Etiketa honen artxiboa: koen

Iruña Veleia gorrian zaharrak berri 7 urte luze

15542 2006-8-25 A B C D E F / G H I K L M / N O P Q R / T V X Y Z

Ezkurra grafologoak esan du zientifikoki demostratu duela Gilek 1700 urte dituela eta beste 40 mila euro ematen baldin badizkiote, demostratuko duela (zientifikoki) Caesar enperadorea ere akabatu zuela.

Ertzaintzaren kapitainak 700 orriko txostena sinatu ostean esan du, Caesar asesinoaren froga nahikorik ez duela aurkitu Iruña Veleiako ostraketan, susmagarrien artean, bi grafologoak, joan ziren hiru arkeologoak, batzorde zientifikoko guztiak, Henrike Knorr, Lakarra, Gorrotxategi, Santos Yanguas, Cipres, Zoilo Calleja, Cerdan, Ezkurra, Navarro, Idoia, Eliseo… afera konplexua dela eta beste zazpi urte behar dituela diligentziak osatzeko.

Vallo arkeologoak aitortu du bere eskuekin atera zuela 88 zundaketatik alfabetoa idatzita duen 15542 ostraka eta ezinezkoa dela faltsutzea, egiazkoa dela, benetako Zeta eta guzti.

IPCEko Navarrok aitortu du (15920) ostrakaren kostra datatu eta 1700 urte eman zizkiola, ostraka garbitu eta azpian II hizkia azaldu dela, VRT(II) TV, alegia, esaldiak 1700 urte dituen ebidentzia arkeologikoa dela.

Foru Aldundiko Valdeonek esan du, Idoia Filloy eta Eliseo Gil arkeologoek eman ziotela zuzenean lurretik ateratako (14469) ostraka zikina, Foru Aldundian garbitu eta azaldu zela VIILIIIA hiru aldiz idatzita, gero Julio Nuñezek aurkitu zuen bezala, ezinezkoa dela tronpatzea.

Gorrotxategik esan du 7 urte alperrik igaro direla eta badela garaia munduko arkeologo onenak ekartzeko Iruña Veleiara indusketa kontrolatuak egitera, duela hiru urte publikoki eskatu zuen bezala (aurkakoa 11 aldiz esan ostean).

Harrisek esan du irrikitan dagoela Iruña Veleira etortzeko 32. zundaketa zabaltzera, ostraka euskaldunak ateratzera, indusketa kontrolatuak egitera eta berak zuzentzen duen indusketan, ezinezkoa dela ostrakak faltsutzea.

Julio Nuñezek esan du bera izendatu zutenean Almagrok agindu ziola hondeamakina sartu baina ezer ez bilatzeko Iruña Veleian, berak oso ondo betetzen dituela esanak eta prest dagoela karguan jarraitzeko beste 17 urtetan. Hala ere errekonozitu du zerbait egin behar zuela (diru laguntzak justifikatzeko) eta VIILIIIA behin aurkitu duela 7 urtetan, hamaika aldiz aurkitu zutenean Idoia Filloy eta Eliseo Gilek.

Igone Martinez de Luna Arabako Kultur diputatuak, aitortu du berak ere senatari (gai) izan nahi duela Lorena Lopez de Lacalle bezala eta bere urratsak jarraituko dituela Iruña Veleiako aferan ere, datozen 4 urtetan bederen.

Juan Martin liburu berria prestatzen ari da “Iruña Veleia gazteak ginenean” eta itxaropena du Elkar-ek argitaratuko diola Barandiaranen afera bezala.

Ertzaintzaren kapitainak deklaratzera deitu ditu Koen eta Juan Martin, jakiteko zergatik ezkutatzen duten GANIS (Mari Domingi) eta ET XII Ostrakabasen, jakinik Ertzaintzaren ikerketaren ezinbesteko oinarria dela, despistatzeko izango delakoan.

Sos Iruña Veleia herri plataformak ostegunean pankarta paratu zuen Arabako Foru Aldundiaren aurrean: “Iruña Veleia argitu 1700 urte baino lehen mesedez”

Bitartean 14 urte ostean Iruña Veleian 1700 urteko euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoak Idoia Filloy eta Eliseo Gil, 7 urte luze faltsuki salatuak kale gorrian inolako eskubiderik gabe.

Errukirik ez dago Iruña Veleia gorrian azken 7 urte luzetan, justizia ez da ezagutu.

A19 Iruña Veleia 5 urte hitzaldiak Donostia 2013-11-19

Iruña Veleia 5 urte, A19 2008-11-19an Iruña Veleiako arkeologoak Eliseo Gil eta Idoia Filloy kiskali eta zigortu zituzten gezurrekin (pegamentua eta MISCART) Arabako Biltzar Nagusietan, 5 urte igaro dira baina oraindik ez dute inolako frogarik azaldu. Hitzaldien bideoak Donostian 2013-11-19an, Sos Iruña Veleia elkarteak antolatuta:

1.- Sarrera Koenraad Van den Driessche: Iruña Veleia 5 urte.

2.- Iruña Veleia benetakoak ala faltsuak?

3.- Alicia Satué Veleiako latina: Alicia Satue

4.- Iruña Veleia 5 años situación actual. Koenraad Van den Driessche.

5.- Juan Martin Elexpuru Iruña Veleia 5 urte.

Bihar A19 azaroak 19 Iruña Veleia 5 urte hitzaldia eta dokumentala Donostian

Bihar A19 azaroak 19 Iruña Veleia 5 urte hitzaldia eta dokumentaren estreinaldia Donostian. Juan Martin Elexpuru

Lehenago iragarri bezala, Iruña-Veleiako latinaz mintzatuko da Alicia Satué astearte honetan.

Koenraad Van den Driesschek egingo du sarrera; analitikaz hitz egingo du.

Ekitaldi berean, Iruña-Veleia, benetakoak ala faltsuak izeneko dokumentala estreinatuko da. 22 minutu irauten du, eta bertan Eliseo Gil, Idoia Filloy, Patxi Alaña, Juan Martin Elexpuru eta Koenraad Van den Driessche mintzatzen dira, hurrenez hurren.

Veleiako latina. Alicia SatueVeleiako latina. Sos Iruña Veleia.

El latín de Veleia. Alicia Satué. Sos Iruña Veleia.

Alizia Satue hitzaldia gazteleraz Gasteiz 2012-11-24: El latín de Iruña Veleia  (bideoa).

5 años sin ciencia en Iruña Veleia.

Referencias para la conferencia:

  1. Satué A.El latín de Veleia (junio 2013)
    Disponible aquí
  2. Van den Driessche K.Evidencias físicas y la necesidad de hacer una investigación científica de estas evidencias en el caso de la supuesta falsificación de Veleia
    Disponible aquí
  3. Van den Driessche K.El Golpe Científico del 19N
    Disponible aquí
  4. Van den Driessche K.Bases científicas para la investigación de las evidencias físicas de los grafitos de Iruña Veleia
    Disponible aquí

Koenraad Van den Driessche geologoa 4 urte Iruña Veleian zientzia defendatzen

Iruña Veleia historia luze guztiak bezala, pertsonaia ospetsuak osatzen dute, paralelismo historikoak, Giordano Bruno bizirik kiskalita 1.600. urtean defendatzegatik lurrak bira ematen diola eguzkiari eta Eliseo Gil 2008-11-19an “kiskalita” ere Arabako Foru Aldundian hedabide guztien aurrean Iruña Veleiako euskara zaharra defendatzeagatik. Zer egingo diogu imajinazioa aske da eta Iruña Veleia sakona eta bi mila urtekoa.

Wilhelm Humboldt etorri zitzaigun duela 200 bat urte txundituta gelditu zen euskararekin eta “Euskaldunak” liburua idatzi zuen, Berlin-go unibertsitatea sortu zuen eta Alemaniako “erromantiko” ospetsua da.

Iruña Veleian XXI. mendeko Humboldt Koen da eta duela 4 bat urte azaldu zitzaigun:

Metodos de la ciencia. TA

Koen elkarrizketa Berrian 2008-12-5

Koen Iruña Veleia bideoa 2011

Sos Iruña Veleia

Ostrakabase

Txostenak

9.- El problema de la falsedad/autenticidad de los ostracones de Iruña-Veleia: evidencias físicas.
Autor: Dr. Koenraad Van den Driessche, geólogo.
Tema: Informe en el que se estudian las evidencias físicas en las piezas con grafito.

Ea Iruña Veleian unibertsitatea sortzen duen Humboldtek bezala.