Etiketa honen artxiboa: gose greba

Iruña-Veleia argitzearen alde gose greba. Onintza Enbeita. Berria

Onintza EnbeitaIruña-Veleia. Onintza Enbeita. Berria.

2020ko uztailak 25

Garai zailak dira oraingoak erromantizismorako. Bakoitza geure gotorlekuan bizi gara, eta asko jota, kristorenak esatea da besteengatik egiten dugun bakarra. Ez dago modan kausa orokorren alde ezer galtzea. Nahikoa dauka bakoitzak berearekin: bere osasunarekin, bere hipotekarekin, bere kotxearekin, bere lana mantentzearekin… agian, horregatik egiten zaigu hain arraro lagun talde bat gose greban jarri dela entzutea. Gose greban, zertarako eta gure hizkuntzaren jatorriari buruzko eztabaida bat argitzeko.

Seguru nago eztabaida luzeetarako gaia izango dela Iruña-Veleiakoa. Aurkitutako idatziak egia diren, ez diren, noizkoak diren, nork izan duen gezurrezko frogak asmatzeko beharra, nori datorkion ondo aurkikuntza hori guztia gezurra izatea. Galdera asko daude airean. Litekeena da herritar xumeontzat baleko erantzunik ez izatea, baina ikertzea, zientziari bidea egiten uztea ez da hainbesterako. Ez dut uste gose greba bateraino heltzeko beharrik dagoenik. Gure administrazioak izan behar luke hori baino sentsibilizazio gehiago halako gaiekin. Iruditu dakiguke arraroa, barregarria, erokeria… baina gure hizkuntzaz ari garela, gauzak ondo egitea ez litzaiguke horrenbeste kosta behar. Gutxienez ahal duguna egin behar genuke.

Iruña-Veleiako 1.700 urteko euskararen egiaren alde gose greba uztailak 23

Iruña-Veleia-gose-grebaIruña-Veleia argitzearen alde gose greba. Euskeraren jatorria.

– Gaur 2020ko uztailaren 23an eguerdiko 12:00etan Aiztogile kalearen 73n, Kutxin, Iruña-Veleia argitzearen aldeko gose greba hasi da.

– Greba, ostrakak “bahituta” dauden lekutik oso hurbil dago, Bibat Museotik 100 bat metrotara.

–  Gose greba Eusko Legebiltzar berriari gai hau bide zientifikotik bideratzeko eskatzeko da, datazioen eta kata kontrolatuen bidez eta horrez gain grafitoak babesteko eta ez suntsitzeko eskatzeko.

– Prentsaurrekoan azaldu denez, egon den epaiketa benetan eskandaluzkoa izan da, benetakotasunaren aldeko bide guztiei ateak itxi zaizkielako eta grafitoak faltsuak direla esateko erabili duten IPCE-Instituto Patrimonio de Cultura Españolen analitikak inolako berme zientifikorik ez duelako:

. egin duen laborategia ez da inpartziala izan, euskalduntze berantiarra bultzatzen duen erakundearen adar bat delako
. egin duen teknikariak ez du inoiz grafitoen dataziorik egin, hau da, ez du inolako eskarmenturik arlo honetan
. erabili duen metodoa ez du inork erabili munduan orain arte, beraz ez da fidagarria eta ez dago zientifikoki kontrastatuta
. eta, larriena, grafitoak faltsuak ez zirela zioen beste txostena (Antelo) ez dute epaiketan aztertu, horren egilea ez zen epaiketara joan eta epaileak ez du kontuan hartu.
. Horiez gain, epaileak ez ditu egiaren aldeko testigantzak kontuan hartu: Museoko langileek…

– Lurmenek gose grebarekin bat egin ez duenez, gose greba egitera doazenek azaldu dutenez ekintza horrekin berriz ere, Eliseoren gizatasun maila handia ikusten da, faltsugile bat izan balitz ez gintuelako atzera bota nahi izango. Ez du nahi inor bere alde jartzeagatik txarto paratzea eta eskertzen diogu. Baina ez da bakarrik Eliseogatik, euskeragatik eta ondareagatik ere egiten dugu hau.

– Aurkezpenean kultur arloko eragile ezagun batzuk egon dira euren babesa adierazteko:  Jose Antonio Villar (Ez dok hamairuko sortzaileetako bat) Pako Aristi idazlea Nekane Jurado ekonomilaria, Arkaitz Estiballes bertsolaria, Josu Naberan idazlea,  Guillermo Perea borrokalari arabar historikoa, Antton Erkizia.

– Horiez gain beste eragile batzuek etortzerik izan ez badute ere, euren atxikimendua adierazi dute: Andoni Egañak, Jon Maiak, Onintza Enbeitak, Oihane Pereak, Iñaki Viñasprek, Jose Angel Uberuagak (UBE), etab.

Iruña-Veleia argitzearen aldeko gose grebalariok

Oharra. Ekimen honetan laguntzeko aukera asko dago: etorri bisitan, egun bat-batzuk edo asteburu baten baraua egitera etorri, lagunen artean ekimenaren berri zabaldu (harremanetarako: irunaveleia.gosegreba@gmail.com – Gabixola 722 232 723)

Twitter eta instagram berrietan jarraitzeko: https://twitter.com/GoseGreba/status/1286333229079855105

Iruña-Veleiako 1.700 urteko euskararen egiaren alde4 gose greba.

Aiztogile kalean emandako prentsaurreko baten bidez hasi da gose greba. Hona hemen antolatzaileen agiria. Eliseo Gilek eta Idoia Filloyk (Lurmen) bere desadostasuna agertu zuten prentsa-ohar baten bidez. SOS Iruña-Veleiak eta Martin Ttipiak ere bere jarrera kritikoa azaldu zuten joan den astean.

Notizia hedabide digitaletan: Naiz, Berria, Argia, Alea, Naiz uzt. 22

Martin Ttipia eta SOS Iruña-Veleia taldeen adierazpena gose greba delarik

Iruña Veleia 15910Martin Ttipia eta SOS Iruña-Veleia gose greba delarik:

Uztailaren 23an hasiko litzatekeen eta Iruña-Veleia Argitu plataformako kidez osoturiko Iruña-Veleia argitzearen aldeko gose-grebalariak taldeak burutu asmo duen gose-greba dela eta, zera adierazi nahi dute plataforma horren partaide diren SOS Iruña-Veleia eta Martin Ttipia erakundeek:

  1. Ez gaudela gose-grebaren aurka muturreko egoeren aurrean muturreko baliabide gisa.
  2. Orain dela egun batzuk Eliseo Gilen defentsak errekurtsoa aurkeztu zuela Arabako Probintzia Auzitegian absoluzioa eskatuz. Uste dugu une prozesal honetan gose-greba batek ez diola defentsari inolako mesederik egiten eta agian kalte egin diezaiokeela.
  3. Gose-grebalarien prentsa-oharraren arabera, Eusko Legebiltzarrari, Eusko Jaurlaritzari eta, oro har, politikariei egiten zaie dei beren iritzia lehenbailehen eman dezaten argitzearen aldeko mugimenduen oinarrizko aldarrikapenei buruz: analisiak eta indusketa kontrolatuak. Adierazi nahi dugu legebiltzarra eta gobernua ez direla beren ohiko funtzionamenduan izango hilabete batzuk igaro arte, hau da, iragarritako gose-grebak iraun dezakeen epearen garaian.
  4. SOS Iruña-Veleiako eta Martin Ttipiako zenbait kide saiatu dela grebalariak konbentzitzen gose-greba une honetan egitearen desegokitasunaz, baina ahaleginak ez duela fruiturik eman.
  5. SOS Iruña-Veleia eta Martin Ttipia aldendu egiten direla gose grebatik.
  6. SOS Iruña-Veleia eta Martin Ttipiak Iruña-Veleia Argitu plataformako kide izaten jarraitzea berraztertuko dutela.
  7. SOS Iruña-Veleiak eta Martin Ttipiak borrokan jarraituko dutela gaia erabat argitu arte. Gai zientifiko baten aurrean gaude, metodo zientifikoen bidez erabaki behar dena.

SOS Iruña-Veleia eta Martin Ttipia

Gasteiz, 2020ko uztailaren 12n.

***

Ante el anuncio de una huelga de hambre que daría comienzo el próximo 23 de julio, protagonizada por un grupo de personas que firman como Iruña-Veleia Argitzearen aldeko gose-grebalariak, pertenecientes a la plataforma Iruña-Veleia Argitu, las entidades SOS Iruña-Veleia y Martin Ttipia, miembros de dicha plataforma, queremos manifestar lo siguiente:

  1. Que no estamos en contra de la huelga de hambre como recurso reivindicativo extremo ante situaciones extremas.
  2. Que hace unos pocos días la defensa de Eliseo Gil presentó recurso ante la Audiencia Provincial de Álava pidiendo su absolución, recurso que tardará algunos meses en ser resuelto. Consideramos que en este momento procesal una huelga de hambre no beneficia en nada a la defensa y que quizás podría perjudicarla.
  3. Según el comunicado de prensa de los huelguistas, se interpela al Parlamento Vasco, al Gobierno Vasco y a los políticos en general para que se posicionen urgentemente en relación a las reivindicaciones básicas de los movimientos pro esclarecimiento: analíticas y excavaciones controladas. Queremos señalar que tanto el parlamento como el gobierno no estarán en su normal funcionamiento hasta dentro de unos meses, plazo superior a lo que pudiera durar la anunciada huelga de hambre.
  4. Que miembros de SOS Iruña-Veleia y Martin Ttipia han tratado de convencer a los huelguistas de la inconveniencia de una huelga de hambre en este momento pero que su intento ha sido baldío.
  5. Que SOS Iruña-Veleia y Martin Ttipia se desvinculan de la huelga de hambre.
  6. Que SOS Iruña-Veleia y Martin Ttipia reconsiderarán su permanencia en la plataforma Iruña-Veleia Argitu.
  7. Que SOS Iruña-Veleia y Martin Ttipia seguirán luchando hasta conseguir el total esclarecimiento del tema: un tema científico que ha de resolverse por métodos científicos.

SOS Iruña-Veleia y Martin Ttipia.

Vitoria-Gasteiz a 12 de julio de 2020

Lurmen, Eliseo Gil eta Idoia Filloyri desegokia iruditzen zaie gose greba une honetan

Iruña Veleia 13396 eda jan lo“Iruña-Veleia argitzearen aldeko gose-grebalariak” gose-grebari ekingo diote uztailaren 23an. Lurmenek bere desadostasuna agertu du.

Horren aurrean, Lurmeneko Eliseo Gilek eta Idoia Filloyk gutun bat kaleratu dute Ama Atan ekintza horrekiko beren desadostasun osoa adieraziz. Hauxe dio:

NOTA DE PRENSA
Por la presente, los abajo firmantes, en su propio nombre y en representación de Lurmen, ante la convocatoria de una huelga de hambre a través de Euskararen Jatorria, para forzar la petición de excavaciones y dataciones en relación a las controvertidas piezas con grafitos de Iruña-Veleia, manifiestan con rotundidad su total y absoluto rechazo y desmarque ante semejante iniciativa, entendiéndola del todo improcedente.

Entendemos que se trata, por el contrario, de una cuestión que debiera hallar su resolución, única y exclusivamente por métodos científicos y que no justifica, en modo alguno, que nadie ponga en riesgo su salud y su vida por ello. Además, la cuestión de los grafitos está aún en vía judicial, pendiente de la resolución de recurso ante la Audiencia Provincial y, entendemos, que esta iniciativa podría interpretarse como una indeseada injerencia que rechazamos igualmente.

PRENTSA OHAR honen bidez, behean sinatzen dutenek, beren izenean eta Lurmen ordezkatuz, Euskararen Jatorriaren bidez gose-greba egiteko deialdia dela eta, Iruña-Veleiako grafitodun pieza eztabaidagarriei buruzko indusketak eta datazioak egitera behartzeko, irmoki adierazi dute erabat arbuiatzen dutela eta, ekimen horren aurrean, erabat desegokitzat jotzen dutela.

Gure ustez, aitzitik, arazo hori metodo zientifikoen bidez bakarrik ebatzi beharko litzateke, eta ez du justifikatzen, inola ere, inork bere osasuna eta bizitza arriskuan jartzea horregatik. Gainera, grafitoen auzia oraindik auzibidean dago, Probintzia Auzitegian errekurtsoa ebazteko zain, eta, gure ustez, ekimen hori nahi gabeko esku-sartze gisa interpreta liteke, eta guk ere uko egiten diogu.
Idoia Filloy Nieva – Eliseo Gil Zubillaga

SOS-Iruña Veleia eta Martin Ttipiak ere laster emango dute beren iritzia.

Iruña-Veleia argitzearen aldeko gose greba uztailaren 23tik. Euskeraren jatorria.

Iruña Veleia 13357 azken afariaIruña-Veleia argitzearen aldeko gose greba uztailaren 23tik

Iruña-Veleia argitzearen aldeko gose greba

Iruña-Veleiako epaia kaleratu da. Faltsutzat hartu dituzte. Hala ere, Iruña-Veleia ARGITZEKO modu bakarra ZIENTZIAREN bidea da, ez bide judiziala. Bertan gertatutakoa argitzeko helburu bakarrarekin, uztailaren 23an GOSE GREBA mugagabea hastera goaz.

Grafitoak faltsuak direla esateko erabili duten analitikak ez du inolako berme zientifikorik: egin duen laborategia ez da inpartziala izan, euskalduntze berantiarra bultzatzen duen erakundearen adar bat delako; egin duen teknikariak ez du inoiz grafitoen dataziorik egin, hau da, ez du inolako eskarmenturik arlo honetan; erabili duen metodoa ez du inork erabili munduan orain arte, beraz ez da fidagarria eta ez dago zientifikoki kontrastatuta; eta, larriena, grafitoak faltsuak ez zirela zioen beste txostena (Antelo) ez dute epaiketan aztertu, horren egilea ez zen epaiketara joan eta epaileak ez du kontuan hartu.

Gainera  grafitoak egiazkoak izan daitezkeela dioten  20 txosten-irizpen baino gehiago daude, 2.700 orrialdeekin, hainbat herrialdetako eta arloko adituek eginda, euro bat kobratu barik eta euren prestigioa jokatuz: Edward Harris, Antonio Rodriguez Colmenero, Ulrika Fritz, Miguel Thomson, Txillardegi, Henrique Knörr,  Joaquim Baxarias, Luis Silgo, Hector Iglesias, Juan Martin Elexpuru, Alicia Satue, etab.

Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoan egingo diren hauteskundeen ondoren osatuko den Eusko Jaurlaritzari, alderdiei eta politikariei, 12 urte luzez hartu ez dituzten ardurak hartzea eskatzen diegu. Gure ordezkari politikoek beren erantzukizuna hartzeko garaia da.

Gure gose grebaren helburua, legebiltzar berriak zientziaren bidea aurrera eramateko erabaki irmoa onartzea da, ondorengo bi puntu hauekin:

1.  INDUSKETA KONTROLATUAK: Parteekin zerikusirik ez duten arkeologo entzutetsuek indusketa kontrolatuak egin ditzatela Lurmenek grafitoen agerlekutzat seinalaturiko lekuen inguruetan.

2.  GRAFITOAK DATATU: Piezen lagin bat Arkeometrian adituak diren Europako laborategi desberdinetan aztertzea.

Aski da!!! Euskal Herriak bere hizkuntza, historia eta ondarea zein den jakiteko eskubidea du.

Iruña-Veleia argitzearen aldeko gose grebalariok.