Etiketa honen artxiboa: 10 urte

Adiorik ez Tasio elkartasunez injustizia pairatzen dutenekin azken 10 urtetan

Tasio azkena 2019-6-2
Jubilatu zaigu  Tasio: https://www.naiz.eus/eu/iritzia/tasio/

Beti abegikor, duin injustizia pairatzen dutenekin, eskerrik asko.
Iruña Veleia 7 urte . Tasio Naiz
Iruña Veleia 7 urte Tasio Naiz

Gaurko Tasio Naiz egunkariko binetari duela 1700 urteko Iruña Veleiako izenak bakarrik falta zaizkio, alegia, Kassandra, Hacate eta Dido (Iruña Veleia ostraka 11644):

Tasio Naiz egunkarian

Tasio 2015-11-1
11644 Iruña VeleiaTasiok, berriz, beheko biñeta argitaratu du gaurko Garan.19_NOVIEMBRE

Hemen Tasiok Garan atera duen biñeta:

p008_f01tasio

Iruña-Veleia 10 hamar urte 15920 ostraka euskalduna sarean

15920 Iruña Veleia15920 Iruña-Veleia 10 hamar urte ostraka euskalduna sarean.

Duela jada 10 hamar urte ebidentea zen hizkiak estalita zeudela kostra “zaharrarekin”… 2008ko abenduan argitaratu zuten.
15920 NIIV XII / VRT(…) TV, III / “II” / RIIBA TV, NIIV / CII (…)
15920                    neu XII / urt tu, III / reba tu, neu / ce (CII)
15920 Ostrakabase Iruña-Veleia: NIIV XII / VRT[II] TV, III / RIIBA TV, NIIV / CII (…)

Iruña-Veleia ostraka euskaldunak.
15920 Iruña Veleia euskara

Henrike Knorr hil zen duela 10 urte eta Iruña-Veleiako euskararen aurkako ehizaldia zabaldu zuten

Henrike KnorrHenrike Knorr zendu zen duela 10 urte (2008-4-30), bazekiten goi mailan inork ez zuela Iruña-Veleiako euskara zaharra defendatuko eta ehizaldia zabaldu zuten 1.700 urteko euskararen aurka Almagrok eta konpainiak… bi hilabete baino lehenago faltsutze salaketak erregistratu zituzten… 10 urte ostean oraindik ez dute ehizaldia bukatu ezta amaituko ere.

Henrike Knorr zendu zen duela 10 urte. Blog xume honetan ere bazuen bere loturatxoa. Beti gogoratuko dugu zer pozarekin kontatzen zuen Iruña Okan azaldu zirela euskaraz 70 bat esaldi motz (ian edan lo) eta ehun baino hitz gehiago… loturatxo bat beretzat eta doluminak senideei. Henrike Knorr hil zaigu loturatxoa beretzat.

2008an Henrike Knorri omenaldia: “Bere ezpalekoak ez izanagatik, Henrikeren heriotzak begiak zabaldu dizkigu eta konturatu gara Iruña Okako aurkikuntzen aurrean defendatu duen jarrera zaila, ausarta eta konprometitua. Orain beranduegi, jabetu gara euskaldunak bezala zein bakarti utzi dugun batzutan, adibidez, Iruña Okako ikertzaile batzordearekin batera komunikatua sinatu zuenean 2006-11-23an lehen aipatu bezala. Orain utzi gaituenean konturatu gara zein den komunikatuaren garrantzia, filologo euskalduna eta euskaltzaina bakarra defendatu duena Iruña Okako euskara zaharra. Bakarti utzi genuen eta damu gara. Aitortu nahi diogu bere jakinduria, duintasuna, poza, ausardia, jarrera, euskara moderno eta zaharraren defentsa zaila, ausarta eta trinkoa tamalez azkeneraino. Agur eta ohore Henrike Knörr filologo euskalduna. Doluminak senideei.

Henrike Knörr filologoa eta euskaltzaina hil zaigu. Iruña Okako aurkikuntzei dagokiolarik ez da  aseptikoa izan, maitasunak eta afektibitateak zuzendu du bere jarrera eta uste dut euskaldun askoren ordezkari bilakatu dela. Bere ahotik zuzenean entzun izan genuen eta egunkari zaharretan irakur daiteke adibidez, zenbat poztu zen Eliseo Gil-ek Iruña Okako indusketen zuzendariak, hots egin zionean esanez duela 1.700 urteko euskarazko hitzak azaldu zirela ostroketan (zeramika puskak grabatuak) eta ez zuen bere urduritasuna ezkutatzen aurkikuntzak zuen garrantziarekin. Zer poza hartuko zukeen Mitxelena jaunak aurkikuntzen berri izan balu. Beti defendatu du azaldutako euskarazko hitzen jatortasuna eta antzinatasuna, arkeologoek emandako informazioen arabera, eta aurkakoa demostratzen ez den bitartean.

Eszeptikoen aurrean aurpegia eman du askotan, oldarkor batzutan esanez adibidez, eszeptikoek irentsi beharko zituztela zalantza guztiak, giro eszeptiko orokor batean murgilduta, euskal filologoen artean ere. Egia esan ez gaude ohituta euskal zientifiko, intelektual eta euskaltzain baten aldetik antzeko jarrera ausartik ikusten eta eskertzekoa izan da.

Ez dut ahaztu nahi bere ahotik zuzenean entzundako hitzak sortu zidaten zirrara, bere hitzaldi batean esan zuenean “Iruña Okan azaldu zirela hedabideetan argitaratutako hitzez gain, duela 1.700 urteko hirurogeita hamar bat esaldi motz (ian edan lo) eta ehun luze bat  hitz  euskaraz“urdin, isar, zuri, gori, edan, ian, lo, ta, iaun, geure, ata, zutan, iesus, ioshe, ata, mirian, ama…”. Bakarrik bi eraikin arakatu omen dituztela Iruña Okako indusketetan eta zalantzarik ez izateko askoz ere euskal hitz gehiago azalduko zirela.

Iruña Okako aurkikuntzen aurkako eszeptikoen kritikak areagotu eta deskalifikazio pertsonaletara igaro zirenean, zalantzan jarriz ikertzaileen ohore pertsonala ere, Henrike Knörr-en jarrera ere gardena eta ausarta izan zen, eta bera izan zen euskal filologo bakarra Iruña-Veleiako komunikatua sinatu zuena (2006-11-23) ikertzaile talde osoarekin batera, non ozenki esaten den besteen artean:

Iruña Okako ostrakak erromatar garaikoak direla, bere garaiko beste milaka ebidentziekin batera azaltzen direla, erromatar garaiko geruzetan azaldu direla eta zigilatzen dituzten beste erromatar garaiko geruzen azpian”.

Aurten Arabako Foru Aldundiak erabaki zuen batzorde zientifikoa izendatzea Iruña Okako aurkikuntzak egiaztatzeko eta bertan nola ez, Henrike Knörr izendatua izan zen eta askok gure ordezkari bezala sentitzen genuen eta bere heriotzarekin umezurtz utzi gaitu eta eskertu nahi diogu bere jarrera maitagarria eta ausarta, tamalez azkeneraino. Agur eta ohore.”

Lakarrak eta Gorrotxategik bermatu zuten Iruña Veleiako euskara duela 10 urte

Lakarra, Gorrotxategi eta Henrike Knorr. El País 2006-6-18

REPORTAJE:GAIAK

Veleiak euskal hizkuntzalaritza astindu du

Arabako aztarnategian aurkitutako hitzek hizkuntzaren bilakaera ulertzen lagun dezakete

Gasteiz / Bilbo

“Bidearen hasieran besterik ez gaude, harridura utzi gabe eta kendu gabe”. Hitz horiek Joakin Gorrotxategi Euskal Herriko Unibertsitateko Linguistika Indoeuroparreko katedradunarenak dira. Veleiako euskarazko aztarnen berri emateko Henrike Knörr Euskaltzaindiko lehendakariordearekin batera egin zuen agerraldiaren biharamunean hitz egin du berriz ere gai honetaz, egunkari honen eskariz. “Ezinegon handia dut oraindik, alde batetik poza dena”, aitortu du.

Egiteko dagoen bide luzearen lehenbiziko ziaboga aztarnen data zehaztea izango da, adituen arabera. “Ez da berdina erromatarren mende edo monarkia bisigodoen mende egin izana”, nabarmendu du Knörrek, Eliseo Gil indusketen zuzendariaren eskariz Veleiako hitzak aztertu dituen beste pertsonak. Atal horretan Gorrotxategi guztiz bat dator berarekin. Izan ere, aztarnak III. eta VI. mendeen artekoak direla esan dute arkeologoek. “Seigarren mendekoak badira, esango genuke ez dela bilakaera handirik izan bederatzigarrenera arte; hirugarrenekoak balira, latza egingo litzaidake”, aurreratu du Gorrotxategik. Zalantza horiek urrirako argitzea espero dute, ordurako datazioa bukatuta izatea espero baitute.

Euskara eta latina batera bizi zirelako hipotesia indar lezakete inskripzio hauek

Aztarnak datatu zain daude hizkuntzalariak behin betiko ondorioak plazaratzeko

MÁS INFORMACIÓN

Batera zein bestera, aztarnen agerpen hutsak indartu ditzake euskarari buruzko ikasketak, komunitate zientifikoak orain arte gutxietsiak. Ildo horretan Linguistika Indoeuroparreko katedradunak esan duenez, “nik neuk eta beste askok uste genuen euskaraz egiten zela Veleian garai horretan”. Iritzi bertsua agertu du Joseba Lakarra EHUko Filologia, Geografia eta Historia Fakultateko dekanoak. “Oso pozgarria da halako froga garbiak agertzea, baina kontrakoa mantendu izan dutenek beraiek lehen eta orain ikusi beharko dute zer zuten hori defendatzeko, eta nik neuk behintzat ez dut uste bazenik kontrako ebidentziarik”.

Kontuak kontu, arkeologoek beren lana bukatzen dutenean, hizkuntzalariek datu zehatzagoak izango dituzte Veleiako berbek euskararen gaineko ikasketak zertan osa ditzaketen aztertzeko. Bien bitartean, hizkuntzaren jatorriari dagokionez ezer gutxi argituko dutela aurreratu du Lakarrak. “Nire ustez, jatorriari buruz ez du ezer argituko, jatorria esaten dugunean euskara beste zein hizkuntzatik datorren esan nahi badugu. Honekin ez da ezer argitzen, ezta hau bezalako beste hamar aurkikuntzarekin ere, zeren eta horrelako gauzak erabakitzeko beste lanabes eta iturri batzuk behar baitira”, argudiatu du. “Agian ustezko lotura iberiarrarekin oraindik urrutiago jarriko litzateke ziur asko, baina ebidentzia hau ez da galdera horiek erabakitzeko muina, beste datu bat besterik ez da”, erantsi du.

Hizkuntzaren bilakaeraren esparruan, berriz, “asko” lagun dezaketela uste du aditu honek. “Besterik ez baldin bada, lehendik ezagutzen edo susmatzen ditugun aldaketa edo ezaugarri batzuen data izango dugu. Eta hori oinarrizko kontua da hizkuntzalari guztientzat”, azaldu du. Besteak beste, Lakarraren iritziz, “ian” hitzaren soinu palatala euskaldunak noiz hasi ziren erabiltzen argitzen lagun dezake.

Bestalde, aurkitutako hitzen ulergarritasunak harritu egin ditu hizkuntzalariak, itxura “modernoa” baitute guztiek. Dena den, desberdintasunak garai hartan erabiltzen ziren esaldien egitura gramatikalean izan daitezkeela uste dute; eta hori ziurtatzeko, zoritxarrez, ez dago behar besteko informaziorik. Hori azaltzeko Arabako euskararen esparruan gertatutakoa jarri du adibidetzat Joan Perez de Lazarragaren eskuizkribuaren azterketa egin zuen adituak. “Araban, duela hiru urte lau folio eta hiztegi bat besterik ez genituen. Lazarragaren eskuizkribua agertu denetik, gehiago daukagu. Demagun Veleian hiztegi horren orrialde bat besterik ez daukagula, baina Lazarragarena ez daukagu”. Horren harira, orain arte ezagutzera eman direnekin batera, hitz gehiago eta “bukatu gabeko zenbait esaldi” aurkitu zituztela baieztatu du Gorrotxategik.

Veleiako euskarazko hitzak hainbat adreilutan agertu dira, baita beira eta hezur pusketan ere. V. mendeko geruza batean aurkitutako etxe baten zimenduen artean zeuden, baina ez dute erabat baztertzen data hori baino lehenagokoak izatea.

Aurkikuntza honek izaera mestizoko hiria jarri du zientzialarien bistan. Ez zen erromatar kokaleku militar hutsa. Aztarnategia aztertzen ari diren ikertzaileen arabera, bertako buruzagien oniritziarekin kokatu ziren hirian erromatarrak. Toki estrategikoan zegoen, Europa eta Kantauriko kostaldea meseta iberiarrarekin, eta penintsularen ekialde eta mendebaldea lotzen zituen bidegurutzean hain zuzen ere.

Veleiak 10.000 biztanle izan zituen hiriaren unerik gorenetan. Familia boteretsuak hartu zituen, Pompeia Valentinarena besteak beste. Haren etxebizitzan aurkitu dituzte etxeko haurren ikasgela dirudienaren aztarnak.

Euskararekin lotutako aztarnak Pompeia Valentinaren etxetik hurbil zegoen eraikin batean aurkitu dituzte. Etxea eraiki zuten garaian erromatarrak agintean zirela baieztatuko balitz, hitzen argitasunak euskara latin ofizialarekin batera bizi zelako hipotesia indartu lezake. “Baita inguruan egiten ziren beste hizkuntza batzuekin, zeltiberiera barne”, Knörren hitzetan.

Baina inskripziook Inperioa erori baino geroagokoak balira ere, izugarri garrantzitsuak lirateke, euskarak erromatarren egitura desagertu ondoren ere iraun zuela baieztatuko bailukete.

* Este articulo apareció en la edición impresa del Domingo, 18 de junio de 2006

Iruña Veleia duela 10 urte Argian

13393 Iruña VeleiaErromatar garaiko aztarnarik garrantzitsuenetakoak aurkitu dituzte Veleian. Argia 2006-6-9

2006ko ekainaren 09a

(Eskerrak 1.700 urteko euskara zaharra azaldu zen.)

Iruña Veleia piztu zen duela 10 urte Eliseo Gilen prentsaurrekoarekin

Duela 10 urte Eliseo Gilen prentsaurrekoarekin (eta 1.700 urteko euskara zegoela filtrazioarekin) piztu zen Iruña Veleia:

Iruña Veleia prentsaurrekoa Eliseo Gil duela 10 urte. GARA.

Erromatar garaiko multzo epigrafiko garrantzitsua aurkitu dute Veleian
·Beste testu eta marrazki askoren artean, adierazpen kristau oso goiztiarrak eta Egiptoko hieroglifikoak agertu dira

Iruña-Veleia ustekabe arkeologikoen iturri agortezin bihurtu da. Eliseo Gilek zuzentzen duen taldeak azken aurkikuntzaren berri eman zuen atzo: erromatarren garaiko multzo epigrafiko izugarri garrantzitsua; Euskal Herrian, garrantzitsuena, eta munduan ere garrantzitsuenetakoa, neurri batean bederen, Ponpeia edo Vindolandakoen parekoa. Besteren artean, kalbario bat aurkitu dute, zaharrena, eta, are harrigarriago dena, Egiptoko hieroglifikoak.

Ponpeia Valentinaren domus-a Veleian bizi izan zen sendi boteretsuenetako baten etxea zen, mila metro karratu inguru zituena. Bere hondarretan, lehen ere aurkikuntza garrantzitsuak eginak zituzten arkeologoek, baina oraingoan ustekabe ederra hartu dute, paedagogium deritzana topatu baitute, hots, irakasle batek etxeko nagusien seme-alabak hezteko erabiltzen zuen gela. Bertan, III. mendeko 270 zeramika puska aurkitu dituzte. «Puskatutako lurrezko ontzietako zatiak baino ez dira ­adierazi zuen atzo Eliseo Gil indusketaburuak­, beraz, material arrunta, zaborra, neurri batean. Baina kasu honetan zabor hori eskolako arbel gisa erabili zuten, eta horrek sekulako informazioa ematen digu».GASTEIZ

Iruña Veleia duela 10 urte

veleia-2006-6-15Duela 10 urte, 2006-6-15ean Gorrotxategik, Henrike Knorr-ek eta Eliseo Gilek (Santos Yanguas eta Pilar Cipresek txostenetan ere) bermatu zuten Iruña Veleiako 1.700 urteko euskara zaharra.

Beste askok ere (Lakarra, Urgell, Pruden Gartzia…) bermatu zuten Iruña Veleiako euskara zaharra.  Orain beste batzuk defendatzen dute, Idoia Filloy, Eliseo Gil,  JM Elexpuru, Hector Iglesias, Txillardegi, Orpustan, Luis Mari Mujika, Emilio Ilarregi, Carmen Fernandez, Angel Morillo, Edward Harris, Antonio Rodriguez Colmenero, Ulrike Fritz, Luis Silgo, Koenraad Van den Driessche, Mikel Albisu, Joaquín Baxarías, Roslyn M Frank, Miguel Thomson, Alicia Satue… Sos Iruña Veleia Txostenak.

Guztiak tronpatu ziren?

Berria 2006-5-15 / Gara 2006-5-16

III. eta VI. mendeen artean kokatu dituzte Iruña-Veleian aurkitutako euskarazko hitzak

Arabako Iruña-Veleiako aztarnategian egindako aurkikuntzak benetakoak direla esan dute Henrike Knorr euskaltzainak eta Joakin Gorrotxategi filologoak. Beraiekin batera Eliseo Gil indusketetako zuzendaria izan da gaur Gasteizen egin duten agerraldian. Erlijioarekin lotutako hitzak ezezik egunerokoak agertzen dira, eta horien artean esaldiak ere badaude. “Hemen hitz multzo bat dugu, eta eguneroko hitzak dira. Horrek esan nahi du idatzi egiten zela V. mendean, VI. mendean, edo lehenago”, Gorrotxategik esan duenez.

2006-06-15 / Berria
  • Urdin isar, zuri urdin gori, edan ian lo, jaun, geure ata zutan, iesus, ioshe ata ta mirian ama. Hitz horiek irakur daitezke Arabako Iruña-Veleiako aztarnategian, Henrike Knorrek eta Joakin Gorrotxategik aipatu dutenez, eta lehen hipotesien arabera, III. eta VI. mendeen artekoak dira hitzok eta esaldiok. Egunerokoak eta esaldietan egituratuak egoteak gainera garrantzia eransten dio aurkikuntzari.
  • “Pentsatzen genuen euskaldunak idatzietatik aparte geundela, eta ja ez gaude horren aparte. Hizkuntza askotan ez da ezer idatzi. Hemen dugu guk hitz multzo bat, eta eguneroko hitzak dira. Akitaniako aurkikuntzak zaharragoak dira, baina euskararen gainean eraikitako izen propioak dira. Hori da orain arte genekiena, baina hau besterik da. Batzuk solte baina beste batzuk perpausetan”, dio Gorrotxategik.
  • Joan den maiatzaren 7an aurkikuntzei buruz hitz egin eta Gorrotxategik aitortu duenez ez zuen ondo lo egin hurrengo egunetan, “ia 500, 600 urte aurreratzen baita gure kronologia”.
  • Dena den, zuhurtziaz jokatu behar dela esan dute filologoek. Komunikabideetan izan diren filtrazioekin ez daude gustura, izan ere, horiek ez baitute ikerketa oztopatu besterik egiten. Arkeologoek, historialariek, hizkuntzalariek eta zientzilariek oraindik lan asko dute egiteko; zein mendetakoak diren zehazteko, haien testuingurua ezagutzeko, eta esan dutenez, lan horiek guztiak amaitu bitartean ez dute aurkikuntzei buruz hitz egingo, urrira edo azarora arte.