Etiketa honen artxiboa: hamar

Iruña-Veleia 10 hamar urte 15920 ostraka euskalduna sarean

15920 Iruña Veleia15920 Iruña-Veleia 10 hamar urte ostraka euskalduna sarean.

Duela jada 10 hamar urte ebidentea zen hizkiak estalita zeudela kostra “zaharrarekin”… 2008ko abenduan argitaratu zuten.
15920 NIIV XII / VRT(…) TV, III / “II” / RIIBA TV, NIIV / CII (…)
15920                    neu XII / urt tu, III / reba tu, neu / ce (CII)
15920 Ostrakabase Iruña-Veleia: NIIV XII / VRT[II] TV, III / RIIBA TV, NIIV / CII (…)

Iruña-Veleia ostraka euskaldunak.
15920 Iruña Veleia euskara

Zer gertatu da Iruña-Veleian azken 10 hamar urtetan? Liburu berria JM Elexpuru

Zer gertatu da Iruña-Veleian azken 10 hamar urtetan? JM Elexpuru.
Iruña Veleia 10 urte
iruña veleia ipurdiaJende askok bere buruari egiten dion galdera: baina zer ari da gertatzen Iruña-Veleian? Hamabi urte igaro dira “ezohiko aurkikuntzak” egin zirela eta oraindik ez dakigu benetakoak ala faltsuak diren. Badakiguna da balizko iruzurgileak Damoklesen ezpatapean jarraitzen dutela sekula heltzen ez den epaiketaren zain, eta  urte askoko kartzela-zigorra eskatzen zaiela.

Liburu honetan galderari erantzuten saiatzen da egilea, lehenik gertakizunen  kronika zehatza eginez, eztabaidarekin zerikusia duen ezer  alde batera utzi gabe: euskal unibertsitatearen interesak, filologo batzuen jokaera erabakigarria antzinako euskarari buruzko zenbait teoria zalantzan jartzen delako, euskalduntze berantiarraren auzia, Vatikanoaren ustezko parte-hartzea, Cerdán kasua, euskal politikoen sineskortasuna eta ezjakintasuna, etab.

Aurkikuntzen deskripzioak eta interpretazioak ere leku handia hartzen du, benetakotasunaren aldeko eta aurkako argudioek bezalaxe. Eta jakina, analitiken eta datazioen gaiak; izan ere, zerbaitetan adostasuna badago, honetan da: Arkeometrian berezitutako laborategi batek oso denbora gutxian erabakiko lukeela auzia.

Iruña-Veleiako aurkikuntzen garrantziaz ere hitz egiten da: euskararen historia eta filologia, latinetik erromantzerako pausoak, erlijio kristauaren zabalkundea, etab.  Aztarnategi ikusgarria da, laino beltzek ilundua dutena; etorkizun oparoko lekua, erdi abandonatua dagoena.

Azken batean, kontzientziak astindu eta auziaren argitzea bizkortu nahi duen liburua da, lehen eskuko informazioa eta dokumentazioa eskainiz, horietako asko argitara gabea.
Iruña Veleia euskarazko grafitoak liburua JM Elexpuru
Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak. JM Elexpuru.

Iruña-Veleia azaroak 19, hamar urte lotsagarri

Iruña Veleia Eliseo Gil 10 urte lotsagarri 2018_11_19Azaroak 19, hamar urte lotsagarri. Ama Ata.
Azaroak 19, hamar urte lotsagarri. JM Elexpuru.
Iruña-Veleia azaroak 19.

Hamar 10 urte lotsagarrien ostean, Iruña Veleian 1700 urteko euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoentzat justizia ezean errukia. Errukirik ez dago Iruña Veleia gorrian euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoentzat.

A19 Iruña Veleia zazpi 7 urte.
A19 Iruña Veleia sei 6 urte.
A19, 2008ko azaroak 19 sei 6 urte. Ama Ata

A19, azaroak 19, 10 urte Iruña Veleian justiziarik ez dago, errukia (Eliseo Gil) 10 urte ondoren, euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin. Zenbat urte iraungo du salaketen suplizioak?

A19 2008 azaroak 19 Eliseo Gil Iruña Veleiako arkeologoari 8 urteko zigorra gezurrekin

Zer gertatu zen Iruña Veleian duela 8 urte 2008-11-19an?

A19 duela 10 urte, 2008ko azaroaren 19an, Eliseo Gili (oraingoz) 10 urteko zigorra jarri zioten gezurrekin, pegamentua eta MISCART (gezurrezko Descartes). Duela 10 urte Arabako Biltzar Nagusietan Iruña Veleiako ikerketa batzordekoek faltsutzat salatu zituzten ostraka euskaldunak eta hauekin batera, 15 urtetan bertan lan egindako arkeologo mitikoak Eliseo Gil eta Idoia Filloy zigortu zituzten gezurrekin, oraingoz 10 urte. 2008-11-19an Gorrotxategiren salaketa hauekin bakarrik eta gezurrekin (+IISCART+ eta pegamentua) kiskali zituzten Iruña Veleiako arkeologoak Eliseo Gil eta Idoia Filloy, 15 urte lan egin ostean, Arabako Biltzar Nagusietan, eta eskubide guztiak kendu zizkieten. Salaketa larriak 10 urte, baina oraindik ez dute ezer frogatu, nahiz eta arkeologoak zigortuta jarraitzen duten inolako eskubiderik gabe… Hau da Iruña Veleiako azken 10 urtetako injustizia lotsagarria. Justiziarik ez bada errukia Eliseo Gil eta Idoia Filloy arkeologoentzat. (jarraitzen du)

Henrike Knorr hil zen duela 10 urte eta Iruña-Veleiako euskararen aurkako ehizaldia zabaldu zuten

Henrike KnorrHenrike Knorr zendu zen duela 10 urte (2008-4-30), bazekiten goi mailan inork ez zuela Iruña-Veleiako euskara zaharra defendatuko eta ehizaldia zabaldu zuten 1.700 urteko euskararen aurka Almagrok eta konpainiak… bi hilabete baino lehenago faltsutze salaketak erregistratu zituzten… 10 urte ostean oraindik ez dute ehizaldia bukatu ezta amaituko ere.

Henrike Knorr zendu zen duela 10 urte. Blog xume honetan ere bazuen bere loturatxoa. Beti gogoratuko dugu zer pozarekin kontatzen zuen Iruña Okan azaldu zirela euskaraz 70 bat esaldi motz (ian edan lo) eta ehun baino hitz gehiago… loturatxo bat beretzat eta doluminak senideei. Henrike Knorr hil zaigu loturatxoa beretzat.

2008an Henrike Knorri omenaldia: “Bere ezpalekoak ez izanagatik, Henrikeren heriotzak begiak zabaldu dizkigu eta konturatu gara Iruña Okako aurkikuntzen aurrean defendatu duen jarrera zaila, ausarta eta konprometitua. Orain beranduegi, jabetu gara euskaldunak bezala zein bakarti utzi dugun batzutan, adibidez, Iruña Okako ikertzaile batzordearekin batera komunikatua sinatu zuenean 2006-11-23an lehen aipatu bezala. Orain utzi gaituenean konturatu gara zein den komunikatuaren garrantzia, filologo euskalduna eta euskaltzaina bakarra defendatu duena Iruña Okako euskara zaharra. Bakarti utzi genuen eta damu gara. Aitortu nahi diogu bere jakinduria, duintasuna, poza, ausardia, jarrera, euskara moderno eta zaharraren defentsa zaila, ausarta eta trinkoa tamalez azkeneraino. Agur eta ohore Henrike Knörr filologo euskalduna. Doluminak senideei.

Henrike Knörr filologoa eta euskaltzaina hil zaigu. Iruña Okako aurkikuntzei dagokiolarik ez da  aseptikoa izan, maitasunak eta afektibitateak zuzendu du bere jarrera eta uste dut euskaldun askoren ordezkari bilakatu dela. Bere ahotik zuzenean entzun izan genuen eta egunkari zaharretan irakur daiteke adibidez, zenbat poztu zen Eliseo Gil-ek Iruña Okako indusketen zuzendariak, hots egin zionean esanez duela 1.700 urteko euskarazko hitzak azaldu zirela ostroketan (zeramika puskak grabatuak) eta ez zuen bere urduritasuna ezkutatzen aurkikuntzak zuen garrantziarekin. Zer poza hartuko zukeen Mitxelena jaunak aurkikuntzen berri izan balu. Beti defendatu du azaldutako euskarazko hitzen jatortasuna eta antzinatasuna, arkeologoek emandako informazioen arabera, eta aurkakoa demostratzen ez den bitartean.

Eszeptikoen aurrean aurpegia eman du askotan, oldarkor batzutan esanez adibidez, eszeptikoek irentsi beharko zituztela zalantza guztiak, giro eszeptiko orokor batean murgilduta, euskal filologoen artean ere. Egia esan ez gaude ohituta euskal zientifiko, intelektual eta euskaltzain baten aldetik antzeko jarrera ausartik ikusten eta eskertzekoa izan da.

Ez dut ahaztu nahi bere ahotik zuzenean entzundako hitzak sortu zidaten zirrara, bere hitzaldi batean esan zuenean “Iruña Okan azaldu zirela hedabideetan argitaratutako hitzez gain, duela 1.700 urteko hirurogeita hamar bat esaldi motz (ian edan lo) eta ehun luze bat  hitz  euskaraz“urdin, isar, zuri, gori, edan, ian, lo, ta, iaun, geure, ata, zutan, iesus, ioshe, ata, mirian, ama…”. Bakarrik bi eraikin arakatu omen dituztela Iruña Okako indusketetan eta zalantzarik ez izateko askoz ere euskal hitz gehiago azalduko zirela.

Iruña Okako aurkikuntzen aurkako eszeptikoen kritikak areagotu eta deskalifikazio pertsonaletara igaro zirenean, zalantzan jarriz ikertzaileen ohore pertsonala ere, Henrike Knörr-en jarrera ere gardena eta ausarta izan zen, eta bera izan zen euskal filologo bakarra Iruña-Veleiako komunikatua sinatu zuena (2006-11-23) ikertzaile talde osoarekin batera, non ozenki esaten den besteen artean:

Iruña Okako ostrakak erromatar garaikoak direla, bere garaiko beste milaka ebidentziekin batera azaltzen direla, erromatar garaiko geruzetan azaldu direla eta zigilatzen dituzten beste erromatar garaiko geruzen azpian”.

Aurten Arabako Foru Aldundiak erabaki zuen batzorde zientifikoa izendatzea Iruña Okako aurkikuntzak egiaztatzeko eta bertan nola ez, Henrike Knörr izendatua izan zen eta askok gure ordezkari bezala sentitzen genuen eta bere heriotzarekin umezurtz utzi gaitu eta eskertu nahi diogu bere jarrera maitagarria eta ausarta, tamalez azkeneraino. Agur eta ohore.”