Etiketa honen artxiboa: vasconozacion tardia

ETB euskalduntze berantiarra Iruña Veleiako faltsutze salatarien bozgoragailua.

euskalduntze berantiarraIgandean berriro bota zuten ETBn Euskalduntze berantiarra filma (Nahieran ikusgai), hamaikagarren bertsioa.

Iruña Veleian Gorrotxategi azaltzen da bakarrik, esaten “Araban ez direla aurkitu erromatar garaiko grafito euskaldunik…”

Eta hori gezurra besterik ez da, Eliseo Gil eta Idoia Filloy arkeologoek aurkitu zituztelako 70 bat ostraka euskadun… eta 20 bat txosten zientifiko argitaratuta daude egia “berdaderoa” defendatzen. Azaldu dira ere Heredian, Arkaian, Alorian

Iruña Veleian erromatar garaiko Ostraka euskaldunak azaldu, azaldu dira, gertatzen dena da Gorrotxategik faltsutzat salatu zituela bere txostenean 2008-6-24an, agian, honek emango dio eskubidea filman ateratzeko.

Euskalduntze berantiarra eta ETB, Iruña Veleiako faltsutze salatarien gezurren bozgoragailua behin eta berriro guztion diru publikoarekin jakina. Bitartean, 15 urteko lanaren ostean, Iruña Veleian 1.700 urteko euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoak ez dira azaltzen EITBn.

EITBn ez dago errukirik Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin, justizia eta berdintasuna ez dute ezagutzen.

Euskalduntze berantiarra.

Aitzol Altuna: Dokumentalaren hutsik inportanteenakDesmontando la hipótesis de la vasconización tardía. Las primeras palabres en euskera.     JM Elexpuru: Baskoniako historia bat ala ipuin txar bat? Patxi Azparren: Otra historia de Baskonia. Harsuaga DV: