Etiketa honen artxiboa: Zoilo Calleja

Iruña Veleia gorrian zaharrak berri 7 urte luze

15542 2006-8-25 A B C D E F / G H I K L M / N O P Q R / T V X Y Z

Ezkurra grafologoak esan du zientifikoki demostratu duela Gilek 1700 urte dituela eta beste 40 mila euro ematen baldin badizkiote, demostratuko duela (zientifikoki) Caesar enperadorea ere akabatu zuela.

Ertzaintzaren kapitainak 700 orriko txostena sinatu ostean esan du, Caesar asesinoaren froga nahikorik ez duela aurkitu Iruña Veleiako ostraketan, susmagarrien artean, bi grafologoak, joan ziren hiru arkeologoak, batzorde zientifikoko guztiak, Henrike Knorr, Lakarra, Gorrotxategi, Santos Yanguas, Cipres, Zoilo Calleja, Cerdan, Ezkurra, Navarro, Idoia, Eliseo… afera konplexua dela eta beste zazpi urte behar dituela diligentziak osatzeko.

Vallo arkeologoak aitortu du bere eskuekin atera zuela 88 zundaketatik alfabetoa idatzita duen 15542 ostraka eta ezinezkoa dela faltsutzea, egiazkoa dela, benetako Zeta eta guzti.

IPCEko Navarrok aitortu du (15920) ostrakaren kostra datatu eta 1700 urte eman zizkiola, ostraka garbitu eta azpian II hizkia azaldu dela, VRT(II) TV, alegia, esaldiak 1700 urte dituen ebidentzia arkeologikoa dela.

Foru Aldundiko Valdeonek esan du, Idoia Filloy eta Eliseo Gil arkeologoek eman ziotela zuzenean lurretik ateratako (14469) ostraka zikina, Foru Aldundian garbitu eta azaldu zela VIILIIIA hiru aldiz idatzita, gero Julio Nuñezek aurkitu zuen bezala, ezinezkoa dela tronpatzea.

Gorrotxategik esan du 7 urte alperrik igaro direla eta badela garaia munduko arkeologo onenak ekartzeko Iruña Veleiara indusketa kontrolatuak egitera, duela hiru urte publikoki eskatu zuen bezala (aurkakoa 11 aldiz esan ostean).

Harrisek esan du irrikitan dagoela Iruña Veleira etortzeko 32. zundaketa zabaltzera, ostraka euskaldunak ateratzera, indusketa kontrolatuak egitera eta berak zuzentzen duen indusketan, ezinezkoa dela ostrakak faltsutzea.

Julio Nuñezek esan du bera izendatu zutenean Almagrok agindu ziola hondeamakina sartu baina ezer ez bilatzeko Iruña Veleian, berak oso ondo betetzen dituela esanak eta prest dagoela karguan jarraitzeko beste 17 urtetan. Hala ere errekonozitu du zerbait egin behar zuela (diru laguntzak justifikatzeko) eta VIILIIIA behin aurkitu duela 7 urtetan, hamaika aldiz aurkitu zutenean Idoia Filloy eta Eliseo Gilek.

Igone Martinez de Luna Arabako Kultur diputatuak, aitortu du berak ere senatari (gai) izan nahi duela Lorena Lopez de Lacalle bezala eta bere urratsak jarraituko dituela Iruña Veleiako aferan ere, datozen 4 urtetan bederen.

Juan Martin liburu berria prestatzen ari da “Iruña Veleia gazteak ginenean” eta itxaropena du Elkar-ek argitaratuko diola Barandiaranen afera bezala.

Ertzaintzaren kapitainak deklaratzera deitu ditu Koen eta Juan Martin, jakiteko zergatik ezkutatzen duten GANIS (Mari Domingi) eta ET XII Ostrakabasen, jakinik Ertzaintzaren ikerketaren ezinbesteko oinarria dela, despistatzeko izango delakoan.

Sos Iruña Veleia herri plataformak ostegunean pankarta paratu zuen Arabako Foru Aldundiaren aurrean: “Iruña Veleia argitu 1700 urte baino lehen mesedez”

Bitartean 14 urte ostean Iruña Veleian 1700 urteko euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoak Idoia Filloy eta Eliseo Gil, 7 urte luze faltsuki salatuak kale gorrian inolako eskubiderik gabe.

Errukirik ez dago Iruña Veleia gorrian azken 7 urte luzetan, justizia ez da ezagutu.

Iruña Veleiako euskara zaharra bermatu dute: Henrike Knorr, Gorrotxategi, Lakarra, Urgell, Pruden Gartzia, Pilar Cipres, Santos Yanguas, Zoilo Calleja, Idoia Filloy, Eliseo Gil, Ruben Cerdan, JM Elexpuru, Hector Iglesias, Txillardegi, Orpustan, Luis Mari Mujika, Emilio Ilarregi, Carmen Fernandez, Angel Morillo, Edward Harris, Antonio Rodriguez Colmenero, Ulrike Fritz, Luis Silgo, Koenraad Van den Driessche, Mikel Albisu, Joaquín Baxarías, Roslyn M Frank, Miguel Thomson, Alicia Satue, Antonio Arnaiz…

15910 Iruña VeleiaIruña Veleiako euskara zaharra bermatu dute:

Henrike Knorr,

Joakin Gorrotxategik 2006-6-15ean bermatu zuen Iruña veleiako euskara zaharra Henrike Knorr eta Eliseo Gilekin batera hedabideen aurrean.

Joseba Lakarra, El Pais 2006-6-18: “Batera zein bestera, aztarnen agerpen hutsak indartu ditzake euskarari buruzko ikasketak, komunitate zientifikoak orain arte gutxietsiak. Ildo horretan Linguistika Indoeuroparreko katedradunak (Gorrotxategi) esan duenez, “nik neuk eta beste askok uste genuen euskaraz egiten zela Veleian garai horretan”. Iritzi bertsua agertu du Joseba Lakarra EHUko Filologia, Geografia eta Historia Fakultateko dekanoak. “Oso pozgarria da halako froga garbiak agertzea, baina kontrakoa mantendu izan dutenek beraiek lehen eta orain ikusi beharko dute zer zuten hori defendatzeko, eta nik neuk behintzat ez dut uste bazenik kontrako ebidentziarik”.

Blanca Urgell 2006: Blanca Urgell cree que el valor de estos dos últimos descubrimientos es
sociolingüístico, más que filológico. «Teníamos la impresión de que la
culturización, en sentido estricto, significaba olvidar el euskera. Así ha
sido, hasta Larramendi, en Hegoalde. Cada vez que los vascos sentían
la necesidad de escribir, como aprendían a escribir en castellano, pues
escribían en esa lengua. Esa ha sido una teoría, y si retrocedíamos en el
tiempo, la aplicábamos de la misma manera. Y ahora hemos visto que
esa teoría podría tener lagunas. Que el euskera podía tener un nivel más
culto. Que los vascos, en un momento dado, también sintieron la
necesidad de plasmar por escrito las cuestiones vascas, de cara a la
enseñanza, para expresarse…».

Pruden Gartzia 2006-6-10ean Filoblogian: …”Bukatzeko, ohar pertsonalago bat. Utikan zenizoak! Bada tamala zerbait interesgarri aurkitzen den bakoitzean kristo guztia “zuhurtzia” gora eta behera aritzea, eta bazter guztietan trikimailuak eta engainuak besterik ez ikustea. Sakoneko arrazoia hauxe da: euskara susmopean dago, beti susmopean. Noiz entzun behar diogu Gobernuko eledunari esaten ororen buru POZTU egiten dela? (eta, ondoren, gainera ditzala nahi dituen ohar zuhur guztiak…).”

Pilar Cipres, Santos Yanguas: bermatu zuten 2007ko maiatzean Iruña Veleiako Idoia Filloy eta Eliseo Gil arkeologoen txosten arkeologikoaren eranskina (159-165 o.).

Zoilo Calleja: bermatu zuen 2006-11-26 ikerketa batzordearen komunikatua.

Idoia Filloy, Eliseo Gil, Iruña Veleiako txosten arkeologikoak (Sos iruña Veleia txostenak).

Ruben Cerdan, txostenak CNRS analisiak.

JM Elexpuru, liburua, Iruña Veleiako euskarazko grafitoak, hitzaldiak eta bloga.

Sos Iruña Veleia (txostenak): Hector Iglesias, Txillardegi, Orpustan, Luis Mari Mujika, Emilio Ilarregi, Carmen Fernandez, Angel Morillo, Edward Harris, Antonio Rodriguez Colmenero, Ulrike Fritz, Luis Silgo, Koenraad Van den Driessche, Mikel Albisu, Joaquín Baxarías, Roslyn M Frank, Miguel Thomson, Alicia Satue, Antonio Arnaiz… (zerrenda osatu gabe, laster loturekin).

Babestu ondoren hauetako batzuk salatu dute… ematen du oso arrunta izan dela Iruña Veleiako euskara zaharra onartzea.