Etiketa honen artxiboa: xabier_agirre

Sos Iruña-Veleiak irudiak ematea Arabako Aldun Nagusiari galerazi

Gaur politikoek aztarnategiko bisita zuten eta Sos Iruña-Veleiako kide batzuk saiatu dira Xabier Agirre Arabako Aldun nagusiari txosten bat ematen hondeamakinaren txikizioaren irudiekin, baina ertzainek galerazi diete hurbiltzea. Hondeamakina eta kamioiak ere ezkutatu dituzte bisitak iraun duen bitartean. ETBk ere hondeamakinaren irudirik ez du erakutsi albistegietan.

Angulo oscuro

Espolioaren irudiak:

Sos Iruña-Veleia

15/7/2010 98 lursaila
16/7/2010 98_2 lursaila
16/7/2010 98 lursaila txikizioan

Gorrotxategik eta Lakarrak 32 zundaketa zabaltzea eskatu dute

EITBk mahai inguru bat antolatu du Iruña-Veleiari buruz aztertzeko azken 13+ txosten zientifikoak, Blanca Urgell (kultura sailburu), Lorena Lopez de Lacalle ( Arabako kultura diputatua), Andres Urrutia (euskaltzainburua), Xabier Agirre (Arabako aldun nagusia), Gorrotxategi eta Lakarrarekin batera, Amatiñok zuzendu du eztabaida. Ebatzi dute zientifikoki emango diotela irtenbidea Iruña-Veleiako euskara zaharrari eta Dominic Perring-ek zuzenduko duela arkeologo taldea 32 zundaketa zabaltzeko (10×10), 100 M2 alegia, indusketa kontrolatua.  Gogoratu behar da euskal filologoek faltsutzat salatu dituzten 35 bat ostraka euskaldunetatik ia erdia azaldu zela 32 zundaketan (2×2) 4 M2. Kalaka Euzkitzeren programak grabatu eta botako du indusketa zuzenean.null