Urteko artxiboak: 2011

A19 azaroak 19, 3 urte. Hitzaldia Donostian: Iruña Veleia zertan da?

A19 3 urte, hitzaldia Donostiako alde zaharrean: Iruña Veleia zertan da?

Hizlariak:

Juan Martin Elexpuru euskal filologian doktorea.

Koenraad Van den Driessche geologian doktorea.

Non: Doctor Camino liburutegia. K/ Abuztuaren 31. Alde zaharra Donostia.

Noiz: Azaroak 19 larunbata. 19:00etan.

A19 Iruña veleia zertan da

Iruña Veleia Juan Martin Elexpuru Hernanin 2010-11-7 (bideo bat)

Iruña Veleia Koenraad Van den Driessche, gasteiz 2010-5-26 (bideo bat)

Gaur hitzaldia Bergaran: Iruña Veleian zer gertatzen da?

Jardun euskara taldea

Bergarako Jardun euskara elkarteak antolatu duen HITZALDI baten berri eman nahi dizuegu.

EGUNA: Azaroak 14, 19:00etan

LEKUA: Bergarako Irizar Jauregiko aretoan

Hitzaldiaren izenburua  “ZER GERTATZEN DA IRUÑA-VELEIAN?” da eta hizlaria Juan Martin Elexpuru idazle eta euskal filologian doktorea izango da.

«Faltsuak direla esanaz, gure ondare zati bat zakarrontzira joateko bidean da» Juan Martin Elexpuru idazlea eta filologia doktorea. Berria

ostraka.eus 3 urte eta ia 600 mila ziztada. Eskerrik asko

2008-11-13an zabaldu genuen bloga eta gaur betetzen ditu 3 urte, ia 600 mila ziztada (hits) jaso ditu eta eskerrak ematen dizkizuegu:
Ostraka.mundua.com 3 urte

Duela hiru urte ez genuen pentsatzen Iruña Veleia hainbeste iraungo zuenik, eta ez zitzaigun burutik pasatzen ere izan duen bilakaera tamalgarria, baina hemen gaude bizirik zuen ziztadei esker, hiru urtetan 583.223, eskerrik asko. Ia 200 mila ziztada urtero. Hitzaldien bideoak ere ia beste hamar mila bisita izan dituzte zuei esker.

Beti bezala ziztada guztiak eskeintzen dizkiegu Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologo mitikoei, barkatuko digute baina, Bihotz Urratuari eta Iruñako Musari... aurkikuntza eta bere defentsa suposatu dien sufrimendu guztiagatik.

Hauekin batera Iruña Veleiako euskaldunon patrimonio eta euskara zaharra defendatu duten guztiei Sos Iruña Veleia plataformari, 17 txosten zientifiko sinatzen dituzten ikerlariei, bereziki Juan Martin Elexpuru eta Hector Iglesias euskal filologian doktoreei, Txillardegi, Orpustan… eta gainontzekoeei. Koenraad Van den Driessche geologian doktoreari, Silgo, Harris, Colmenero, Albisu, Roslyn M. Frank, Ochoa, Illarregi, Ulrike Fritz, Baxarias…

Iruña Veleia argitu eta Sos Iruña Veleiaren plataformaren alde sinatu duten bi mila partaideei; Angulo oscuro bloga , iruina.blogspot.com/ eta Maju. Inor ahaztu gabe eskerrik asko eta segi ziztatzen.

Iruña Veleian zer gertatzen da? JM Elexpuru. Berria

«Faltsuak direla esanaz, gure ondare zati bat zakarrontzira joateko bidean da» Juan Martin Elexpuru idazlea eta filologia doktorea. Berria

Indarrean dago oraindik Iruña-Veleian aurkitu ziren ezohiko grafitoek sortutako zalaparta. Gaur egun aztarnategiaren egoera zein den azaltzeko, hitzaldi bat antolatu dute biharko Bergaran, Irizar jauregian.

Juan Martin Elexpuru

Juan Martin Elexpuru

Hil honetan beteko dira hiru urte Iruña-Veleiako auzia lehertu zenetik: 2008an, Arabako Foru Aldundiak faltsutzat jo zituen 2005 eta 2006 artean Iruña-Veleian aurkitutako ezohiko grafitoak. Aztarnategia itxi, eta auzibidean jarri zituen zenbait lagun. Ordutik, grafitoen izaera argitzeko eskatu dute hainbat adituk. Horien artean da Juan Martin Elexpuru (Bergara, Gipuzkoa, 1950). Ostrakak hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik aztertu ditu, eta benetakoak direla uste du. Zer gertatzen da Iruña-Veleian? hitzaldia emango du bihar, 19:00etan, Irizar jauregian, auzia zertan den argitzeko. (Jarraitzen du)

Iruña Veleian zer gertatzen da? Hitzaldia Bergaran 2011-11-14 astelehena. Jardun

Jardun euskara taldea

Bergarako Jardun euskara elkarteak antolatu duen HITZALDI baten berri eman nahi dizuegu.

EGUNA: Azaroak 14, 19:00etan

LEKUA: Bergarako Irizar Jauregiko aretoan

Hitzaldiaren izenburua  “ZER GERTATZEN DA IRUÑA-VELEIAN?” da eta hizlaria Juan Martin Elexpuru idazle eta euskal filologian doktorea izango da.

Iruña-Veleiako idazkunen inguruan zalaparta handia sortu da. Adituen batzordeak erabaki zuen ostrakak faltsuak direla, baina harrezkero kontu hori argitu gabe dagoela eta argitzeko eskatzen dutenen ahotsa oso sendo entzun da. Horien artean nabarmendu da Juan Martin Elexpuru, idazlea eta filologian doktorea. Ostrakak banan- banan aztertu ditu hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik, eta benetakoak izateko itxura guztia dutela dio berak. Hori dela eta zuen interesekoa izan daitekeelakoan Jardunek bertara joateko gonbitea luzatzen dizue.

Iruña-veleiako euskarazko grafitoak

Hector Iglesias eta Koldo Mitxelena

http://sustatu.com/1319632648#1321018957

Hector Iglesias

Koldo Mitxelenaren obra osoa (berr)irakurtzen ari naiz (2011an Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratua).

Eta begiratu zer idazten zuen Mitxelenak 1953an ?

Mitxelenak idazten zuen :

”NO DEBEMOS OLVIDAR, SIN EMBARGO, QUE NO SERÍA LA PRIMERA VEZ QUE LOS DESCUBRIMIENTOS DE TEXTOS HAN DEMOSTRADO COSAS QUE LOS LINGÜISTAS ESPECIALIZADOS HABÍAN DECLARADO IMPOSIBLES”(Mitxelena, Obras completas, III. Liburukia, PALÆOHISPANICA, 205. orrialdea)

Les inscriptions de Veleia-Iruña (2009). Hector Iglesias

Iruña Veleia. Hector Iglesias. Donostia 2010-4-28. (bideo bat euskaraz)

Iruña Veleia. Hector Iglesias. Gasteiz 2010-3-25 (Bideo bat gazteleraz)

Iruña-Veleia hitzaldien bideoak:
http://www.vimeo.com/user3606675
http://www.youtube.com/user/kvddries2009
http://www.youtube.com/user/iruinaoka

Euskara Errioxan hitzaldia Bilbon gaur. Eduardo Aznar

Euskara Errioxan (Euskararen jatorria.net)

Eduardo Aznar antropologo eta historialariak hitzaldi bat emango du gaur Bilbon, argitaratu duen liburuari buruz: “El euskera en la Rioja, primeros testimonios”.

– Eguna: azaroaren 11n ostirala

– Ordua: 19:30etan

– Lekua: Enpresarialen Eskola, Elkano kalea 21.

Eduardo Aznar