Etiketa honen artxiboa: veleia

Henrike Knorr Iruña Veleiako 1.700 urteko euskara defendatzailea omenduko du Euskaltzaindiak

Henrike omenaldia 2022Hernrike Knorr omenduko du Euskaltzaindiak. Azaroak 7.

Henrike KnorrHenrike Knörr jaio zeneko 75. urteurrenaren kariaz, Euskaltzaindiak jardunaldi bat antolatu du bere omenez. Gasteizko ordezkaritzan (Etxezarra eraikina) izango da mintegia, azaroaren 7an (egitaraua HEMEN). Jardunaldia Arabako Foru Aldundiaren babesarekin egingo da.

  • Eguerdi aldera, Henrike Knörren idazlan hautatuekin osatu den liburua aurkeztuko da.
  • Izen-ematea zabalik dago, HEMEN 

Henrike Knörr jaio zeneko 75. urteurrenaren kariaz, Euskaltzaindiak jardunaldi bat antolatu du azaroaren 7rako. Goiz bateko mintegia izango da, eta bere ardatzOnomastika, hain zuzen Henrike Knörrek bere jarduera akademikoan bereziki gogokoa izan zuen eremua. Toponomasticon Hispaniae egitasmoa eta Euskal Herriko lantaldearena bat datoz euskaltzain arabarraren ikerketa-ildoarekin.

Omenaldian familia egongo da, eta bere idazlan hautatuekin osatu den liburua aurkeztuko da.

Egitaraua.

ATA euskal deiadarra” Patxi Zabaletaren artikulua Berria

ATAATA euskal deiadarra. Patxi Zabaleta. Berria 2022-10-29.

Iruña-Veleiako harresian ata idazkuna agertu zen orain dela hilabete batzuk, delako harresi horren garbiketa are-zorrotadaz egiten ari zirelarik. Hitz horren hiru letra edo hizkietatik bi oso garbi ageri direnak lehendik ere ikusiak omen zituzten tokiko ezagutza dutenek, nahiz eta erdiko hizkia —t, alegia— ez zuten ikusitzat ematen orain arte.

Zer dauka ezberdinik edo zein da ezberdintasuna oraingo aurkikuntza honen eta orain arteko egoeraren aurrean?

Eliseo Gil eta Lurmen S.L. enpresak 2005-2007 urteetan egindako indusketetan aurkitutako 400 eta gehiagoko idazkunetan, haietako 70en bat inguruk euskarazko izkribuak edo idazkunak zeuzkaten. Haien artean badira hamabi ata idazkun. Harresikoa bezala-bezalakoak.

Lurpean aurkitutako hamabi ata horiek aita edo Jainkoa esan nahi dutela ondorioztatu izan da; eta, orain harresian idazkun ber-bera eta itxuraz ere guztiz antzekoa agertzeak beste maila bat ematen dio eztabaidari. Harresiko idazkunak beste hamabien antza guztia izateak, zer adierazten du?

Bada horra, lurpean agertutako izkribuak ez direla eta ezin direla faltsuak izan. Lurpeko hamabi ata idazkunak ezin daitezkeela faltsutzat jo, harresikoa bezalako-bezalakoa izanik!

Iruña-Veleia bultzatzeko milioi bat €uro. Berria.

ATAIruña-Veleia artikulu berria. Berria.

HIRI BERRI BAT TOPATZEKO MAPA
Arabako aldundiak «aro berri bat» hasi nahi du Iruña-Veleian. Ostraken auzia amaituta, erromatar garaiko aztarnategiaren «izen ona» berreskuratu nahi du. Aztarnategi eskola eta praktika laborategia izatea proposatu du, besteak beste.
Puntu eta aparte. Horixe egin nahi du Iruña-Veleiak. Hamarkada batetik gora iraun duen etapa behin betiko itxi, eta «aro berri bat» hasi nahi du aztarnategiak. Asmo eta helburu horixe azaldu dute erakunde publikoek: Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak erromatar garaiko hiri baten hondakinak biltzen dituen gunea biziberritu nahi dute, dagokion balio kultural eta historikoa nabarmendu, eta haren «izen ona» berreskuratzeko. Datozen urteetarako bide orria zehaztu dute.

ATA grafitoa Iruña-Veleiako harresian

ATAATA grafitoa Iruña-Veleiako harresian. JM Elexpuru.

Duela gutxi, bistaratuta dagoen I-Vko harresi zatia garbitu dute presiozkoa hondar-txorroa erabiliz, eta ate nagusitik ez oso urrun, ATA idazkia agertu da harlauza batean, gainean gurutze bat duena. Gogoratu dozena bat aldiz agertzen dela ATA grafito eztabaidatuetan, bere esanahia aita delarik ziurrenik, kristauen jainko aita, hain zuzen. Beste froga bat gehiago faltsutzat jotako grafitoen benetakotasunaren alde. Badirudi betidanik egon dela hor, aztarnategia aspalditik ezagutzen dutenek beti hor ikusi dutela diote, baina ez zaiola inportantziarik eman. Egia esan, azken hamabi urtean sarri pasatu gara hormaren aurretik eta ez dugu ikusi, zikinak estalita zegoelako. Iruña-Veleia Martxan-eko kide bat izan zen konturatzen lehena, duela pare bat hilabete.

Hemen klik eginda ikus daiteke talde honek inskripzioaz Independentea.eus-en argitaratu duen artikulua.

Iruña-Veleia

Iruña-Veleia 1. jaia uztailak 3

220703-Jaia-744x1024

Iruña-Veleia 1. jaia

Iruña-Veleiako  altxorrak orain arte izan ez duen jai bat merezi duelakoan gaude, euskaldunontzat izugarrizko garrantzia duelako. Beraz, bertan topatutako grafitoan irakurri daitekeen moduan, uztailaren 3an “IAN TA IIDAN DIINO_” egingo dugu (garai batean “E” adierazteko “II”erabiltzen zen: “jan ta edan denok”(?).

Horregatik Iruña-Veleia Martxanek uztailaren 3rako (igandea) egun berezia antolatu du. Goizean bisita gidatua egingo da eta gero bazkari herrikoia, janaria norberak eramanda edo nahiago izanez gero, egingo den entsalada eta paella oilaskoa jateko aukerarekin.

Iruña-Veleian zer gertatu den jakin nahi duzu?
Zer da ezkutatu nahi digutena?
Zergatik?
Euskalduntzen berantiarraren ipuina ezagutzen duzu?
Zergatik uzten ari dira gezur hori zabaltzen?
Nortzuk izan ziren bagaudak eta zer gertatu zen Euskal Herrian V-X. mende bitartean?

Orainaldia ulertzeko eta etorkizunean askatasunari eta euskerari eusteko, hemen gertatutakoa zinez interesgarria da.
Bisita ondoren jai polita egingo dugu eta ondo pasatzeko egun bikaina duzue!
Zuen ezagunen artean mezu hau zabaltzea biziki eskertzen dizugu

Errukia 1.700 urte Iruña-Veleian

13370 Errukia PietaJesus eta Maria errukia edo pieta. Semea hilda amaren altzoan.

13370a 2005-5-4 Iesus et Mirian
13370b 2005-5-4 Errukia (Pieta)
13370 Iesus et Mirian (Sos)
13370 Jesus Maria

Errukia, Oteitza, S. Bizente Donostia (bi mila urte beranduago):Errukia Oteitza Donostia

Pieta Michelangelo (WIKI),Pieta Michelangelo

Errukirik ez dago Iruña-Veleian euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin, justizia ez da ezagutu, perbertsioa baizik.