Etiketa honen artxiboa: inuxente

Iruña-Veleia 11 urte ostean txantxa gutxi

Inuzente eguna 2018. JM Elexpuru.
SaiaInuzentekeria astuna gogoan. JM Elexpuru.
Zortzi 8 urteko instrukzioa bukatu du epaileak.
Inuxente eguna 2014 JM Elexpuru
Ostraka berriak Iruña Veleian 2014 (Ostraka)
Analisien txostena filtratu dute. 2013 (Ostraka)
2007ko inuzente eguna. JM Elexpuru.
2007 inuzente eguna 2013. Ama Ata.

Errukirik ez dago Iruña-Veleian euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin, justizia ez da ezagutu azken 11 urteetan, gorrotoa, mendekua, perbertsioa eta esperpentoa baizik.

Iruña Veleia: 8 zortzi urteko instrukzioa bukatu du epaileak

15542 2006-8-25 A B C D E F / G H I K L M / N O P Q R / T V X Y Z

Ezkurra grafologoak esan du zientifikoki demostratu duela Gilek 1.700 urte dituela, zalantzarik gabe idatzi zituela ostraka euskaldunak eta beste 40 mila euro ematen baldin badizkiote, demostratuko duela (zientifikoki) Caesar enperadorea ere akabatu zuela.

Ertzaintzaren kapitainak 700 orriko txostena sinatu ostean esan du, Caesar asesinoaren froga nahikorik ez duela aurkitu Iruña Veleiako ostraketan, susmagarrien artean, bi grafologoak, joan ziren hiru arkeologoak, batzorde zientifikoko guztiak, Henrike Knorr, Lakarra, Gorrotxategi, Santos Yanguas, Cipres, Zoilo Calleja, Cerdan, Ezkurra, Navarro, Idoia, Eliseo… afera konplexua dela eta beste zortzi urte behar dituela diligentziak osatzeko.

Vallo arkeologoak aitortu du bere eskuekin atera zuela 88 zundaketatik alfabetoa idatzita duen 15542 ostraka eta ezinezkoa dela faltsutzea, egiazkoa dela, benetako Zeta eta guzti.

IPCEko Navarrok aitortu du (15920) ostrakaren kostra datatu eta 1700 urte eman zizkiola, ostraka garbitu eta azpian II hizkia azaldu dela, VRT(II) TV, alegia, esaldiak 1.700 urte dituen ebidentzia arkeologikoa dela, baina ez dakiela euskaraz idatzita ote den.

Foru Aldundiko Valdeonek esan du, Idoia Filloy eta Eliseo Gil arkeologoek eman ziotela zuzenean lurretik ateratako (14469) ostraka zikina, Foru Aldundian garbitu eta azaldu zela VIILIIIA hiru aldiz idatzita, gero Julio Nuñezek aurkitu zuen bezala, ezinezkoa dela tronpatzea.

Gorrotxategik esan du 8 urte alperrik igaro direla eta badela garaia munduko arkeologo onenak ekartzeko Iruña Veleiara indusketa kontrolatuak egitera, duela lau urte publikoki eskatu zuen bezala (aurkakoa 11 aldiz esan ostean).

Harrisek esan du irrikitan dagoela Iruña Veleira etortzeko 32. zundaketa zabaltzera, ostraka euskaldunak ateratzera, indusketa kontrolatuak egitera eta berak zuzentzen duen indusketan, ezinezkoa dela ostrakak faltsutzea.

Julio Nuñezek esan du bera izendatu zutenean Almagrok agindu ziola hondeamakina sartu baina ezer ez bilatzeko Iruña Veleian, berak oso ondo betetzen dituela esanak eta prest dagoela karguan jarraitzeko beste 17 urtetan, ez duela ulertzen zergatik kendu ote duten, ia ezer ez duenean argitaratu azken sei urtetan, agindu zioten bezala. Hala ere errekonozitu du zerbait egin behar zuela (2 milioi €uroko diru laguntzak justifikatzeko) eta VIILIIIA behin aurkitu duela 8 urtetan, hamaika aldiz aurkitu zutenean Idoia Filloy eta Eliseo Gilek. Datorren hilean beste 10 mila M2 induskatuko dituela hondeamakinarekin bi egunetan.

Igone Martinez de Luna Arabako Kultur diputatuak, aitortu du berak ere senatari (gai) izan nahi duela Lorena Lopez de Lacalle bezala eta bere urratsak jarraituko dituela Iruña Veleiako aferan ere, datozen 4 urtetan bederen.

Juan Martin liburu berria prestatzen ari da “Iruña Veleia gazteak ginenean” eta itxaropena du Elkar-ek argitaratuko diola Barandiaranen afera bezala.

Ertzaintzaren kapitainak deklaratzera deitu ditu Koen eta Juan Martin, jakiteko zergatik ezkutatzen duten GANIS (Mari Domingi) eta ET XII Iruña Veleiako Ostrakabasen, jakinik Ertzaintzaren ikerketaren ezinbesteko oinarria dela, despistatzeko izango delakoan.

Sos Iruña Veleia herri plataformak ostegunean pankarta paratu zuen Arabako Foru Aldundiaren aurrean: “Iruña Veleia argitu 1700 urte baino lehen mesedez”

Bitartean 14 urte ostean Iruña Veleian 1700 urteko euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoak Idoia Filloy eta Eliseo Gil, 8 urte luze faltsuki salatuak kale gorrian inolako eskubiderik gabe.

Errukirik ez dago Iruña Veleia gorrian azken 8 urte luzetan, justizia ez da ezagutu.

Iruña Veleia gorrian zaharrak berri 7 urte luze

15542 2006-8-25 A B C D E F / G H I K L M / N O P Q R / T V X Y Z

Ezkurra grafologoak esan du zientifikoki demostratu duela Gilek 1700 urte dituela eta beste 40 mila euro ematen baldin badizkiote, demostratuko duela (zientifikoki) Caesar enperadorea ere akabatu zuela.

Ertzaintzaren kapitainak 700 orriko txostena sinatu ostean esan du, Caesar asesinoaren froga nahikorik ez duela aurkitu Iruña Veleiako ostraketan, susmagarrien artean, bi grafologoak, joan ziren hiru arkeologoak, batzorde zientifikoko guztiak, Henrike Knorr, Lakarra, Gorrotxategi, Santos Yanguas, Cipres, Zoilo Calleja, Cerdan, Ezkurra, Navarro, Idoia, Eliseo… afera konplexua dela eta beste zazpi urte behar dituela diligentziak osatzeko.

Vallo arkeologoak aitortu du bere eskuekin atera zuela 88 zundaketatik alfabetoa idatzita duen 15542 ostraka eta ezinezkoa dela faltsutzea, egiazkoa dela, benetako Zeta eta guzti.

IPCEko Navarrok aitortu du (15920) ostrakaren kostra datatu eta 1700 urte eman zizkiola, ostraka garbitu eta azpian II hizkia azaldu dela, VRT(II) TV, alegia, esaldiak 1700 urte dituen ebidentzia arkeologikoa dela.

Foru Aldundiko Valdeonek esan du, Idoia Filloy eta Eliseo Gil arkeologoek eman ziotela zuzenean lurretik ateratako (14469) ostraka zikina, Foru Aldundian garbitu eta azaldu zela VIILIIIA hiru aldiz idatzita, gero Julio Nuñezek aurkitu zuen bezala, ezinezkoa dela tronpatzea.

Gorrotxategik esan du 7 urte alperrik igaro direla eta badela garaia munduko arkeologo onenak ekartzeko Iruña Veleiara indusketa kontrolatuak egitera, duela hiru urte publikoki eskatu zuen bezala (aurkakoa 11 aldiz esan ostean).

Harrisek esan du irrikitan dagoela Iruña Veleira etortzeko 32. zundaketa zabaltzera, ostraka euskaldunak ateratzera, indusketa kontrolatuak egitera eta berak zuzentzen duen indusketan, ezinezkoa dela ostrakak faltsutzea.

Julio Nuñezek esan du bera izendatu zutenean Almagrok agindu ziola hondeamakina sartu baina ezer ez bilatzeko Iruña Veleian, berak oso ondo betetzen dituela esanak eta prest dagoela karguan jarraitzeko beste 17 urtetan. Hala ere errekonozitu du zerbait egin behar zuela (diru laguntzak justifikatzeko) eta VIILIIIA behin aurkitu duela 7 urtetan, hamaika aldiz aurkitu zutenean Idoia Filloy eta Eliseo Gilek.

Igone Martinez de Luna Arabako Kultur diputatuak, aitortu du berak ere senatari (gai) izan nahi duela Lorena Lopez de Lacalle bezala eta bere urratsak jarraituko dituela Iruña Veleiako aferan ere, datozen 4 urtetan bederen.

Juan Martin liburu berria prestatzen ari da “Iruña Veleia gazteak ginenean” eta itxaropena du Elkar-ek argitaratuko diola Barandiaranen afera bezala.

Ertzaintzaren kapitainak deklaratzera deitu ditu Koen eta Juan Martin, jakiteko zergatik ezkutatzen duten GANIS (Mari Domingi) eta ET XII Ostrakabasen, jakinik Ertzaintzaren ikerketaren ezinbesteko oinarria dela, despistatzeko izango delakoan.

Sos Iruña Veleia herri plataformak ostegunean pankarta paratu zuen Arabako Foru Aldundiaren aurrean: “Iruña Veleia argitu 1700 urte baino lehen mesedez”

Bitartean 14 urte ostean Iruña Veleian 1700 urteko euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoak Idoia Filloy eta Eliseo Gil, 7 urte luze faltsuki salatuak kale gorrian inolako eskubiderik gabe.

Errukirik ez dago Iruña Veleia gorrian azken 7 urte luzetan, justizia ez da ezagutu.

Ostraka berriak azaldu dira Iruña Veleian

13396 eda ian lo1700 urteko ostraka euskaldun berriak azaldu dira berriro Iruña Veleiako aztarnategian, Julio Muñezek Veleian ara aurkitu ostean oso probablea zen egia esateko. Isipi Lamarainek protokolo ofiziala jarraituz aurreneko agindua Maialen Urra grafologoa deitzea izan da eta 36 mila euro ordaindu ostean, solemneki ebatzi du ez direla Eliseo Gilek idatzitakoak “oraingoan”, baina bermatzeko Idoiak idatzitakoak ez ote diren, beste horresbeste eskatu du, 72 mila euro bakarrik guztira, erantzunaren zain gaude.

Bigarren agindua IPCE Nabarro txostena eskatzea izan da, nabarmena da XXI. mendeko altzeiruzko txirbila azaltzen dela hizkien gainean, baita harrobiko hautsa zakarra, Garoñako zentral nuklearraren 40 urteko radioaktibitate modernoa ere, baina lasai asko esplikatu dute ETBko kamaren aurrean, gaur egungo kutsadura besterik ez dela, zerikusirik ez duena datazioarekin. Nabarrok esan du erraza izan dela datatzea, hizkiak 1700 urteko zolaren azpian daudelako, hezurrak K14 bidez datatzen direla eta freskotan bakarrik idatz daitezkeela eta grafito batzuk buztin freskotan idatzita egosi aurretik, termoluminiszentziarekin datatzen direnak.

Iruña Veleiako ostraka euskaldun berriak aurkezteko prentsaurrekora mundu osoko ehun bat hedabide azaldu dira eta akreditazioak mugatu behar izan dituzte Iruña Okako aretoan ez direlako sartzen. Aztarnategiko zuzendariak proiektatu eta irakurri ditu 1700 urteko ostraka euskaldun azaldu berriak, mundu guztiak txalotzen zituen bitartean.

Gorrotxategik esan du oso probablea dela Erromako enperadoaren gustokoak izatea, gurutzeen artean Gure aitaren bertsio zahar bat egotea, pozik dagoela M alturik ez dagoelako batere, baina ez dagoela ziur eta berriro irakurriko dituela gutun eta txosten berria idatzi aurretik. Lakarrak kazetariari, artikuluak ba omen daudela eta hipotesi berriak asmatu beharko direla proto-euskaran, baina uste gabean mingainarekin mikrofonoa ukitu, kalanbrea eman eta mutu gelditu kamaren aurrean.

Almagrok dio euskalduntze berantiarra hipotesia pikutara doala, baina berdin zaiola, Menendez Pidal, Tovar… frankista peto petoak izanik hipotesiaren kontra zeudela eta ez zela ezer gertatzen, alegia, españolak (eta frantsesak) egon behar direla euskararen aurkako teoria guztiak defendatzen konstituzioan idatzi zutelako. Gainera aipatu du ETBk diru pila xahutu duela dokumentala egiten eta hori ospatzeko garaipena dela, estafa izan gabe txantxarik ere ez delako.

Euskaltzaindiak aipatu du ez dela gehiegi fio grafologoekin, IPCE analisiekin gutxiago eta oraindik ez dituela bermatu nahi, lehen ere Henrike Knorr, Txillardegi, Gorrotxategi, Cipres eta Santos Yanguasek onartu zituztelako ostraka euskaldunak, alegia, inorekin ez dela fidatzen eta ez duela ezer ere jakin nahi euskara zaharrarekin, nahi gabeak besterik ekartzen dizkiolako.

Idoiak “déjà vu” esan du, berak aurkitutako ostraka euskaldunak baino itsusiagoak direla eta aspaldi idatzi zuela, katak zabalduz gero oso probablea zela garai berean gehiago azaltzea. Bere inozentzia aitortu du, ez dituela idatzi errepikatu behin eta berriro eta batez ere, ez dituela inolaz ere 1700 urte bere soinean izan nahi.

Juan Martinek salatu, “Iruña Veleiako euskarazko grafitoak” bere liburuaren plagio lotsagarri bat besterik ez direla (“etxe” akats eta guzti), eta gutxienez originala aipatu behar zutela argitaratzerakoan; gainera galdetu du, lehen “a” artikulua faltsua bazen, nola ez den faltsua “A proto artikulua”? – Lakarra bote azkarrean erantzun, “proto” hitza magikoa delako eta konbentzitu ditu kazetari guztiak, bihar azaleko titularra izango da egunkarietan.

Sos Iruña Veleiakoek deitoratu dute argitaratu duten informazio arkeologiko guztia, Ostrakabase-tik fusilatuta dagoela, aipatu gabe jakina, akatsak eta guzti, adibidez 17194 transkripziorik gabe, alegia Ganis O V falta zaiela.

Eliseok salatu du, ostraka euskaldun berriak bezala aurkeztu dituzten gehienak, berak aurkitutakoak, koordenatuak, garbituak, transkribituak eta argitaratuak direla, mundu guztiak dakien bezala, lehen faltsutzat salatuak eta orain “berritzat” eta benetakotzat aurkeztuak. Bera aztarnategitik bota ondoren, autopista bilatzeko aitzakiarekin, ostrakak ahaztu, latinari eta plazari, alegia, hutsa edo huskeria bilatzeari eman diotela lehentasuna. Ostraka euskaldunen aurkezpen berriak ederki erakusten duela bere aurkikuntzak benetakoak direla eta itzuli behar diotela aztarnategiko zuzendaritza, azken sei urtetako kalte ordainak ordaindu eta zailagoa edo ia ezinezkoa dena bere prestigio eta ohorea.

Muñezek eta Isipik erantzun diote, grafologoek garbi demostratu zutela (36 mila euro ordaindu ondoren) Eliseok idatzi zituela duela 1700 urteko ostraka euskaldunak, beraz 1700 urte dituela, aspaldi jubilatua beharko zuela eta inolako eskubiderik ez duela aztarnategira itzultzeko, gainera adin horretan hobe lanik ez egitea eta zaintzea, inor molestatu gabe, ongi daudela gauzak dauden egoeran; hobe batzuentzat besteentzat baino jakina. Arabako Aldun Nagusiak exigitu dio behingoz publikoki aiortu dezala bere benetako adina, inor engainatu gabe, zor diola gizarteari eta agindu dio (isilik egoten bada), sei urteko gurutzetik jaitsi eta estatua bat paratuko diola aztarnategiko sarreran idatzirik: “Eliseo, berak idatzitako ostrakak aurkitu zituen 1700 urte beranduago.”

Errukirik ez dago Iruña Veleia gorrian ostraka euskaldun berriak azalduta ere.