Etiketa honen artxiboa: aranzadi

Irulegiko eskuan idazketa: “Sorioneku”. Aranzadi.

52 eskua hizkiakIrulegiko eskuan idazketa. Eider Conde Egia. Aranzadi.

Idazketa eskuan

Brontzezko esku bat, 2.000 urteko antzinatasuna duena, Irulegiko baskoi herrixkako aztarnategian berreskuratua.

Aranguren bailarako Irulegi mendian, 75 urte bete berri duen Aranzadi Zientzia Elkarteak, indusketa sakon bati esker mendiaren tontorrean dagoen Erdi Aroko gaztelua berreskuratu zuen.

Hala ere, Irulegi arkeologikoki leku interesgarria izan da espezialistentzat. 2017tik aurrera, Aranzadiko arkeologia-taldea gazteluaren oinean hasi zen indusketak egiten, azken urteetan Burdin Aroko herrixka bat aurkitu den lekuan. Aztarnategi hau K.a. I. mendekoa da erromatarrak iritsi aurreko garai batekoa, alegia eta iturri klasikoek baskoien lurraldea kokatzen zuten gunean kokatuta dago.

Indusketa Irulegin

Azken indusketa-kanpainetan, aditu-talde honek material arkeologiko ugari berreskuratu du herri horretan bizi ziren eguneroko bizimoduari lotutakoak, baina material horren guztiaren artean pieza aparta atera da lurpetik.

 Mattin Aiestaranek indusketaren zuzendariak zehazten duen bezala, “eskuineko esku luzatuaren forma duen brontzezko xafla bat da, ez dakigu zertarako erabiltzen zen baina Nafar Gobernuko Zaharberritze Departamentuan garbitzen ari zirenean, idazkera bat aurkitu zen atzealdean”.

Idazkera hura karaktere paleohispaniko egina zegoen, hau da, latinera baino lehenagoko sistema grafiko batean idatzita, alegia. Erromatarrak Iruñerrira iritsi baino lehenagoko sistema grafiko batean. Epigrafian eta hizkuntzalaritzan adituek dagoeneko ikertu eta definitu dute idazkia eta beraien iritziz baskoieraz idatzia dago (euskara hizkuntzaren aurrekoa).

“Sorioneku”

Aparteko pieza honek duen beste berezitasun garrantzitsua bere transkripzioa da, epigrafista eta hizkuntzalari adituak gai izan baitira lehen hitza irakurtzeko eta egungo euskaratik ulertzeko. “Gai gara SORIONEKU den lehen hitza ulertzeko, baina oraindik ezin ditugu beste gustiak dezifratu”, dio Joaquín Gorrochateguik, Euskal Herriko Unibertsitateko Indoeuropar Filologian Katedradunak.

Sistema grafikoa

“Zalantzarik gabe baskoieraz idatzitako lehen dokumentua da, eta baskoierazko signario batean idatzia dago gainera”. Javier Velaza, Bartzelonako Unibertsitateko Latindar Filologiako katedraduna.

Javier Velaza Bartzelonako Unibertsitateko Latindar Filologiako katedradunak aurkezpenean azaldu zuenez, “idatzia dagoen sistema grafikoa berezia da, sistema iberikotik eratorritako sistema grafikoa dela argi dago, baina baskoiek egindako egokitzapenak ditu. Ziurrekin signario iberikoan ez dagoen soinu edo fonemaren bat markatzeko egin dituzte hainbat moldakuntza. Zeinu horiek iberirar sistema grafikoan ez ditugu aurkitu, baina bai lurralde baskoian egindako txanponetan. Beraz, Irulegiren piezatik abiatuta, garai hartan funtzionatzen ari zen sistema grafiko baskoi bat bazegoela esan dezakegu”.

Datu hauek oso informazio interesgarria ematen dute; izan ere, gaur egun susmatzen zen baskoiek ez zutela idazkera erabiltzen antzinatean beren hizkuntza idazteko, eta erromatarrak iritsi arte, eta haiekin batera alfabeto latindarra iritsi arte, ez zutela idazten.

Joaquín Gorrochateguik, Euskal Herriko Unibertsitatean Indoeuropar Filologian katedraduna dena Irulegiko eskua ikertu egin du eta aurkezpenean azaldu zuen “aurkikuntza honek baskoien kulturari eta haien munduari buruz argia ematen digu”. Aditu bezala “lehenengo irakurketan lehen hitza SORIONEKU irakurri eta ulertu dezaket arazorik gabe, baina jarraian dauden beste zeinuak ezin ditut irakurri oraindik. Ilunak egiten zaizkit”. Ikerketa gehiago egitea ezinbestekoa dela ikusten du Gorrotxategik eta bere hitzatan “pieza honek hankaz gora jarzten du orain arte baskoien inguruan uste genuena. Ia konbentzitutak geunden baskoiak analfabetoak zirela antzinatean eta idazkera erabili zutela txanpon batzuetan idazteko, iberiar sistema erabiliaz. Orain noski gure uste guzti horiek aldatu egin dira”.

Aztarnategiaren testuinguru historikoa

“Ikertzen ari garen herrixka Sertoriar Gerretan erre eta, ondoren, gerra batean abandonatu zuten”. Mattin Aiestaran, Irulegiko aztarnategiko zuzendaria.

Irulegiko esku hau aurkitu den testuinguru historikoa herrixkaren azken fasea da, Azken Burdin Aroa, K. a. 1go mendean. Aiestaranek kontatzen duen bezala, “ikertzen ari garen herria Sertoriar Gerretan erre egin zuten eta, ondoren, gerra batean abandonatu”. C14ko datazioen eta berreskuratutako kultura material ugariaren bidez lortutako datuen irakurketa bateratuan oinarritutako interpretazioa da. Testuinguru bortitz horretan, herria abandonatu egin zuten, eta bertan geratu ziren eguneroko tresna guztiak, adobezko etxe eraitsien azpian. Zorte handia arkeologoentzat, erasoaren unearen irudi izoztua baitaukagu, eta horri esker, eguneroko material ugari berreskuratu ahal izan baitugu, baita haien eguneroko bizitza ere, ezohiko egoera horregatik aurkitu dugu pieza berezi bat.

Iruegiko eskua

“Lurratik atera eta poltsan sartu nuenean, eskua estaltzen zuten sedimentuak ukitu gabe, Nafarroako Gobernuko Zaharberritze Departamentuan utzi genuen, gainerako materialekin batera”, Leire Malkorra, aztarnategiko arkeologoa.

Leire Malkorra arkeologoak atera zuen pieza 2021eko ekainaren 18an, eta bere poltsan sartu zuen idazketa estaltzen zuen sedimentuarekin, “lurratik ateratzean poltsan sartu nuenean, eskua estaltzen zuten sedimentuak ukitu gabe, eta Nafarroako Gobernuko Zaharberritze Departamentuan utzi genuen, gainerako materialekin batera”, Malkorrak gogora ekarri zuen aurkezpen egunean. Indusketa bideoan grabatu zen, eta kokaleku topografikoan erregistratu zen, gainerako material arkeologikoak bezala.

Bere inskripzioa ez zen 2022ko urtarrilaren 18ra arte aurkitu, Carmen Usuak, Nafarroako Gobernuak kontratatutako zaharberritzaileak ikusi zituen zeinuak, eta ondoren interpretatu zen piezan letra batzuk zeudela. “Garbiketa hasi nuenean, marrak aurkitu nituen eta gero puntu batzuk. Lan guztia lupa binokular batekin egin nuen, eta berehala konturatu nintzen idatzitako testu baten aurrean nengoela.”

“Pieza hori brontzezko xafla bat da, eta haren patinak % 53,19ko eztainua, % 40,87ko kobrea eta % 2,16ko berunaz egina dago. Oso aleazio zaharretan ohikoa da hori, eta, zehazki, 2.000 urteko antzinatasuna izango luke”, Aiestaranek azaldu duenez.

Irulegiko eskuaren autopsiak Nafarroako Gobernuaren gordailu arkeologikoan egin ziren. Epigrafia paleohispaniko eta linguistko indoeuroparreko adituek, Javier Velazak eta Joaquín Gorrochateguik, piezaren transkripzioa eta ondorengo azterketak egin zituzten, idazkera hori signario paleohispaniko batean, zehazki signario baskonikoan, grabatutako idazkera dela ziurtatuz.

Piezaren interpretazio posiblea

Irulegiko eskua epigrafe erritual gisa interpretatzen da. Bizileku-eraikin baten atarian aurkitu denez, duen morfologiarengatik eta dekorazioan eta testuaren hasieran SORIONEKU terminoa agertzen denez, pentsarazten du haren interpretazioa ez dela asko aldatuko sinbolo apotropaiko edo “zorioneko” bat izatetik.

Erabilitako idazkera teknikak

“Irulegiko eskuan idazkera bi teknika erabili dira alde berean eta hori guztiz ezezaguna da, ez bakarrik Hispaniaren epigrafia osoan, baita mendebaldeko epigrafia osoan ere”. Javier Velaza.

Irulegiko eskuan dauden epigrafeak orain arte baskoieraz ezagutzen den testu zahar eta zabalena adierazten du eta erabilitako teknikari dagokionez Irulegiko eskua berezia da ere bai. Velazaren hitzetan “Puntuz egindako testua da. Baina puntuak egin baino lehen, herraminta zorrotz bat erabiliaz, esgrafiatu edo idatzi egin da. Bi teknika hauek testu berdinean ez dira orain arte inon aurkitu. Hori guztiz ezezaguna da, ez bakarrik Hispaniaren epigrafia osoan, baita mendebaldeko epigrafia osoan ere”.

Aurkikuntza berriak euskararen hizkuntza-ezagutzan eta hizkuntza iberiarrarekin izan ditzakeen harremanetan izango dituen ondorioek etorkizunean egingo diren azterketa sakonak eskatuko dituzte, zalantzarik gabe.

Irulegiko eskua bi mila urteko euskara zaharra. Aranzadi.

41 eskuaIrulegiko eskuan bi mila urteko euskara zaharra. Aranzadi.eus.

Irulegiko eskua, baskoieraz idatzitako lekukotasun zaharrena

Arkeologia / Arkeologia indusketa

Astelehena, 2022eko azaroaren 14a — CES

Irulegiko eskua, baskoieraz idatzitako lekukotasun zaharrena

Arkeologia / Arkeologia indusketa

Astelehena, 2022eko azaroaren 14a — CEST

— Testua: Aranzadi

Irakurketa: 4 minutu

  • Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologia talde batek Irulegi mendian, Aranguren bailaran (Nafarroa), dagoen Burdin Aroko herrixka bat induskatzen ari da 2017tik.
  • Ikerketa horiek Aranguren Ibarreko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzari esker egin dira.
  • Aurkezpenean parte hartu dute: Maria Chivite, Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Manolo Romero, Aranguren Ibarreko Alkateak eta Mattin Aiestaran, indusketaren Zuzendariak.
  • Ikertzaileen artean, Javier Velaza Bartzelonako Unibertsitateko Latindar Filologiako katedraduna, Joaquín Gorrochategui Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza Indoeuroparreko katedraduna eta Berta Balduz Nafarroako Gobernuko zaharberritzailea izan dira.

“Sorioneku” (zorionekoa), deszifratu ahal izan diren bost hitzetatik lehena da, Irulegiren eskua bezala ezagutzen dena. Esku baten brontzezko irudikapena da, etxe bateko sarrerako atean zintzilikatzeko diseinatua, seguruenik etxea babesten duen objektu erritual gisa.

Bere antzinatasuna, K. a. I. mendearen lehen herenean kokatzen da. Izan ere, dokumenturik zaharrena da, baita luzeena ere, euskaraz idatzia. Beste aurkikuntzekin batera, eskualde honetako antzinako biztanleek idazkera erabili zutela baieztatzen du, baskoiak zirela uste delarik. Hauek, horretarako, signario iberiarraren aldaera bat erabiltzen zuten, “signario baskonikoa” bezala ezagutzen zena.

Aranguren Ibarreko Udalak sustatzen du proiektua eta Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza du. Aranzadi Zientzia Elkarteak egiten ditu arkeologia lanak.

Maria Chivite Nafarroako presidentea izan da gaur goizean Gongora Jauregian egindako aurkezpen-ekitaldiaren buru. Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol sailburua, Manolo Romero Aranguren Ibarreko alkatea eta Jokin Otamendi Aranzadi Zientzia Elkarteko presidentea izan ditu lagun.

Aurkezpenean, aurkikuntzaren berri eman dute Mattin Aiestaran Irulegiko indusketaren zuzendariak eta Berta Balduz Nafarroako Gobernuko zaharberritzaileak. Hizkuntzaren garrantzia Joaquín Gorrochategui paleolinguistikan aditua eta Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza Indoeuroparreko katedradunak eta Javier Velaza epigrafian aditua eta Bartzelonako Unibertsitateko Latindar Filologiako katedradunak aztertu dute.

2021eko ekainean aurkitua

Irulegiko eskua 2021eko ekainaren 18an aurkitu zuten, aztarnategian induskatutako etxebizitzen sarreraren ondoan. Baina inskripzioa ez da aurkitu 2022ko urtarrilaren 18ra arte, orduan hasi baitziren pieza garbitzeko eta zaharberritzeko lanak.

Ordutik, arkeologo, geologo, zaharberritzaile, kimikari, epigrafista eta hizkuntzalarien diziplina anitzeko talde batek ikertzen du.

Piezaren xehetasunak

Pieza brontzezko xafla bat da. Xafla leuna da, baina azazkalen forma du behatz batzuetan. Neurriak 143,1 mm-ko altuera, 1,09 mm-ko lodiera eta 127,9 mm-ko zabalera dira. Eskumuturretik hurbil dagoen muturraren erdian zulaketa bat du eta aurkitu zen tokiak, morfologiak eta dekorazioak, baita inskripzioak ere, egiaztatzen dute erritu-objektu bat zela, etxebizitzaren sarrerako atean esekita zegoena, etxea babes zezan.

Duela 2.000 urte baino gehiagoko inskripzioa

Inskripzioak bost hitz (40 zeinu) ditu, lau lerrotan banatuta. Testua idazteko erabilitako sistema grafikoa sistema iberiarratik moldatutako beste sistema bat da: Sistema baskonikoa hain zuzen ere.

Lehen hitzaren – sorioneku- eta zonioneko euskal hitzaren (zorionekoa, zorte onekoa) arteko antza nabarmentzen da. Gainerako inskripzioak ezin izan dira orain arte deszifratu.

Ondorioz, Irulegiren aurkikuntzak berrikuntza esanguratsuak dakartza arkeologia- eta hizkuntza-munduan. Alde batetik, sistema grafiko espezifiko bat dagoela baieztatzen duelako, hau da signario baskonikoa. Gainera, I. mendearen hasieran aurkitu den eremu geografikoan baskoiera erabiltzen dela egiaztatzen duelako, hau da, duela 2.000 urte baino gehiago.

Ikertzaileen arabera, inskripzioak orain arte baskoieraz ezagutzen zen testu zahar eta zabalena adierazten du. Inguru honetan egindako txanponen testigantzekin eta beste epigrafe batzuekin batera -Andandoko mosaikoa, Arangurengo brontzea eta Oliteko harriaren gaineko inskripzio bat-, antzinako baskoiek idazkera nola erabiltzen zuten erakusten du.

Lekukotasunak berezitasun bat dakar euskarriaren tipologiari eta morfologiari dagokionez eta erabilitako idazkera teknikari dagokionez ere bai.

Testuinguru arkeologikoa

Irulegi mendiaren tontorrean dagoen herrixkako aztarnategi arkeologikoan aurkitu dute eskua hau, izen bereko gazteluaren oinarrian. Brontze Aro erdi berantiarretik (K. a. XV. eta XI. mendeen artean) bizi den kokalekua . Eta K.a I. mendeko lehen herena arte, erromatar tropek su hartu ondoren abandonatu zutena.

K. a. I. mendearen hasieran abandonatu zuten. Sertoriar Gerretako testuinguruan, erromatar tropek eraso ondoren (K. a. 83-73), Quinto Sertorio eta Lucio Cornelio Sila erromatarren arteko gatazka zibila gertatzen ari zen Erroman, eta bertako biztanleek parte hartu beharko zuten.

Garrantzi bereziko aztarnategia

Irulegiko eskua aurkitu den aztarnategi arkeologikoa antzinako herrixkaren kanpoaldeko eremuan dago. Eremu irekia da, 370 m2-ko azalera du, eta 70 m2 inguruko bi etxebizitza eta bide nagusiaren zati bat agertu dira, 4 metroko zabalerakoak.

Indusketak garrantzi berezia du, garai hartako irudi izoztua eskaintzen baitu. Izan ere, herrixka erre egin zuten eta hormak etxebizitzen gainera erori ziren, lurperatuz, baina baita babestuz ere, barruan zegoena. Horri esker, zeramika eta eguneroko objektuak kontserbazio-egoera onean aurkitu ahal izan dira.

Kultura Zuzendaritza Nagusiak-Vianako Printzea Erakundeak Irulegiko Multzoa (Araguren Ibarra, Nafarroa) Interes Kulturaleko Ondasun izendatzeko espedienteari hasiera emateko izapideak egin ditu, Gune Arkeologiko kategoriarekin.

Duela 2.700 urteko umetxo baten aztarnak aurkitu dituzte Irulegin Aranguren bailaran Nafarroan

Burdin aroko umetxo baskoi bat, Irulegi Aranguren Nafarroa. Berria.

Aranguren ibarreko Irulegi herri gotortuan topatu dute aztarna. Erromatarren aurreko baskoiak duela 2.700 urte nola bizi ziren hobeto ezagutzeko aukera emango du.

2020ko uztailak 9
 

«Zundaketa txiki bat egin genuen ikusteko non aurki genezakeen etxearen zola, zorua. Eta zolan bertan aurkitu genuen, lurperaturik, haur jaio berri bat». Halaxe azaldu du aurkikuntza Mattin Aiestaran arkeologoak, gaur, indusketa lekuan bertan. Aranzadi zientzia elkarteko arkeologo talde bat Aranguren ibarreko Irulegin (Nafarroa) aritu da lanean uztaileko lehen bi asteotan, eta Aiestaran ari da indusketa zuzentzen.

Irulegin, erromatarren aurreko baskoien herri gotor bat zegoen, eta aurkikuntzak zantzu asko eman ditzake haien bizimodu eta kultura hobeto ezagutzeko.

Susmoak baieztatu ahal izan dituzte: Irulegiko gazteluaren ondoan, baskoien herrixka bat zegoen. Bi urtez aritu dira sonarrak eta radarrak erabiltzen, lurpean egon daitekeena aztertzen. Horien bidez, irudika daiteke, denborak ezkutatu dituen eraikinen egiturak.

Ekain aurkitu zutela 50 urte

Ekain behorraEkain behorra.

Ekain aurkitu zutenean duela 50 urte ere, Almagrok (goropiusa) debekatu zuen Ekain harpera sartzea bera azaldu arte… Ekain 50 urte Aranzadi omenaldia. Liburu zoragarria argitaratu dute.

Ekain behorrak. Aranzadi

 

Ekain behorrak 50 urte. Berria.
Biharko egunez, duela 50 urte, topatu zuten Andoni Albizurik eta Rafael Rezabalek Ekaingo koba, eta hark barnean gordetzen zuena, historiaurreko artea: 70 irudi, 64 margolan eta 6 grabatu. Eta irudien artean, bat errepikatuena: zaldiarena. Bizkor jazo ziren hurrengo egunetako mugimenduak: bi egunetara, han ziren Aranzadi elkarteko Jose Migel Barandiaran eta Jesus Altuna margolanak egiaztatzen, eta aste bereko ostegunerako burdinazko hesi bat jarria zuten leizearen sarreran, lehen babes neurri gisara. Hasieratik, Ekain turismoaren inpaktutik aparte mantentzeko neurrien alde borrokatu ziren arkeologoak. Sasoi hartan, Altamirako kobek, esaterako, 3.000 bisitari hartzen zituzten egunero, eta, arkeologoen begietara, bistakoa zen joan-etorri hark arte paleolitikoari eragiten zion kaltea.

Altamira

Praileaitz I 2000-2009 liburuaren aurkezpena eta sareratzea

Portada-PraileaitzPraileaitz I 2000-2009 liburuaren aurkezpena. Aranzadi.

Praileaitz I (liburua sarean).

Liburuaren sortze prozesua ikerketa proiektuarekin batera hasi zen, orain dela 17 urte baino gehiago, 2000. urtean, hain zuzen. Monografikoa paperezko edizioan zein bertsio digital librean atera da, azken hau, Aranzadiko webgunean artikulutan banatuta ikus daiteke (http://www.aranzadi.eus/munibe-monographs-anthropology-and-archaeology-series-1).

Indusketa arkeologikoen garrantzia iragana berregiteko gaitasuna dela azpimarratu nahi izan du Peñalverrek. Arkeologoaren hitzetan “ Praileaitz I kobazuloan, non kultura jarduerak eta eta erritoak egon ziren, aurkikuntza garrantzitsuenak29 zintzilikari izan dira, gehienak harri beltzak eta dekoratuak, lepokotan multzokatuak; gainera okrezko arkatzak eta beste motatako arte higigarria  azaleratu da. Hori gutxi balitz,  barrunbean  labar pinturen zantzuak ere agertu dira “.  Peñalverrek  “lan egiteko prestutasuna momentu orotan adierazi duen lantaldea” eskertu nahi izan du, eta “Europako hezkuntza eta kulturan ospe handiko pertsonen” laguntza goraipatu du.

Guzti horretaz hitz egiteko, datorren ostiralean, maiatzak 26, arratsaldeko 19:00etan Koldo Mitxelenan Praileaitz I: iragana, orainaldia eta etorkizuna hitzaldia emango da.

Aranzadi: ¿Qué pasa en Iruña Veleia? Hitzaldia JM Elexpuru Donostia 2013-11-6 asteazkena 19.30

13401 Iruña veleiaVídeo de la conferencia ¿Qué pasa en Iruña Veleia? Juan Martin Elexpuru Donostia 2013-11-6.

Aranzadi

¿Qué pasa en Iruña Veleia?

Azaroaren 5etik 8ra bitartean egingo diren XXXIV. Etnografia Jardunaldien barruan izango da. Gazteleraz, antolatzaileek hala eskatuta.

  • Eguna eta ordua: azaroak 6, asteazkena, 19:30
  • Lekua: Kutxaren hitzaldi aretoa, Arrasate 12, Donostia
  • Hitzaldia: “¿Qué pasa en Iruña-Veleia?”

Iruña Veleia: Aranzadi elkarteak ez du iritzirik eman nahi izan pieza horien benetakotasunaz. Berria

Aranzadi elkarteak ez du iritzirik eman nahi izan pieza horien benetakotasunaz, eta Agirre Mauleonek ere ez du bererik eman. Baina ez da faltsutasunarena arazo bakarra. «Sinesgarritasuna galdu da alor guztietan, eta hori oso serioa da. Negargarria izan da». Antzeko hitzak izan ditu Urteagak ere. «Pena da», dio. «Ez dugu gaitasunik bereizteko ontzat hartu behar dugun edo ez. Baliabide horien hutsunea dago». Esperientzia zientifikoa metatuz joan ahala joango da hori aldatzen.

Aranzadi Zientzia elkartea

Iturissa

Iturissa beste Iruña Veleia bat

Iturissa, beste aztarna iturri bat. Berria

Iturissa (Bideoa). Berria

Iturissa. Aranzadi

Aranzadi Zientzia Elkarteak azpimarratu du egindako aurkikuntza «oso garrantzitsua» dela, eta «potentzialitate» handikoa

Jatorri baskoia zuen Iturissak, eta K. a. lehen mendean altxatu zuten; 400 urte iraun zuen

Joxerra Senar Aurizberri

Aurizberritik hiruzpalau kilometrora dagoen zelai batean egindako lau zundaketetako batean, bi metro eta erdi sakonera eta metro bateko zabalera duen egitura bat topatu dute. / JAGOBA MANTEROLA / ARP

Aranzadiko eta Italiako arkeologoek parte hartu dute. / J. MANTEROLA/ ARP

iaz Iturissatik bi miliara topatutako harri horiek izan dira ikerketarako abiapuntua. / J. MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

Estrabon historialari eta geografo greziarrak Iberiar penintsulara egindako bidaia batean hiri baskoien artean aipatzen du Iturissa. Erromatarren garaiko beste bidaiari garrantzitsu batzuek ere (Ptolomeok, Antonianok eta Ravenako anonimoak) aipatu zuten idatzietan mansio (edo aterpe) bat bazela. Historialarien artean, uste handia zegoen Aurizberrin (Nafarroa) egon zitekeela Iturissa izeneko gune hori, baina jada uste izateari utzi dio. Aranzadi Zientzia Elkarteak azken asteetan lau zundaketa egin ditu Aurizberri eta Auritz arteko zelai batean. «Zortea izan dugu, lauretan erromatarren garaiko egiturak topatu ditugulako», esan du umil Juan Mari Martinez Txoperenak, Aranzadi elkarteko ikerlariak.