetariaren Fariña liburua bahitzeko agindu du, Galiziako O Grove herriko alkate ohiaren “ohorearen kontra” egiten duelakoan –liburuan Jose Alfredo Bea Gondar izeneko politikariak narkotrafikoarekin izandako harremana aipatzen du–. ARCOk, Madrilgo Arte Garaikideko Nazioarteko Azokak, erretiratu egin du Santiago Sierra artistaren lan bat, zeinean Oriol Junqueras, Jordi Cuixart eta Jordi Sanchez preso politiko gisa agertzen diren. “Polemikak eragoztea” omen da erabakiaren xedea.

Gaitz baten sintomak? Ez dut uste. Gogoratu: EgunkariaEginArdi BeltzaAteak Ireki, Negu Gorriak-en aurkako epaiketa.

Berria duela 11 urte

Iruña Veleia Berria 2006-6-16

Berria 2006-6-16. Urdin isar, zuri urdin gori, edan ian lo, jaun, geure ata zutan, iesus, ioshe ata ta mirian ama. Hitz horiek irakur daitezke Arabako Iruña-Veleiako aztarnategian, Henrike Knorrek eta Joakin Gorrotxategik aipatu dutenez, eta lehen hipotesien arabera, III. eta VI. mendeen artekoak dira hitzok eta esaldiok.

Egunerokoak eta esaldietan egituratuak egoteak gainera garrantzia eransten dio aurkikuntzari. “Pentsatzen genuen euskaldunak idatzietatik aparte geundela, eta ja ez gaude horren aparte. Hizkuntza askotan ez da ezer idatzi. Hemen dugu guk hitz multzo bat, eta eguneroko hitzak dira. Akitaniako aurkikuntzak zaharragoak dira, baina euskararen gainean eraikitako izen propioak dira. Hori da orain arte genekiena, baina hau besterik da. Batzuk solte baina beste batzuk perpausetan”, dio Gorrotxategik. Joan den maiatzaren 7an aurkikuntzei buruz hitz egin eta Gorrotxategik aitortu duenez ez zuen ondo lo egin hurrengo egunetan, “ia 500, 600 urte aurreratzen baita gure kronologia”.

Dena den, zuhurtziaz jokatu behar dela esan dute filologoek. Komunikabideetan izan diren filtrazioekin ez daude gustura, izan ere, horiek ez baitute ikerketa oztopatu besterik egiten. Arkeologoek, historialariek, hizkuntzalariek eta zientzilariek oraindik lan asko dute egiteko; zein mendetakoak diren zehazteko, haien testuingurua ezagutzeko, eta esan dutenez, lan horiek guztiak amaitu bitartean ez dute aurkikuntzei buruz hitz egingo, urrira edo azarora arte.

Iruña-Veleiako ostraka euskaldunak.

Egunkaria itxi zutela 9 urte

2003-2-20an gaur 9 urte itxi zuten euskaldunon Egunkaria, 7 urtera absoluzioa etorriko zen nahiz eta oraindik afera bizirik dagoen.

Inaki Uria. Berria 2012-2-19.
Egunkaria 9 urte

2008-11-19an Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoak kiskali zituzten Arabako Foru Aldundian duela hiru urte… eta amaten du Egunkaria aferaren antza izango duela. Hau al da justizia?

Iruña Veleia hiru urte lotsagarri. Juan Martin Elexpuru.