Etiketa honen artxiboa: estrasburgo

Iruña Veleia eta Arnaldo Otegi Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegian

Arnaldo Otegi Estrasburgoko auzitegian. Berria.

Espainiak eskatu du epea luzatzeko; orain, apirilaren 14ra arte izango du alegazioak aurkezteko tartea.
Arnaldo Otegiri ezarritako kartzela zigorraren auzia Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegian dago, eta zigor hori ezartzean Otegiren eskubideak urratu ote ziren ebatzi beharko du. Espainiako bazuen horren inguruan alegazioak aurkezteko eskubidea, eta martxoaren 14an amaitzen zen horretarako epea, baina luzapena eskatu du, eta Auzitegiak onartu du eskaera: orain, apirilaren 14a baino lehen aurkeztu beharko ditu.

Iruña Veleia Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiko arazoa?

13401_2

Iruña Veleia Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiko arazoa. Ama Ata

Iruña Veleiako arkeologoen aurkako frogatu gabeko salaketa larrien afera isildu nahi izan dute azken 7 urtetan, baina ematen du Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiko arazoa izango dela… aurrekariak omen daude, España zigortu omen dute auzi bat 7 urtetan luzatzeagatik epaitegietan.

Iruña Veleia gorrian 7 urte igaro ostean, errukirik ez dago eta Justizia inoiz ez da azaldu, agian Estrasburgoko auzitegian.

Europan agian, konparatuko dute Iruña Veleia afera, Eliseo Galilei eta Giordano Brunoren kiskaltzearekin 1600. urtean.

Iruña Veleia Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiko arazoa. Ama Ata