Etiketa honen artxiboa: etb

España Vasconiako historia bat: euskalduntze berantiarra

Euskara 2000 urte TovarEspaña Vasconiako historia bat: euskalduntze berantiarra

Irailak 24, 20:30h.
Aretoa:  Victoria Eugenia antzokia

“Euskadin” duela bi mila urte ez zegoen euskararik, beraiek esaten dutelako “zientifikoki” demostratu omen dutela, eta kitto, eta propaganda egiten dute diru publikoarekin jakina.

Behorra EkainSantimamiñe, Ekain, Altxerri, Altamira, Lascaux, Izturitze, Otsozelaia… labarretako artea margotu zutenek azken 30.000 urtetan zer hizkuntza mintzatzen zuten inork ez omen daki… baina “zientifikoki” demostratu omen dute ez dela euskara, beraiek esaten dutelako.

Euskal Herriko toponimia eta hidronimia nagusia Larrun, Aizkorri, Anboto, Aia, Txindoki, Larrunarri, Gorbeia, Anderejo, Artzena, Nerbioi, Deba, Ibero, Urumea, Oria, Ibaizabal, Bidasoa, Leizaran… inork ez omen daki itzultzen, baina “zientifikoki” demostratu omen dute ez dela euskara, baizik eta zelta, indoeuropeoa edo auskalo,  ez du axola, berdin da, alegia, ez dela euskara azpimarratu nahi duten bakarra.

Gainontzeko toponimia euskaldun guztia, inork ez daki nondik datorren, baina “zientifikoki” demostratu omen dute “berria” dela, duela 1.500 urtekoa, beraiek esaten dutelako eta kitto.

15920Iruña Veleiako euskara zaharra 1.700 urtekoa, azaldu zen duela zortzi urte, duela ia 6 urte 2008-11-19an batzuk (Gorrotxategi, Agustin Azkarate) faltsutzat salatu zuten, 20 txosten zientifiko daude epaitegian benetakoak direla defendatzen, analisiak eta kata kontrolatuak eskatzen baina, beraientzat “Iruña Veleiako grafitoak faltsuak omen dira” eta kitto, bestela beraien teoria pikutara doalako noski.

Gorrotxategi Iruña Veleiako euskara zaharraren salatariak, dio frogatuta dagoela duela bi mila urte euskara bazegoela Akitanian, “Euskadin” berriz, froga gutxiago daudela, baina esan daitekeela bazegoela ere, alegia, euskara bazegoela Euskal Herrian duela bi mila urte. Baina filman ez da garbi gelditzen teoriariaren aurka doalako zuzenean.

Agustin Azkarate arkeologoak Iruña Veleiako euskara zaharra faltsutzat salatu zuen 2008an, hogei urte lehenago, 1987an Aldaietan aurkitu zituen ehun bat pertsona ehortzita, batzuk armatuak, Baskoiak omen dira, inork ez daki zer mintzatzen zuten, baina hauek ekarri omen zuten euskara “Euskadira” Akitaniatik, beraiek esaten dutelako eta kitto.

Juan José Larreak, Bibat Gasteizko arkeologia museoan erakusketa bat azaltzen du, armak, tresnak, inork ez daki interpretatzen eta filman ez dago batere garbi Larreak zer adierazi nahi duen, zerbait esan nahiko du eta erakusketa ikusi beharko da edo berari galdetu.

Baskoiak Akitaniatik etorri omen ziren armatuak duela 1500 urte eta euskara ekarri omen zuten “Euskadira”, aurretik inork ez omen daki zer zegoen baina euskararik ez, zelta, indoeuropeoa, edo auskalo ez du axola, berdin da, alegia, ez dela euskara eta kitto. Hauek ez dute ezer demostratu behar, propaganda egiten dute diru publikoarekin jakina eta kitto.

Errukirik ez dago gutxienez azken 1.500 (agian 30.000) urtetan euskara zaharra ezagutzen duen euskaldunon lurraldean.

Iruña Veleia misterioa

Iruña Veleia misterioa 40’ko dokumentala itsatsi dute sarean eta bota dute ETB1en, lau urteko basamortua zeharkatu ostean ez dago gaizki, eskerrik asko. Idoia Filloy eta Eliseo Gil Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologo mitikoak atera dituzte pantailan “isatsarik eta adarrik gabe”, pertsona normalak ematen zuten, salatuak, desohoretuak, biktimak, duela 4 urte gezurrekin (pegamentua eta Miscart) “kiskaliak” Arabako Biltzar Nagusietan, oraindik bizirik daude, defendatzen dute beraien azken 15 urteko lana eta ohorea, salatarien aurrean, edonork egingo lukeen bezala eta Iruña Veleiako 1.700 urteko euskara zaharra.

Mitoen ondoan beti bezala Juan Martin Elexpuru, Hector Iglesias filologoak, Roslyn M. Frank eta Koenraad Van den Driessche geologoa ezinbestekoak eta zoragarri beti bezala, salatariei eta ezkutatzen direnei egurra ematen, biba eta gora zuek, Iruña Veleiako euskara zaharraren salbatzaileak.

EITBrentzat ohorea beharko litzateke Iruña Veleiako arkeolo mitikoak eta salbatzaileak ateratzea eta honengatik bakarrik merezi du dokumentala ikusteak, lau urteko atzerapenarekin (sekula ez da beranduegi), eskerrik asko.

Akatsa larria dokumentalean saltzen dute 2008-11-19 madarikatuan, batzordekoek salatu zituztela arkeologoak eta Ruben Cerdan-ek CNRS analisiak egin ez zituelakoan… eta hori gezurra da, eta gainera asmatutako bertsio berria eta interesatua da. Data honetan CNRS analisiak inork ez zituen zalantzan jartzen (Henrike Knorr berak ere sinatu zuen komunikatua CNRS analisiak aipatzen eta inoiz ez zuen zalantzan jarri) eta gainera ustezko batzorde zientifikoen txostenetan saiatzen dute demostratzen CNRS-ko analisiak ez dutela balio zientifikorik, bermatzen dutelako “Descartes” ezinezkoa. Alegia, filologia analisien gainetik. TAn eztabaida izan zen beranduago txostenak argitaratu zituztenean 2009-1-17an, hasieran ukatzen zituzten 66 CNRS analisiak eta azkenik onartu behar izan zuten bazeudela baina orain “faltsuak” omen salatarientzat jakina, Idoia Filloyk dokumentalean esaten du Alicanteko epaitegi batean dagoela CNRS analisien afera azken lau urtetan oraingoz ebazpenik gabe.

Salatarien presentziak izorratzen du dokumentala, Gorrotxategiren euskara zaharraren defentsa publikoa hasieran 2006an, zalantzak gero eta azkenik bi urte beranduago faltsutze salaketak zientifikoki jasanezinak; ebidentea zera da, Gorrotxategi tronpatzen dela defentsan ala salaketan baina tronpatu. Atzetik beste salatari damutuak Pilar Cipres eta Santos Yanguas. Hasierrek aukera ezin hobea galdu du erakusteko Batzorde ustez zientifikoak Arabako Biltzar Nagusietan 2008-11-19an, nola irakurri zuen gezurrezko Descartes, hizki guztiekin eta ozenki D-E-S-C-A-R-T-E-S eta biltzarkideen eta kazetarien parrak eta algarak… trufa eta algarak Iruña Veleiako 1.700 urteko euskara zaharrari eta arkeologoei. Eszenak beti gogoratu dit Xarbador bertsolariari Donostiako frontoian egin zizkioten txistuak minutu luzetan. Antzeko zamak eta amets gaiztoak daramatzagu euskaldun batzuk.

Salatarien propaganda ez dut egingo, aukera guztiak baliatzen dituzte beraien salaketak errepikatzeko gupidarik gabe (soberan izan dituzte), nahiz eta arkeologoak zigortu zituzten duela lau urte, inolako eskubiderik eta ohorerik gabe utziz 2008-11-19an; berriro erakutsi dute errukirik eta bihotzik ez dutela, salatariak salatari bizitza osoan, ez dakitela justizia zer den ere eta ez dutela antzematen azken lau urteko arkeologoek jasan duten injustizia nabarmena inolako frogarik gabe.

Aukera nabarmena ere IAN EDA LO (13396b) ostraka ospetsua erakusteko, kamisetak egin zituzten leloarekin, zain nengoen irudia harrapatzeko, baina ez dute erakutsi, kostraz josita dagoelako jakina, beste aldean azaltzen den bezala:

13396a 2005-6-21 ne,l  / IIIo,  / gi,mai, / eda, ian / suta .

13396b 2005-6-21 eda / ian /  lo, (irudia falta da)

Garrantzizkoa da ere omititzen dena, Almagro, Canto edo Agustin Azkarate adibidez, esaten bere txostenean sinatzen duen bezala, Edward Harris-en aurrean ahal bada, Idoia Filloy eta Eliseo Gil arkeologoen lana gaizki egina dagoela, bestalde, Julio Nuñezen hondeamakina zoragarria den bitartean, beren zientifiko maila erakusteko telebistan. Jakin gabe ere gelditu gara Hasierrek galdetutakoan ustez batzorde zientifikokoei zein ziren Celtiberiako anonimo ospetsu eta ilustratuak Gyps, Satorrotas, Txatxipiruli (eta beste batzuk), zein izan den erantzuna… nahiz eta batzuk euskaldunak izan eta batzordeko informazio pribilegiatua eta sekretua eskutan eduki. Lastima, agian hurrengo batean argituko misterioa.

Mertxe Urteaga etorri berriak ez du ezer pintatzen, dozena erdi arkeologo dagoenean ustezko txosten zientifikoak sinatzen epaitegian eta telebistetan salatzen bere aurretik atera direnean; eskertzen diot Julio Nuñezen aipamena aztarnategiko zuzendari berria, Eliseo Gilen salatari eta postuaren usurpatzaile izateagatik, itsuek ere ikusten dutena, baina eskertzen zaio ETB1en esatea, ez gaude ohituta antzeko egiak entzuten.

Faltan bota dut ere Euskaltzaindiko norbait kamararen aurrean Iruña Veleiako euskara zaharra defendatzen Henrike Knorrek azken hatsa eman arte, egin zuen bezala, nabarmena da hutsunea eta isiltasun lotsagarria.

Politikoak ere desagertuta daude Lorena Lopez Lacalle eta egungo Kultur diputatua Iciar Lamarain, ematen du euskara ez dela arazo politikoa, Madrilek ia egunero dekretoekin bonbardatzen gaituen bitartean.

36 mila euro kobratu duten grafologoen aurpegia ere ez da azaltzen, eta lehen mailako albistea da, zientifikoki demostratu dutelako Eliseo Gilek 1.700 urte (mila eta zazpirehun bai) dituela eta ondo konserbatzen dela, badakizue ezagutzeko datorren urteko Nobel saridunaren itxura, merke atera zaigu gainera eta bertako unibertsitatea ezaguna izango da mundu zabalean.

Dokumentala bukatzeko gustu txarrekoa azken hitza ematea mozorrotutako “kazetari objetiboari” bere liburua irakurri duenak badaki salatarien liburu ofiziala dela. Bere moraleja ez da batere orijinala, gaizkile guztien ametsa salatzen duten ebidentzien aurrean, alegia, “hemen ez da ezer gertatu, ahazten joango da afera… hori bai Iruña Veleiako euskara zaharra onartu gabe eta faltsutze salatariek aztarnategia usurpatzen.”

Edward Harris-ek erantzuna eman zion Gasteizen 2012-11-24an bere txostenean, alegia,  “Iruña Veleiako arkeologoek Idoia Filloyk eta Eliseo Gilek lan oso txukuna egin zuten aztarnategian, demostratu dezakete zientifikoki, analisiekin, arkeologi auditoriarekin eta kata kontrolatuekin, eta injustuki salatuak eta desohoretuak izan dira. Harris-en aholkua difamazioen aurrean defendatzea epaitegietan.” Misterio asko Iruña Veleian.

Beste iritziak: JM Elexpuru

Eztabaida Zuzeun

Iruña Veleia argitu

Iruña Veleia ETB1 abenduak 5

Iruña Veleia misterioa ETB1 abenduak 5, dokumentala eta eztabaida. JM Elexpuru

2008-11-25ean Iruña Veleia gaia atera zuten ETB2n “Politicamente incorrecto” programan.

2008-11-26an Iruña Veleia ETB1en “Kalalan”

2008-11-28an  Iruña Veleia ETB2n Eliseo Gilen prentsaurrekoa.

Aukera asko izan du ETBk gaia ateratzeko azken lau urtetan, Eusko Tren eta Eusko Trenbide Sarearen kereila kriminalak artxibatu zituztenean,  Julio Nuñezen hondeamakina aztarnategian, Stephen Oppenheimer etorri zenean, azkena joan den astean Edward Harris, Colmenero, Baxarias, Silgo egon direnean Gasteizen, baina ez dute ezer egin, ez albisterik, ez irudirik, ez bideorik, ez elkarrizketarik… kontraprogramazio nabarmena baizik.

Ea ETBko jarrera aldatzen den Iruña Veleiako euskara zaharrarekin.

Iruña Veleia misterioa ETB1 abenduak 5, dokumentala eta eztabaida. JM Elexpuru

Albistea Berrian, GARA, Zuzeu (bideoa)

Berria

Iruña-Veleia hitzaldien bideoak:
http://www.vimeo.com/user3606675
http://www.youtube.com/user/kvddries2009
http://www.youtube.com/user/iruinaoka

Kontraprograman eztabaida (2012 uztaila) Idoia Filloy, Juan Martin Elexpuru, Mertxe Urteaga eta Javier Arce:
1.- Laburpena: http://www.kontraprograma.com/?op=2&show=12&bideoa=46
1/2.- Eztabaida: http://www.kontraprograma.com/?op=2&show=12&bideoa=47
2/2.- Eztabaida: http://www.kontraprograma.com/?op=2&show=12&bideoa=48

Juan Martin Elexpuru euskal filologian doktoreari elkarrizketa Zuzeun 2012-9-5:
http://zuzeu.com/2012/09/05/juan-martin-elexpuru-iruna-veleiakoa-ez-da-apur-batean-argituko/