Etiketa honen artxiboa: veleian ara

20 hogei kutxa ostrakaz beteta garbitu gabe 11 hamaika urtetan benetako bat azaldu zelako? Non daude ostrakak?

2371 Iruña Veleia
13397 Iruña-VeleiaIruña-Veleia epaiketako kronika beldurgarria. JM Elexpuru.

GARBITU GABEKO ZERAMIKAZKO 20 KAXEN GAINEAN

2007ko amaieran, eta susmo giroaren ondorioz, aztarnategian pieza gehiago ez garbitzeko agindu zuten Arabako Aldunditik. Zaharberritzaileen eskuetara zeramikaz eta abarrez betetako hogei bat kaxa heldu ziren, garbitu gabe. 2008ko uda-udazkenean hasi ziren haiek garbitzen. Bi kaxa garbituta zeramatzatela, grafito berezi bat agertu zen, hegazti baten marrazkia, agian uso batena, ahoan galburu bat zuena (kristau ikurra, gehituko dugu guk). Aurkikuntzaren berri eman zioten diputazioari (Kultura diputatua, etab.), eta berehala eman zieten gehiago ez garbitzeko agindua. Euren ustez, zeramika horiek garbitu gabe daude (ez zaigu argi geratu non dauden gaur egun kaxa horiek).

Arabako Foru Aldundia epaiketan frogak eta ebidentziak ezkutatzen?

Nork garbitu ditu 20 hogei kutxetako ostrakak?

Iruña-Veleiako mirariaz gain, Eliseo Gilen 1.700 urteko adina, oraindik flipatuta nago aste honetako Arabako Foru Aldundiko restauratzaileen aitorpenekin (JM Elexpuru https://labur.eus/eVsmQ ) P.L. eta I.O., zeinek adierazi duten 2008an usoa mokoan adarra zuela azaldu zenean (bake kristaua) ostraka batean, agindua jaso zutela ez garbitzeko gehiago eta Iruña-Veleiako ostrakaz betetako 18 kaxa omen daudela suposatzen da Bibat museoan…

Hainbat galdera sortzen zaizkit. Aztarnategiko ostraka originalak garbitu gabe daude 12 urtetan? Zein dira ostraken zenbakiak?

Argitaratuak al daude AFAren web ofizialean http://www.araba.eus/publicar/Veleia/ ?

Zer dio Ertzaintzak? Zer diote Arabako Foru Aldundiko kultur diputatuek, Lorena Lopez de la Calle, Itziar Lamarain, Igone Martinez de Luna? Zergatik ez zaie galdetzen?

Julio Nuñez hamar urte daramatza Iruña-Veleiako aztarnategian, bi grafito metrokoak (oso handiak) bakarrik argitaratu ditu (Veleian ara eta  “FQ FRA UR ELA”. …), esango digute 10 urtetan aurkitu dituen ostrakak kaxetan garbitu gabe dituztela Bibat museoan? Posible al da?

Iruña-Veleian euskararen aurka ez dago errukirik, txantxa ebidente bat harri koskor batean => urtebeteko espetxe zigorra. Hau ez da justizia, presioa, intimidazioa, mendekua… besterik ez da.

Iruña Veleia novaIruña-Veleia epaiketa. Naiz.

Oskar Escribanoren “delitu” bakarra, Iruña-Veleiako euskara zaharra aurkitu zuen arkeologoa EZ salatzea 11 hamaika urtetan, horregatik zigortzen dute txantxa ebidente batengatik, urtebeteko espetxe zigorrarekin.

VIILIIIA => VELEIA hitza hamaika aldiz azaldu da Iruña-Veleian, sinestezina bada ere, Julio Nuñez eta Gorrotxategik ere aurkitu zuten (VIILIIIAN ara)… Aupa Oskar.

Iruña-Veleia gorria.
Ez genuen pentsatzen baina Veleia (VIILIIIA) dokumentatuta dago hamar bat ostraketan:
1.- 12077a 5/30  VIILIIIA NOVA / VIILIIIA VICI

2.- 12077b IN VIILIIIA VICI
3.- 13369 2005-5-4 Samuel, Mario / Veleian iaun
4.- 13374a Samu / Velei / athe / dan – miria
13374b 2005-5-4 Samu / Velei / athe / dan+
13374b (-) SAMU (-) / (-) VIILII(-) / (-) ATHII….
5.- 13380 MARIO CAYO MAXIMO PONTIFICII // SAMUII IIISUS NIITO / VIILIIIAN / PATHIIR PONTIFICII
13380a 2005-5-4 Samuel Iesus neto / veleian / pather Pontifice
6.- 14469 ? VIILIII NOVVA VIILIII GORI, VIILIII IRO? (pag 17) (Santos & Cipres)
14469 2006-7-14 Veleia gori / Velei novva / Velei no[
7.- 15921 2006-6-22 Vele / ian oso / lagun, / Marcus / n. = Veleian oso lagun, Marcus
8.- 16364 2006-6-28 neu Veleian / gori bisi na,
9.- 16365_1 neu laiki / (ῆλlos) na / XI urte tu / veleian gori bisi na / esta /
10.- 16365_2 velei NO / VVA baina / OSO,V poli /  ta  NIIV / RII ATA / araina / arrapa
11.- 13666 2006-6-28 neu laike ta / velei+n gori  (akatsa 16366)
16366  2006-6-28 neu laike ta / velei+n gori (falta txostenean)

Iruña Veleian bi grafito argitaratu dituzte azken 6 urtetan: Veleian ara eta FQ FRA UR ELA. Biek euskaldunak ematen dute.

Iruña Veleia VR

Azken 6 urtetan bi grafito argitaratu dituzte Iruña Veleian: Veleian ara (genitibo euskalduna?) eta FQ FRA UR ELA (duumviri), biek euskaldunak ematen dute.

FQ FRA / UR ELA
Ofizialki: F Q FRA / V “IR” FLA

Nuevo fragmento de inscripción procedente de Veleia (Iruña de Oca, Álava) con posible expresión de un magistrado local. Pilar Ciprés, Julio Nuñez y Joaquín Gorrotxategi. (Pdf sarean).
Iruña Veleia VR 3UR” gehiago daude Iruña Veleian eta inguruko aztarnategietan Arkaian, Heredian, Gaztelu plaza Iruñean eta Irunen.
11037 UR (Iruña Veleia)
11037 UR (Sos Iruña Veleia)
UR (Iruña Veleia , 18 Elorza 1975)
UR (Heredia Araba)
UR Arkaia
UR Gaztelu plaza Iruñea Pamplona
UR Heredia

11037 UR Iruña Veleia
UR=> U IR

UR = U IR hipotesi berri hau (duumviri) Google-tik atera dute, alegia, hemendik aurrera euskarazko UR guztiak, U IR irakurri beharko omen dira:

Azken 6 urtetan Iruña Veleian argitaratu dituzten bi “ostraka” tamainagatik oso handiak dira metrokoak (23*100 zm), zer egin dute ostraka txikiekin?

Iruña Veleian azken 6 urtetan bakarrik irakurri dituzte metroko ostrakak?

Zergatik ez dituzte ostraken irudiak argitaratzen? Veleia Nuñez