Etiketa honen artxiboa: musa

2011 urteko pertsonaia Idoia Filloy Iruñako musa

Iruña Veleian hiru urte faltsutze salaketa larriak egin zituztela, baina (15 urteko lanaren ondoren) euskara zaharra aurkitu zuen arkeologa Idoia Filloy (Eliseo Gilekin batera) eta txosten arkeologiko guztiak sinatzen dituena, gezurra badirudi ere ez dago inon salatua, nahiz eta lana eta ohore publikoa kendu zizkioten AFAn 2008-11-19an hedabide guztien aurrean gezurrekin. Hiru urteko injustizia gupidagabea pairatuta Iruñako Musa da aurtengo pertsonaia:
Iruña Veleia musa

Iruña Veleiako musa mitikoa

Idoia Filloy 2011

Iruñako musarekin batera bere sekito fidela Juan Martin Elexpuru eta Koenraad Van den Driessche:

Elexpuru Ven den Driessche

Juan Martin Elexpuru eta Koenraad Van den Driessche 2011-11-19an.

Iaz Julio Nuñez izen zen izendatua eta “oso zaila” zuten bere hondeamakinari irabaztea.  Ea datorren urtean justizia egiten den eta Eliseo Gil den 2012 urte berriko pertsonaia. Zorionak eta urte berri on.

Iruñako musak erantzuten dio Markos Zapiaini

Iruñako musak Idoia Filloyk erantzuten dio Markos Zapiaini bere blogean. Ziur nahiago duela Iruñako musa arkeologa baino, nik bezala.

Idoia Filloy

Iruña-Veleiako musa Donostiako KMKn 2010-5-26an, bere mitoa egotzi nahi duten lagun batzuekin, razionalismoak ez dauka “bihotzik”, mitoa nahiago.  “Scientia vincere tenebras” ez da batere erromantikoa.