Etiketa honen artxiboa: Iruña_veleiako_euskarazko_grafitoak

Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak, liburuaren aurkezpena. Elexpuru

http://goiena.net/blogak/elexpuru/iruna-veleiako-euskarazko-grafitoak-liburuaren-aurkezpena

Datorren ostiralean, abenduak 18, 19:30etan, aurkeztuko da Juan Martin Elexpururen liburu berria Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak, Gasteizko Arriaga liburu-dendan (San Prudentzio 7). Ekitaldia irekia izango da publikoarentzat. Arabera argitaletxeak atera du liburua, Durangoko Azokan irten zen lehendabizikoz merkatura, salmenta onekin. Koloretako ia ehun argazkiren laguntzaz, auziaren alderdi ezberdinak jorratzen ditu 168 orrialdeetan zehar. Euskarazko grafitoetan sakontzen du bereziki. Liburuaren prezioa: 18 euro.

Iruña-veleiako euskarazko grafitoak

Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak. Elexpururen liburu berria.

Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak liburu berria Durangoko Azokan aurkituko duzue salgai. Iruña-Veleiaren historia eta istorioak, euskal ostraka guztien argazkiak, testuak, Lakarra eta Gorrochateguiren txostenen komentarioak, kritikak, eta askoz gehiago aurkituko duzue bertan. Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak, Juan Martin Elexpuru, argitaletxea Arabera.

Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak. Elexpuru.