Etiketa honen artxiboa: ertzaintza

Ertzaintzak arrazoizko susmoak ditu Eliseo Gil arkeologoak 1.700 urte dituela

Eliseo Gil 2008«Arrazoizko susmoak» ditu Ertzaintzak Eliseo Gil arkeologoak 1.700 urte dituela. Berria.

1.700 urte izateko oso ondo kontserbatzen da, denbora izan du 1.700 urteko ostrakak idatzi eta bizirik irauteko.

«Arrazoizko susmoak» ditu Ertzaintzak Eliseo Gil arkeologoak 1.700 urte dituela

Iruña-Veleiako aztarnategiko ustezko faltsutzeak ikertzen aritu diren poliziek diote «antolatutako» maniobra bat izan zela.
Zantzu guztien arabera Iruña-Veleiako piezen ustezko faltsutzeak «antolatutako» maniobra bat izan zirela berretsi zuen atzo kasua ikertzen aritu zen ertzainetako batek Arabako 1. Zigor Epaitegian, epaiketaren seigarren egunean; eta zantzu horiek oinarri hartuta errepikatu zuen agenteak, ahoz gora aretoan, aurrez instrukzio faseko atestaturako idatzitako ondorio berbera: poliziaren hitzetan, erromatar ondare arkeologikoan «inoiz egindako faltsifikazio edo manipulaziorik handiena» izan zen Arabakoa. Ertzainaren hitzetan, «arrazoizko susmo guztiek» adierazten dute Eliseo Gil aztarnategiko zuzendari ohia, Ruben Cerdan ikerlaria eta Oscar Escribano geologoa bat eginda zeudela.

Ertzaintza eta Iruña Veleia. Koldo Urrutia. Naiz

euskararenjatorriaErtzaintza eta Iruña Veleia. Koldo Urrutia. Naiz.

Bertsio ofizial horretan oinarrituta, Arabako Foru Aldundiak Eliseo Gil eta Lurmen kanporatu zituen eta haien lekuan kanporatzen lagundu ziotenak jarri zituen: EHUko Arkeologia Saila, Euskal Filologia Sailaren laguntzarekin. Sei urte pasatu dira eta erakutsi duten gauza bakarra aldare baten oinarria izan da.

Ertzaintza ez da gai ostrakak analizatzeko. DNA

Ertzaintza ez da gai ostrakak analizatzeko. DNA

Ertzaintzak aitortu du ez dela gauza piezak analizatzeko. JM Elexpuru

Eperra. Sos Iruña Veleia.

Lakarra Ertzaintza baino pizkorragoa da, garbi asko idatzi zuen duela hiru urte bere txostenean (37. orria) Iruña Veleiako ostrakak  XXI. mendean faltsutuak izan direla, “2004. urte baino beranduago (ostrakak 2005ean azaldu ziren), faltsutzaileak Luis Nuñez-en Antzinako euskara liburua irakurrita zuela (El euskera arcaico. Luis Nuñez)… eta hainbat pista gehiago. Zergatik ez diote Lakarrari galdetzen? Magdalena Ezkurra grafologak 36 mila euro jaso ostean frogatu omen du zientifikoki Eliseo Gilek 1.700 urte dituela; Ertzaintzan ez al dago grafologorik?